2012/09/17

Urretxuko jaietan Kantu-jira eta Kantu-afaria

Datorren irailaren 23an, Urretxun Euskal Jaia. Eguerdiko 12:00etatik aurrera Iparragirre kalean elkartzen dira kantuzaleak kantuan aritzeko, Joxemari Iparragirre bardoaren jaiotetxearen aurrean.
Astelehenean berriz, irailaren 24an, gaueko 21:30ean, Abenidako pasealekuan 18. Kantu-Afaria.
Beraz, animatzen denak badaki non duen kantatzeko hitzordua.

2012/09/13

Urriaren 7an Kilometroak Andoainen: KANTUJIRA proposamena

2012ko Kilometroak Andoainen ospatuko dira. Martin Ugalde kultur parkea ibilbideko gune berezi bat izango da. Antolatzaileak gurekin harremanetan jarri eta EH Kantuz sareko taldeei honako proposamena luzatu digute, urriaren 7an, igandea, goizeko 11:30ean Martin Ugalde kultur parketik hasita KANTUJIRA bat egitea ibilbidean zehar, ondoren, eguerdiko 14:00etan hasitako lekuan amaitzeko.
Etortzeko asmoa duzuenok jarri gurekin harremanetan, eta musikariak ekartzeko asmoa baduzue horren berri eman.
Harremanetarako: JuanLuis Aranburu. Tlfnoa: 669 546 357  /   posta@kantuzale.net

Urriaren 6an, Gernikan: Euskal Jaia eta kantujira

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Urriaren 6an, larunbata, Euskal Jaia izango dugu Gerninak, eta egitaraua barruan indar berezia izango du gure ohiko Kantujira. Beraz hemen doakizue gure gonbidapena, bai kantuzaleei eta kantu taldeak osatzen duzuenoi bertara etortzeko.
Orain dela 4 urte hasiera eman zitzaion jai honi, eta guztion laguntzaz jaia gero eta jendetsuagoa izatea lortu dugu. Zorionak guztioi.  
Ordutegia hau izango da:
11:00etan hamaiketakoa kantari guztientzako (doan).
12:00 etan Euskal Jaiaren txupina eta 14:30ak arte Gernikako kaleetan kantujira.
15:00 etan Bazkaria. ( 15 euro bakoitzana izango da).
Bazkal-ostean, dantzak eta kantuak. 
Ezkakizun bat. Gernikara etortzeko asmoa duzuenok, mezedez, bidali mezu bat etortzeko asmoa duzuela adieraziz eta gutxi gora behera zenbat izango zareten. Mezu hau, ahalik eta lehen bai-lehen. 
Etortzen zaretenok, janariaren tiketak erosteko  urriaren 3arte daukagu eta talde bakoitzekoak BBKako kontu korrontean sartu behar dozue dirue, zuen taldeko kideen tiketak guk erosi ahal izateko.  Talde bakoitzetik sarrera bakarra.
BBK.GERNIKA-LUMO 2095 0043 1091 1101 0087
animatu eta urriaren 6an badakizue... kantuan aritzeko beste hitzordu bat.

Zizurren Kantuz

Irailaren 15an, Zizurren Kantuz ekimena antolatu zuten bertan kantuzaleek. Eguerdiko 12:00etan eman zioten hasiera kantujirari Udaletxe aurrean.
Aurretik, irailaren 11an, asteartean, bertan kantatu behar zituzten abestiak landu zituzten egun horretarako.
Herriko festak baliatu zituzten giro alaiean Zizurreko herritarrak kantuan jartzeko.

2012/09/12

2012/09/07

Donibane Kantuz, irailaren 9an

Datorren igandean, irailaren 9an, Donibane Lohitzunen arituko dira kantuan. Begiraleak antolatutako kantujira hau, goizeko 11:15ean abiatuko da herriko Luis XIV plazatik.
Ea herritarrak animatzen diren kalez kaleko kantujira honetara. Gora zuek!!!.