ORRIALDEAK

2023/09/22

BAIONAN KANTUZ taldearen informazioa

Baionan Kantuz taldeak bere jarduera eta kantu saioen informazioa helarazi eta zuekin partekatzeko eskatu digute. 

Hilero (salbuespen batzuk badira) 4. larunbatean egiten omen dute KANTUJIRA. Beraz, hauek izango dira 2023an datozen kantu saioen egunak eta hitzorduak: 

  • IRAILAK 23, 11.00etan Euskal museoan
  • URRIAK 28, 11.00etan Euskal museoan
  • AZAROAK 25, 11.00etan Euskal museoan. 
  • ABENDUAK 31, 12.00etan merkatu plazan. 
Segi bide beretik, Baionako kaleak kantuz alaitzen. Zorionak! 

2023/09/18

Irailak 24: "Azken muga" ekimena Zarateko lepoan: ET INCARNATUS ´+ Kantuz taldeak


 "Azken muga 2023" ekimenari amaiera emateko Zarateko lepoan (ingurune zoragarri batean), Et Incarnatus ordestrak kontzertua eskainiko du igandean, 12.30ean. Bertan eskainiko dituzten kantuak eskaintzeko, KANTUZ TALDEETAKO kideak gonbidatu nahi izan dituzte, beraz hor doakizue proposamena. Musika talde eder baten gidaritzapean gure betiko kantuak abesteko proposamena. 
KANTUAK: Aberriaren mugak, azken dantza, baldorba, baratze bat, eperra, furra furra, lau teilatu, lili bat ikusi dut, loretxoa, martxa baten lehen notak, mendian gora, oi ama euskal herri, txoria txori, xalbadorren heriotzean. 

*Ondoren nahi dutenek bertan bazkaltzeko aukera izango dute 10 euro truke. ANIMATU eta ZATOZ!

ZARATE LEPOA: KOKAGUNEA MAPA    /  AZKEN MUGAhttps://azkenmuga.eus/eu/azken-muga-eu/

ZARATEKO LEPOA (argazkiak)

Plentzian "Kantuzale eguna" antolatu zuten irailaren 9an

 

Irailaren 9an, "kantuzale eguna" antolatu zuten Plentzian, bertara gonbidatu berezi baten bisita izan zuten Fermin Balenzia. Bere kantuekin amaitu zuten egun berezia. 

Bide batez, Fermin Balenziaren "Maravillas" abestiaren euskara bertsioa sortu eta aurkeztu digute. Milesker