ORRIALDEAK

2019/12/20

"Kantatzen duten herriak" ziklotik jasotako gogoetak














Interesgarria benetan EHUk antolatutako ziklotik ("kantatzen duten herriak") jasotako artikulua (Berrian "erretromania"). Bertan, zikloko azken mahai inguruan jasotako hainbat iritzi eta gogoeta partekatzen dira, eta kalean kantatzeko dinamika ere gogoeta horietan sartu dute. Mari Luz Esteban antropologoak hala zioen: ""erresistentzia eta politika egiteko modu bat da kalean kantuan aritzeko elkartzea, gainera, erresistentzia hori elkarrekin kantatzearen plazeretik abiatzen da", "kantujirak iraganari begiratzen dio, kantutegia babesten duelako, baina orainaldian ere badago, kantutegi hori berridatzi eta gizarte mugimendu moduko bat sortzen duelako". IRAKURRI ARTIKULUA HEMEN:

2019/12/19

Patxi Andion kantaria hil da.

72 urtekin trafiko istripu baten ondorioz Sorian hil da Patxi Andion kantaria. Nahiz eta Madrilen jaio, harreman estua izan zuen Euskal Herriarekin, eta bereziki Azpeitia herriarekin. Bere musika ibilbidean gaztelerazko kantuak egin arren, euskaraz ere egin zituen lan batzuk, tartean 1973an Iparragirreri eskainitako diska. 

Santo Tomas egunean DONOSTIAN KANTUJIRA

Azoka, baserritar jantzien lehiaketa, txistorra ugari, trikitilariak, bertsolariak, aizkolariak, erromeria, eta goizeko 12:00etan Udaletxetik abiatuta DONOSTIA KANTUZ antolatutako kantujira jendetsua. 
Goxatu egun eder hori!!!

Santo tomas egunean KANTUJIRA BILBON

Azoka, musika, giro paregabea, bertsolariak, dantza eta erromeria, eta Bilbo Kantari antolatutako KANTUJIRA arratsaldeko 20.00etan, kalderapeko tabernatik abiatuta. Bizi giro ederrean eguna!!!

2019/12/06

EITB EUSKAL KANTAK irratia sortu dute

Euskal kantuak soilik eskaintzen dituen irratia sortu du EITBk. Estilo guzietako kantuak dira.. Zoriontzeko berria hau, gure musika eta kantagintza balioan jarriko duena, 400 kanta egunero beraz gure musikaz goxatzeko tresna ederra. Zzoritxarrez oraindik FM frekuentzietan entzuterik ez da izango.
Sartu eta goxatu gure kantuekin: