2026/06/09
EKAINAK 13, EUSKALTZALEON KANTUJIRA, 12:00etan Mercaderes kaletik abiatuta (Iruñazarra ostatu aurrean)
Iruñean Kantuz taldearen mezua:
Ekainaren 13an, eta Iruñean Euskaltzaleon Kontseiluak antolaturiko EUSKALTZALEON MARTXA iraganen da arratsaldean. Horren kariaz KANTUJIRA bat egitea proposatu dute, Iruñean Kantuz egiten dugun molde berean egitekoa.
Euskaltzaleon Martxa arratsaldean egingo da, eta hiru zutabe abiatuko dira hiru tokitatik, ondoren hiruek bat egiteko Gazteluko plazan.
Eguna osatzeko, eguerdian KANTUJIRA bat egitea da gure asmoa. Bisitariak izanen dira (musikariak eta beste ere bai) eta antolaketan jadanik batzuk laguntzeko prest daude (Orreaga fundazioa, ...).
Mezu honen xedea da informazio hau zuei helaraztea eta laguntzeko animatzea, bainan baita zuen taldeetan zabalkundea egin eta egun horretan parte hartzeko.
2026/06/06
EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna, milesker Gasteiz Kantuz talde antolatzaileari eta Euskal Herriko kantuzale-musikari guztiei
Maiatzaren 30ean Gasteizen ospatu genuen 2026ko EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna. Egun bikaina, eta giro paregabea. Gasteiz Kantuz taldea arduratu zen egun honen antolaketaz, eta eskertu eta zoriondu beharra diegu egindako lanketa guztiagatik. Bide batez ere milesker Euskal Herri osotik etorri ziren kantu talde guztiei, bai kantuzale modura baita musikari bezala. Milesker guztioi... "eta kontua egin zen kantu, eta ahots batez herri!".
2026/06/02
2026ko SANFERMINETAN KANTARI PREST. Hemen duzue informazioa!
Konturatu baino lehen, hor daude berriro Sanferminak... eta berarekin batera SANFERMINETAN KANTARI!!! Ez galdu aukera: giro ezin hobea, musikaz eta kantuz bete-betea. Eta bukatzeko BAZKARI ederra, aurten leku zoragarri batean: TAKONERA LORATEGIAN. Nafarroa Oinez txiringitoaren ondoan. Beraz animatu eta laster arte, kantuzale!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








