2016/08/31

"Goierri Kantuz" ekimena aurten Seguran, irailaren 17an

Goierri Kantuz ekimenaren 3. urtea izango dugu aurten, Segurarrak hartuko dute bere herrian jaia. 
Irailaren 17an, larunbata egingo dute eta dagoeneko prest dute egitaraua:

10:30ean, ongi etorria kafearekin Segurako pilotalekuan.
11:00etan Alkatearen hitzak eta bertsolarien agurraren ondoren, kantujira hasiko da. 
Herri bazkaria pilotalekuan, ondoren musika eskolakoekin kantu saioa.
18:30ean amaiera Agur Jaunak kantuarekin.
Egunean zehar, kuxkuxtu taldeak arituko dira gurekin. 
Kantu liburuxka prest dute, beraz bertara joateko nahia duzuen guztiok, eman izena. 
Bazkaria 20 eurotan. Izena emateko jarri harremanetan Segurako ordezkariekin:
Edurne Ormazábal ;670593121 ;edurne.ormazabal@consumer.es
Julen Telleria 659 404 959 ; julentelleria@gmail.com

2016/08/29

Irailaren 2an VII PLENTZIA KANTARI


PLENTZIA KANTARI eguna badator. Zazpigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 20:00etan Plentziako zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza enparantzan bukatu ostean, ZANGO TALDEA lagunekin batera dantzan arituko gara gaueko 22:15ean hasita. 

Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
- Eguna: Irailaren 2an, ostirala.
- Ordua: 20:00etan
- Tokia: Plazatxoa (Zubiko plaza, Piruli deitzen duguna)

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen:

2016/08/05

Abuztuaren 27an Elgoibarko kale-kantariak jaietan kantuz.

Aurten ere, Elgoibarko jaietan kale-kantariak izango dute beren aukera jaietako giroa alaitzeko. Datorren abuztuaren 27an, larunbata, eguerdiko 12etan hasiko dira Kalegoen plazatik, atsedenak tarteko noski.. 14:30ean amaitzea espero dute.
Udaran murgilduta, beste hitzordu bat... kasu honetan Elgoibar, animatu jaietan kantatzera!!

2016/08/04

Aspaldiko ondarrutarrak herriko kantuak abesten

Dokumentu ederra iritsi da gure eskutara. Kantu zaharrak, ondarrutarren ahotan... Argi dago elkarrekin kantatzeko ohitura ez dela gaurkoa, aspaldikoa baizik.. eta nola gainera, ah ze gogoa jartzen zuten. Entzun eta goxatu!!!

Abuztuaren 6an Lizarra kantuz taldearen kantujira

Udaran eguzkia, eta Lizarran jaiak... eta jai giroan bildu nahi dituzte bertan kantuzaleak, urteroko kantujira egiteko. Aurten abuztuaren 6an izango da, jakin badakigu badirela egun horretan beste hitzorduak bainan tira kantuzale ugari ditugu Euskal Herrian kale ezberdinetatik aritzeko. 
Beraz, animatzen zaretenok badakizue, datorren abuztuaren 6an, igandea, eguerdiko 12etan hasiera emango zaio kantujirari Lizarrako Behenafarroa kaletik hasita. 
Gora zuek eta segi euskal giroa kantuz zabaltzen.