2026/06/09

EKAINAK 13, EUSKALTZALEON KANTUJIRA, 12:00etan Mercaderes kaletik abiatuta (Iruñazarra ostatu aurrean)

 

Iruñean Kantuz taldearen mezua: 

Ekainaren 13an, eta Iruñean Euskaltzaleon Kontseiluak antolaturiko EUSKALTZALEON MARTXA iraganen da arratsaldean. Horren kariaz KANTUJIRA bat egitea proposatu dute, Iruñean Kantuz egiten dugun molde berean egitekoa. 
Euskaltzaleon Martxa arratsaldean egingo da, eta hiru zutabe abiatuko dira hiru tokitatik, ondoren hiruek bat egiteko Gazteluko plazan. 
Eguna osatzeko, eguerdian KANTUJIRA bat egitea da gure asmoa. Bisitariak izanen dira (musikariak eta beste ere bai) eta antolaketan jadanik batzuk laguntzeko prest daude (Orreaga fundazioa, ...). 
Mezu honen xedea da informazio hau zuei helaraztea eta laguntzeko animatzea, bainan baita zuen taldeetan zabalkundea egin eta egun horretan parte hartzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario