ORRIALDEAK

2026/05/29

EKAINAK 6, IRUÑEAN KANTUZ, hileroko kantujira. EKAINAK 13, "EUSKALTZALEON KANTUJIRA", 12:00etan Mercaderes kalean (Iruñazarra ostatuaren aurrean)

Iruñean Kantuz taldearen mezua: 
Ekainaren 13an, eta Iruñean Euskaltzaleon Kontseiluak antolaturiko EUSKALTZALEON MARTXA iraganen da arratsaldean. Horren kariaz KANTUJIRA bat egitea proposatu dute, Iruñean Kantuz egiten dugun molde berean egitekoa. 
Euskaltzaleon Martxa arratsaldean egingo da, eta hiru zutabe abiatuko dira hiru tokitatik, ondoren hiruek bat egiteko Gazteluko plazan. 
Eguna osatzeko, eguerdian KANTUJIRA bat egitea da gure asmoa. Bisitariak izanen dira (musikariak eta beste ere bai) eta antolaketan jadanik batzuk laguntzeko prest daude (Orreaga fundazioa, ...). 
Mezu honen xedea da informazio hau zuei helaraztea eta laguntzeko animatzea, bainan baita zuen taldeetan zabalkundea egin eta egun horretan parte hartzeko. 
Bitartean, EKAINARAN 6an, lehen larunbatean, gure "IRUÑEAN KANTUZ" egingo dugu, hilero bezala. Hor ere ekimen honen berri emanen dugu. 
Ongi izan, segi kantari!"


DENA PREST dute Gasteizen euskal kantuzaleei ongi etorria emateko eta EUSKAL HERRIA KANTUZ ozen entzuteko!

EUSKAL HERRIA KANTUZ egunaren helburu nagusia herrialde ezberdinetako kantuzaleok elkartzea da. Ekimen irekia da, beraz hor doakizue kantuzale guztioi gonbidapena, MAIATZAREN 30ean Gasteizen kantuz elkartzeko eta aritzeko!!! 
Egitaraua: 
11:00etan, Kantuzaleei ongi etorria Gasteizko Probintzia plazan. Hamaiketakoa. 
11:30ean,  Hasiera emateko kantuak.
12:00etan,  Kalez kaleko kantujira. 
13:00etan,  goizeko kantu saioaren amaiera Azoka plazan.
14:30ean,  Herri bazkaria Iradier Arenan. 
17:00etan, Kantu Taldeen Kantu saioa eta jauzi dantzak Foruen plazan. 
 

2026/05/22

PANTXOA eta PEIO, datorren ekainaren 21ean jasoko dute "ADARRA" saria.

"AZKEN DANTZA" lelopean PANTXOA eta PEIO bikoteak azken emanaldiak eskainiko ditu Euskal Herri osoan. Kontzertu sorta horren parte bilakatuko da ADARRA saria jasotzeko emanaldia ere. Beste hainbeste musikari izango dira oholtza gainean bikotea laguntzen: Iñaki Dieguez, Mixel Ducau, Danae Riaño, Gorka Pastor eta Josu Erbiti. 

Peio Ospital: "Zerrenda ospetsuan sartu gara. Ez dakit hainbeste merezi dugun, bainan gustura jasoko dugu saria".

Pantxoa Karrere: "Gure kantaldiak bukatuko dira, baina makila hori pasatu nahi diegu etorriko diren belaunaldiei". 

MAIATZAK 30, EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna GASTEIZEN. EGITARAUA.

 

EGUNEKO EGITARAUA  /  PROGRAMA
11.00 - KANTU TALDE GUZTIEN TOPAKETA Probintzia Plazan (Aldundia). Encuentro de grupos en la plaza de la Provincia (Diputación)
12.00 - Ongi etorria, kantuak eta KANTUJIRA ibilbidearen hasiera. Bienvenida, y comienzo de la kantujira.
14.00 - KANTUJIRAren amaiera Santa Barbara-Azoka plazan.  Finalización de la kantujira en la plaza del Mercado-Santa Barbara. 
14.30 - HERRI BAZKARIA  Iradier Arenan. Comida popular en el Iradier Arena. 
17.00 - Bazkalosteko KANTU SAIOA eta JAUZI-DANTZAK  Foruen Plazako Pilotatokian.  Musica, canciones y danzas despues de la comida en lel Frontón de la Plaza de los Fueros.

2026/05/15

IBAI REKONDO kantaria hil da.

 

71 urte zituela joan zaigu IBAI REKONDO kantaria. 1959 urtean Caracasen jaio eta 8 urtekin etorri zen Euskal Herrira, Zarautzera hain zuzen ere. Euskal Herriaren egoera politikoari estu loturiko bi disko argitaratu zituen, "Aseari". Gai ugari landu zituen bere kantetan, "Amaiurko gaztelu baltza", "Naturari kantua", "abertzalea jaio nintzen", "Euskal andreari", "Burgosko prozesua",.... eta bideo honetan (eskerrak Josean Lasaren bideoari) entzungai dugun "Ezin dut kanta"  (Bitoriano Gandiagaren poesia). Milesker eskainitako abesti eta une hunkigarriengatik. Goian bego Ibai. 

MAIATZAK 16, DONOSTIAko KANTUJIRA, Plaza Berrian hasitan 12:00etan

Maiatzaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00etan egingo den DONOSTIAKO KANTUJIRA Donostiako Plaza Berrian hasiko da. Donostiako Udalaren Txistulari Taldea girotuko du maiatzeko kantujira hau. 
 

2026/05/11

MAIATZAK 11-29, "LAGUNEKIN KANTARI" Donostiako Intxaurrondon

 
Aurten ere Intxaurrondoko kantuzaleek "LAGUNEKIN KANTARI" egitasmoari jarraipena emango diote, hemen duzue egitaraua: 

Maiatzak 11, Iker Lauroba; Maiatzak 18, Kattalin Indaburu + Filip Albor; Maiatzak 25, Etxekoekin kantari; eta Maiatzaren 29an Kantujira. Informazio gehiago: Donostia Kultura: Lagunekin Kantari