2025/04/26

MAIATZAK 2, SOPELA KANTARI, 19.30eatik aurrera, Sopelako Lurren tabernatik abiatuta


 

URDAIBAI KANTAGUNEAk bere 20. urteurrena ospatzeko CORKeko Festibalera datorren apirilaren 29an abiatuko da. Ongi igaro!


 Datorren apirilaren 29an, Corkera abiatuko dira Urdaibai Kantaguneko taldekideak. Cork Irlandako hiri nagusienetako bat da eta aski ezaguna da bertan antolatzen duten kantu festibala. Urdaibai Kantagunea taldeak bere 20. urteurrena ospatuz bertara joateko gonbitea jaso du, eta 6 ekimen ezberdinetan parte hartuko dute: Maiatzaren 2an, "Choir Meet & Greet: International Non-Competitive Choirs" festibalean eta  "Choral Trail at Tequila Jack's Cork International Choral" festibalean,  Maiatzaren 3an, "Ruta Coral en Fota House & Gardens festival coralean", maiatzaren 4an "Cobh Choral Trail Cork International Choral" festibalean, besteak beste. 
Argi dago urtebetetze ospakizun berezia izango dutela Urdaibai Kantaguneko partaideek eta hemendik gure agur beroa eskaini nahi diegu, eta zabal dezatela gure hizkuntzaren kantua Irlandako lurretan. 

APIRILAK 27, DURANGO KANTARI, 12.00etatik aurrera Udaletxeko plazatik abiatuta.


 

2025/04/25

APIRILAK 26, SANTURTZI KANTARI, 11.00etan, Casa Torre Jauregian abiatuta.


 

APIRILAK 26, BAIONAN KANTUZ 28. urtebetetzea ospatzeko kantu saioa, 11.00etan Albert 1er eskolan (Jacques Portes plazako eskolan-Lafayette galeriak)

Baionan Kantuzen 28. urtebetetzea apirilaren 26eko iragartzen du eta gogotik ospatzeko asmoa du animazioa hau deraman Tuntuna elkarteak. Duela 28 urte Baionako ikastolek sortu elkarretaratzeak hainbeste iraunen zuenik nehorek ez zuen aintzin ikusia, nahiz jakin zer den kantuaren indarra euskaldunen artean. Harek zuen, Euskal Herri osoan hedatu gerotztik karrikan kantatzeko molde hori eta indar berak du iraunarazi orai arte. Hortako euskal kantuaren adixkide guziak gomit dira larunbatean Albert 1er eskolan, oren bat eta erdiz kantatzerat programa aberats eta airosa. Besten artean, Seaskaren 25 urtekari Baionan egin zen kantua "Doala" daike, gogoratuz Baionan Kantuzen hastapeneko himnoa zela. Gainerateko kantuen zerrenda aurkitzen da www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Usaiako jarraitzaleetaz gain beste zonbait talde elkartuko dira egun hortan, Iruñea edo Bigorra aldeko Semeac-etik elgarrekin urtebetetzearen ederki ospatzeko. Larunbat arte. Baionan Kantuz. 

APIRILAK 25, KALEJIRA eta KANTU POTEOA ERROMON Sta. Eugenia plazatik abiatuta.


 

2025/04/24

APIRILAK 25, Krabeliñen Iraultza gogoratzeko KANTUJIRA DONOSTIAN, 18.00etan Plaza Berriko arkupeetan abiatuta


Iaz, apirilaren 25ean, Krabeliñen Iraultzaren 50 urteurrena betzen zela eta, Grandola vila morena atera zen Donostiako kaleetara. Koadrila polita elkartuta, eta mundu hobeago baten aldeko abestiz bete zuten Parte Zaharra (Grandola portugesez eta euskaraz, Gazako habanera bat, Bella ciao, eta bestelako kantu aldarrikakorrak abestuz). Urtea pasata, iaz baino are beharrezkoagoa dirudi mundu justuago baten aldeko kantu hauek berriz ere kalera ateratzea, eta Palestinako genozidioaren aurka kantatzea, eta halaxe antolatu dute Donostian, apirilaren 25ean, 18.00eatik aurrera Plaza Berriko arkupetan abiatuko den Kantu saio berezia. Kantuz ere mundua eraldatzeko bidea ematen duelako, animo eta aurrera!. 

2025/04/08

APIRILAK 6-30 bitartean, KULTURALDIA BAIGORRIN


 Baigorriko BASAIZEA kultur elkartea antolaturik ekimen ugari izango ditugu ikusgai datorren apirilaren 6an hasi eta 30an amaiera izango duen KULTURALDIA. Tartean hainbat kontzertu, Anarirena adibidez, Xiberoa Kantuz bestetik, eta noski ahaztu ezinezko NAFARROAREN EGUNA datorren apirilaren 27an.  
Informazio gehiago: https://basaizea.com

2025eko EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA TAFALLAN burutuko da, datorren EKAINAREN 22an.

 "Kanta zak Tafalla, kanta Euskal Herria" 


Urtero antolatu izan den EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA izango du jarraipena 2025eko urte honetan. Ez da erraza horrelako erronka bati heltzea, eta gutxienez lan-talde sendo bat behar izaten da hainbat gai eta betebeharrei heltzeko. 2024an ezin izan zen, bainan aurten, kostata bainan Nafarroa garaian EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA antolatzeko ardura hartu dute eta TAFALLAN bilduko ditugu Euskal Herri osoko kantu taldeak, kantuak oinarri hartuta guztion artean gure kultura, ondare musikala, eta hizkuntzari beste bultzada bat emateko. Zorionak nafarroako kantuzaleei eta batez ere Tafallako taldeari. 
Laster bidaliko dizkizuegu egun horretarako egitaraua, izena-emateko informazioa, kantutegia, eta bestelako xehetasunak. 
Bitartean ongi segi, eta... heldu dieziogun Fermin Balentziak sortutako kantu eder horri: "Si canta Tafalla, canta Euskal Herria" "Kanta zak Tafalla, kanta Euskal Herria" (Jokin de Pedroren itzulpena). 

BIDEOA: IRUÑEAN KANTUZ inauterietan, 2025eko martxoaren 4an.

 


BIDEOA: IRUÑEA KANTUZ. Neguko kantujiren laburpena (Urtarrila, otsaila eta martxoa)


 

APIRILAK 4, SOPELA KANTARI, 19.30eatik aurrera Surflariaren estatuatik abiatuta