ORRIALDEAK

SESTAO KANTARI taldearen bideoa

Jasotako bideoen artean abendu hasieran, euskararen egunaren baitan SESTAO KANTARI taldeak egindako bideoa zintzilikatzea ahaztu zaigu. Beraz, hemen duzuea SESTAOn kantuaren eta euskararen alde egindako lana. Zorionak sestaotarrei.

2020/12/20

"KANTUEN KONTRABANDISTA", galtzeko zorian dauden kantuen bila

 

Udazken honetan sortutako proiektua dugu hau. Pantxoa "Xabaltx" Bergara (musikaria eta kantuegilea), Iban Rusiñolekin batera martxan jarri dute proiektu hau. Xabaltxek Inda zaldiarekin 2 hilabetez aritu da galtzeko zorian dauden kantu horien berreskuratze lanetan. 

Abenyura hauek dokumental batean jasoko dira. Bere gora-behera guztiak jaso nahi badituzue, jarraitu bere facebook orrialde honetan: 

KANTUEN KONTRABANDISTA

2020/12/04

URDAIBAI KANTAGUNE taldearen ekarpena XABIER LETE GOGORATZEKO


Xabier Leteren heriotzaren 10. urte betetzen direla eta, hainbat omenaldi eta ekimen antolatu dira han-hemenka. 
Horietako bat dakarkizuegu honera. Gernikatik omenaldi xume bat prestatu dute. Xabier Leteren kantutegitik 16 abesti aukeratu dituzte eta youtubeko kanal bat sortuta, abesti horiei ahotsa jarri diete Urdaibai Kantaguneko taldekideek.
Nahi izanez gero, sartu kanal horretan eta gogoratu Xabierrek egindako kantu horiek, elkarrekin abestuta.