ORRIALDEAK

2025/07/22

ABUZTUAK 9, Gardnervillen (NEVADA), KANTARI EGUNA. Itsasotik haratago ere kantari!

Urtero Estatu Batuetako euskaldunei eta bisitan daudenei egiten zaien gonbitea da Euskal Kantari Egunean parte hartzea. Euskal kantuaren eta bertsoaren festa da KANTARI EGUNA Gardnervillen. Kantu herrikoiaren festa da, beraz edonork har dezake parte, edozein kantu motarekin, a capella edo instrumentuz lagundua, bakarka edo taldeka. Bestelako emanaldiak ere badaude, dantzarien erakustaldia, eta eguna berbena edo erromeria batekin bukatuko da.  Beraz, oporraldian Estatu Batuetara joateko asmoa baduzu, ez galdu aukera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario