2017/05/31

Ekainaren 16an, kantu afaria Portugaleten

Portugaletetik jaso dugu albiste berria, datorren ekainaren 16an, ostirala, Portugaleteko merkatuan antolatu dute kantu afaria. Gaueko 22:00etan hasiko da afaria, tiketak 12 eurotan salduko dira herriko leku ezberdinetan (euskaltegia, Marije taberna, Larrun taberna, Pequeña Catedral), azken eguna jasotzeko datorren ekainaren 13an. 
Afalostean euskal kantak, karaokeak eta lehiaketak antolatu dituzte Portugalete Kantari taldekideek. 
Animatu eta on egin!

2017/05/30

Müsika eguna Urdiñarben, ekainaren 2-3-4an

Ekainaren 2,3, eta 4an Müsikaren Eguna edizio berri bat ospatuko dute Urdiñarben. Egitaraua zabala eta alor ezberdinetako jarduerekin beteta egongo da, zinea, dantza, musika, kantua... Antolatu diren ekimenen artean hauek ditugu esanguratsuenak: Oihaneko zuhainetan sorkuntza, Txista lehiaketa, Zinema gaualdia, eta igande arratsaldean ohiko kantaldia tartean Ruper Ordorikaren emanaldiarekin. 
Bejondeizuela antolatzaileei. Zorionak!
Informazio gehiago Xiberoko Botzan: Xiberoko Botza

2017/05/29

Euskal Herria Kantuz eguna irudietan


Argazki eta bideo gehiago ikusi nahi badituzue hemen aukerak:
Euskal Herria Kantuz eguneko argazkiak
Gasteiz Kantuz facebook orrialdea


"Musikak oso ondo azaltzen du Euskal Herrian zer gertatu den"

JOSU LARRINAGA, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleari Berrian egindako elkarrizketan, horixe dio, hau da, azkeneko 50 urteetan Euskal Herrian izan diren zenbait prozesuren isla ez ezik, eragile ere izan da musika, eta gure historia hurbila kontatzeko ere balio eta balioko duela. 
Irakurri elkarrizketa: 

2017/05/28

2017/05/26

Maite Mene, Zaragozako euskal kantaria

"Euskararen doinua beste hizkuntzena baino goxoagoa da". 
Hala dio Zaragozan jaio eta euskaldundu den kantariak, bere lehen diska argitaratzean. Biologia ikastera etorri zen Nafarroara, handik euskara ikastera pasa eta poliki poliki euskarazko kantuak sortzera pasa zen, "Oinutsik ibiltzea" diska berria argitaratu arte. Esperientzi interesgarria Maite kantariarena. Hemen duzue elkarrizketa osoa: Maite Mene

2017/05/08

Maiatzaren 19an, kantu ekimena Algortan

Azebarri kultur elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 19an, kantu kalejira egingo dute Azebarri kultur elkartetik abiatuta (Euskal Herria kalea, 14 Algorta), arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 
Jarraian, kantu-afari ederra prestatu digute. Gaueko 22:00etatik aurrera kantu-afaria tematikoa, kasu honetan XABIER LETEri eskainia. Afaria produktu ekologikoekin eskainiko dute 18 euroren truke. Izena eman nahi dutenek maiatzaren 15a baino lehen idatzi beharko dute helbide honetara: azebarri@gmail.com edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 688 65 29 17 
Ekimen erakargarria Algortako Azebarri kultur elkartetik eskaintzen digutena, animatu! 

Arratia kantuz: maiatzaren 12an Diman

Arratiarrak V. kantubirari ekingo diote berriro, oraingo honetan Diman, datorren maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:30ean, bertan bilduko dira arratiako kantuzaleak.
Arratia kantuz sasoitsu datorkigu, segi bide beretik!.

2017/05/04

"Lagunekin kantari-2017" egitasmoa Donostian

Urtero bezala, aurten ere Donostian "Lagunekin Kantari" egitasmoa antolatu dute Intxaurrondoko auzotarrek. Donostiako kantu talde ezberdinak parte-hartzeaz gain, kantari esanguratsuak izango dute lekua: maiatzaren 8an Eñaut Elorrieta eta 15ean Mikel Markez.  
Hor duzue informazioa. 
Ekitaldi guztiak irekiak dira, eta doakoak. 
Zorionak eta segi bide beretik!.