2016/12/05

Olentzero kantuz Baionan

2016ko abenduaren 11n, igandearekin, 16:00etan, 300 partehartzaile bilduko dira Baionako Lauga gelan (220 ikasle eta 80 abesbatza kideak). Eskoletan eginen den kantuen prestaketa, zuzendaritza, eta teknika profesionalak (soinu eta argia) landu dute zonbait hilabetez. Partehartzaile ugari ekimen honetan: Villa Pia lizeoa, Largente kolegioa, Oihana ikastola, Baiona handiko eskola, Marracq kolegioa, Hiriondoko eskola, Etxepare lizeoa, Jules Ferry eskola, Jean Moulin eskola, Rene Cassin Lizeoa, Baionan kantuz, Haiz'Egoa, Buhaminak, Lau Urrats dantza taldea, Noaingo haur abesbatza, Watson, Patxi Amulet, Odei Barroso, Maialen Errotabehere... Baionako hiriaren eta Euskal Kultur Erakundearen babespean. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario