2016/09/29

Imanol Urbietaren omenezko kantu-poteoa

Urriaren 1ean, kalean kantatzeko aitzakirik ez... Hainbat deialdi jaso ditugu egun honetarako, eta gutxi baziran hemen duzue beste bat. 
Merezitako omenaldia jasoko du Imanol Urbietak Bilbon antolatu duten kantu-poteoaren bitartez. 
Datorren urriaren 1ean, eguerdiko 13:00etan, Unamuno plazan bilduko dira, elkarrekin tragoxka batzuk edanez, kantuz Imanol Urbieta gogoratuko dutenak. 
Eta kartelak dioen bezala, segi kantatzen...  kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko!. 
Agur t'erdi Imanol. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario