2016/07/20

Uztailaren 29an, Kantujira kalez kale Algortan

Algortan San Inazio jaiak ospatuko dituzte datorren uztailaren 29tik aurrera. Bertan kantatzeko aukera ez da faltako, eta elkarlanean Itxarkant, Azebari eta Itxas Argia kantari kanta taldeek kalez kaleko kantujira antolatu dute.
Horrela, uztailaren 29an, arratsaldeko 20:00etan Kateatik hasita, Torrenetik Satistegi aldera, Ameztitik Euskal Herria kalera eta Azebarrin amaituko dute kantu ibilbidea.
Kantu liburuxka deskargatu nahi baduzue, esteka honetan klikatu eta jaitsi:
KANTUJIRAKO KANTU LIBURUXKA

Herriko jaietan kantuz goxatzeko aukera paregabea, ongi pasa!!!

1 comentario:

  1. Eskerrik asko gure kantu-jiraren berri emateagatik! Eta eskerrik asko egiten duzuen lanagatik :) Gora Euskal Herriko kantuzaleok

    ResponderEliminar