2026/10/03
IRAILAK 26, BAIONAN KANTUZ, goizeko 11:00etan Euskal Museotik abiaturik.
Baionan Kantuzen 29. sartzea biziko dugu irailaren 26 huntan, bainan jada gogoan dukegu 30. urteburua, helduden urteko apirilean iraganen dena. Ordu arteko Baionan Kantuz guziak haren baitako atzerako kontagailukoak izanen dira. Orduan oraitik etortzea hobe, 30. urtemugako trenpe hoberenean izaiteko. Hain zuzen larunbatean programan dukegu Jose Mendiagen "Kantuz" famatua, kantua gogoko duten guzien kaldarria dena. Kantu berri gisa, Jojo eta Bernadettek haurrak zirenean beren lehen dizkoan grabatu zuten "Gora Euskaldunak" xaramelatua daike, hau ere ohiko aldarria euskal kantuetan. Programa osoa aurkituko duzue www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan, oraitik zintzurrak berotzen hasteko. Larunbat arte.
2026/09/19
IRAILAK 26, Usurbil kantujira, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Irailaren 14an, 18:00etan, ohi moduan Agerialden topatuko gara ordubeteko saiorako. Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!
Bestalde, lehen kantujira IRAILAren 26an egingo dugu, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Oraingoan Nafartarrak taldeak herrira gonbidatu ditu Bardozeko Xarnegu ikastolako gurasoak eta kantujira haiekin batera egitekotan gara. Hortaz, abesteko gogoa duen edonorri parte hartzeko deia egiten diogu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






