ORRIALDEAK

2026/03/26

EH KANTUZ eguna: IZENA EMATEKO ESTEKA zuzenduta


 Hemen duzue EH KANTUZ egunerako IZENA EMATEKO ESTEKA zuzenduta: 

Zalantza edo arazoren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan, milesker:

euskalkantuzaleenelkartea@gmail.com   edota    zazpigarrenaldaba7@gmail.com

MARTXOAK 28, Baionan Kantuz, Euskal Museoan goizeko 11:00etatik aurrera

Udaberrian sartzen gira eta larunbat huntan Baionan Kantuz'ek ospatuko du "Egun on", berriki ikasi kantuarekin, bainan ere Jose Mendiaguen "Kantuz" mendeak iragaiten dituen kantatzearen manifestuarekin. Baionatik aste hastapenean pasatu den Korrikaren azken egunetan izanen gira ere, "Aberriaren mugak" emanez ospatua daikena. Joan den aldiko Baionan Kantuzek "San Martin azken larrosa" ekarri zaukun eta berriz arrosaren perfumea hedatua daike. Kantuen zerrenda osoa www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus guneetan zintzilikatua da, larunbateko errepikatzeko gisan. Udaberriarekin, Ets Bigorrak, Semeac hiriko taldeko lagunak hor daizke bestalde, beren urteko Baionako beilaren kari, ahots ederren besta baten menturarekin Euskal Museoaren aitzinean, edo Albert 1. eskolan euria balitz. 

ERANDIO KANTAGUNE taldearen 25. urteurrena: urte osoko egitaraua.

ERANDIO KANTAGUNE taldaren informazioa: 
Erandio herriak beti izan du kantuan eta dantzan aritzeko ohitura. 2000. urtean, eta horren aurreko azken urteetan gure herrian inork ez zuela egiten ikusita, Erandioko Altzaga ikastolako guraso talde bat atera ginen Santa Ageda bezperan kantuan.  Urrengo urtean euskal kantuak ikasteko elkarrekin geratzeko ideia atera zen, eta hortxe hasi ginen hilean behin elkartzen eta kalean egun seinalatuan kantatzen (Santa Ageda, Olentzero, auzoetako jaietan, euskararen egunean,...). Beraz, aurton 25. urteurrena ospatzen ari gara. Gure helburua beti izan da euskara gure herriko kaleetara ateratzea eta zein modu alaitsuago kantuen bidez baino, eta horrela gure hizkuntza eta gure kulturari, kantuen bidez gure kasuan, presentzia ematea. Gaur egun, bigarren ostiralean arrataldean, kalez kale ibiltzen gara gure errepertorioarekin. Poliki poliki inguruko beste taldeekin hasi ginen harremanetan (Santutxu kantari eta Deustuko kantugintza taldea). 2005ean elkarrekin txikitero egunean, urriaren 11an, eta San Tomas egunean, elkarrekin Bilbon kantuan ateratzen hasi ginen, eta hori izan zen 2007ko Aste Nagusian, Bilboko konpartsekin adostuta, Bilbo Kantari izeneko ekimenaren hazia, gaur egun hilean behin ere egiten dena, bigarren larunbatean arratsaldean hain zuzen. 
Urteurrena ospatzeko, hilabetero gurekin ospatzeko gonbitea egiten ari gatzaizkie harreman zuzena eta berezia izan dugun hainbat herrietako kantu taldeei, norberaren urtebetetzean ere lagunak gonbidatzen ohi ditugun bezala. Jaietan ere, San Agustinetan, abuztuaren bukaeran deialdia egingo dugu nahi duten guztiek gurekin elkartzeko. Urriaren 17an, Erandioko beste taldeekin batera, ospatu nahi dugu egun berezia antolatuz. 
ZORIONAK ERANDIO KANTAGUNE taldeari, eta segi bide beretik!! 

EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna Gasteizen Maiatzaren 30ean: INFORMAZIOA


EUSKAL HERRIA KANTUZ egunaren antolaketarako, bertara joan behar diren kantu taldeek INPRIMAKI bat osatu beharko dute, eta ondoren bidali. INPRIMAKIA OSATZEKO sartu ESTEKA honetan: EH KANTUZ egunerako INPRIMAKIA

Edozein zalantza edo arazo izanez gero, jarri gurekin harremanetan: 657777351. Milesker.