ORRIALDEAK

2023/03/28

KANTOK euskal musikarekin jolasteko aplikazio berria

 

Nahikoa dituzu segundo batzuk kantu bat ezagutzeko? Horra BADOK atariaren KANTOK jolasaren abiapuntua: euskal musikagintzan murgildu, eta, pasarte labur batzuk entzunda, egunero kantu bat asmatzea. Jolasaren bidez ere euskal musikaren ezagutza eta erabilera sustatzea da asmoa. Eraibltzaileak sei saialdi ditu eguneko kantua asmatzeko; saialdi bakoitzean, bost segundoko zati bat entzun ahal izango du. Asmatzeko, abestiaren izenburua zein den idatzi beharko du, bilatzailearen laguntzaz. 
HASI JOLASTEN: KANTOK JOKOA

2023/03/23

2023ko EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA, BILBON egingo da, EKAINAREN 17an. Gorde eguna!!

 


Euskal Herriko kantuzaleok, 
aurtengo EH KANTUZ eguna Bilbon egingo dugu. Horretarako, lanean dihardute Bilbo Kantari taldekideak eta Bilboko bestelako eragileak (konpartsak tarteko). Laster antolatutako egitarauaren berri izango duzue (bazkaria barne). 

Hori dela eta, zuen herritik edo taldetik bertara joateko asmoa duzuenok, hasi informazioa bidaltzen, zenbat jende eta autobusez joateko asmoa ote duzuen. Arren, APIRILA amaierako zerrenda hori lotuta nahiko genuke. MILESKER. 

Donostiako Kantujirak "euskaldunon egunkariaren"-ren itxiera gogoratu du

Donostiako kantujirak 20 urte bete ditu, eta horren harira artikulu ederra argitaratu dute Berrian, Joxerra Belokiren eskutik: "BERRIAK eta Kantu Jirak 20 urte"