2025/07/07

ABUZTUAK 6, GASTEIZKO JAIETAN KANTA-DANTZAJIRA Gasteiz Kantuz taldearen eskutik


 

UZTAILAK 13, Ereñozarren (Ereño) URMUGA ekitaldi musikala

Uztailaren 11an hasita uztailaren 31a bitartean, urteroko URMUGA ekitaldi musikalak antolatu dituzte. Ekimen irekia da, parte-hartzailea eta baldintza bakarra bete behar da bertan partaide gisa egoteko, mendiarekiko eta musikarekiko errespetua! 
Hemen duzue URMUGA 2025eko egitaraua eta informazio osoa: https://urmuga.eus/
 

UZTAILAK 9-13, KARRIKALDIA BAIONAN.

Jada besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren plaza den eta Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri. Berritassunak ez dira eskas aurten ere, Ikastolen txosna idekiko baita asteazkenean 17etan eta 19etan ofizialki Karrikaldi, Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldiarekin. Ostegunetik igande arte, Karrikaldi eguerditik gauerdi arte luzatuko da, egun guziz eguerditik 4ak arte programazio oso batekin lehen aldikotz, eta haurrentzat animazio, indar joko, Euskal Herriko arno jastaketa edo Tifo erraldoi baten obratze, behar den musika eta kantuekin. Arratsaldeko 4ak eta erdietatik goiti usaiako programazioaren aldi daike dantza ikusgarri Leinua eta Orai Batekin, Iparralde guzitik jin kantarien kantaldiekin, Dantazpi eta Baionan Kantuzekin, ahantzi gabe arratsetako Karrikadantzarekin. Aurten ohargarria ere da, Baionako Ikastoletatik pasatu bi aurride andanek animazioan parte hartuko dutela, Antton eta Ximun Curutchetek ostegun arratseko dantzaldia segurtatuko dute Elektruka elektromutxiko egiten duen taldearekin eta igande arratsaldeko kantaldian Dearthair talde keltiarraren ezagutza eginen dugu Julen eta Patxi Bridier'ek osatzen dutena. Karrikaldi familien plaza baita ttipienetatik hasiz helduetaraino, itzalean den leku airestatuan, jartzeko lekuekin. 

Programaren xehetasun guztiak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude, bai eta ere Baionako webgunean. Bestak arte!

UZTAILAREN 9an, PLENTZIAKO JAIETAN, Kilometru kantuarekin Plentzian.


 

2025/06/29

UZTAILAK 12, SAN FERMIN KANTARI, ANTOLATZAILEEN INFORMAZIOA



 

UZTAILAK 4/5, KANTERRI ikastaroaren IV edizioa Oiartzunen

KANTERRI euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak IV. ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako "Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz" izenburupean. 2 saiotan, Ane Ablanedo Benitoren zale eta adiskideak, Juantxo Zeberio musikariak, Itziar Navarro musikari, musikologo eta kantuzaleak, Imanol Artola, eta Iker Gurrutxaga kazetariak, Orioko musikariaren jardunaren eta itzalaren hainbat hertzi buruz jardungo dute, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian. Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea dute izena emateko. 

 IZENA EMATEKO ESTEKA

BIDEOA: EUSKAL HERRIA KANTUZ egunean PALESTINAREKIN ELKARTASUNA


 

BIDEOA: EUSKAL HERRIA KANTUZ egunaren laburpena


 800 lagunetik gora bildu ginen Tafallan 2025eko Euskal Herria Kantuz eguna ospatzeko. Beroak izan zuen bere eragina, hala ere, egun ederra igaro genuen. Eskerrak eman bertara joan ziren kantu talde guztiei, eta nola ez Tafallako antolatzaileei. Bolondres eta aurrekontu gutxirekin bideratutako ekimen bat izanik, ezin da gehiago eskatu. Euskaldun kantuzaleak biltzeko eta gure kulturari, ondareari, hizkuntzari toki esanguratsu bat eskaintzeko aukera paregabea izan da. Milesker kantuzale orori!
Euskal Herria Kantuz egunean ateratako argazkiak ikusgai dituzue esteka honetan klikatuz gero 👉 EUSKAL HERRIA KANTUZ ARGAZKIAK

PASTORALEN KANTUAK PRESTATZEN ari du Berritza konpainiak.


 

Berritza konpainiak talde bat sortu du urrian pastoralen inguruko kantaldi berezi bat eskaintzeko. Hainbat pastoraletako hamabi kantu emanen dituzte

MADDI OIHENART: "Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten"

17 urte nituenean ezagutu nituen Xiberoko lagun batzuk. Hauekin biltzen ginen 17 urte nituenean ezagutu nituen Xiberoko lagun batzuk. Hauekin biltzen ginen Atharratzen, ostatu batean. Ohartu nintzen kantatzen zutela orduak eta orduak segidan, denak euskaraz, eta nik ez nuen ezer ulertzen. Hasi nintzen haiekin kantatzen eta hor zerbait piztu zidaten, hasi nintzen euskara ikasten kantuen ikastez: Etxamendi-Larralde, Guk,..."
Kantua bera, euskararen ikasketa prozesua abiatzeko baliabide baliagarria dela azpimarratzen digu Maddi Oihenartek ARGIAn egindako elkarrizketan 👉 ARGIAKO ELKARRIZKETA

2025/06/20

BIDEOA: Burlatan esperientzi berritzailea: bertako KANTU TALDEA IKASLE GAZTEEKIN BATERA KANTUAN.

 

Aspaldiko gogoeta izan da, gure kantu taldeetako kantuzaleak zahartzen diren bitartean, zer-nolako etorkizuna izango du herriko kantuzaletasun honek? Beno, kontua kultur transmisioan dago, eta aukera paregabea da ikastetxeekin lana egitea, Burlatan bezala, eta ez da leku bakarra, jakinean gaude beste leku batzutan ere ikastetxeekin elkarlanean horrelako esperientziak egin direla, beraz animo eta hona hemen ate bat etorkizuneko herri kantagintzarekin aurrera egiteko! Zorionak Burlata! 

EKAINAK 28, SOPELA KANTARI San Pedro jaietan, 12.30ean Txosnetatik abiatuta.


 

EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna: EGITARAUA eta PLANOA

                 

Goizeko kantujira amaituta 2 abesti hauek kantatuko ditugu Tafallako plazan: 

ISIL ISILIK erraldoiekin    eta   POLONESA erraldoiekin


                    

EKAINAK 21, MUSIKAREN BESTA, arratseko 18.00etan Euskal Museoaren korralean abiatuta.

Musikaren bestak bakotxari bere kantu eta musika nahiaren plazaratzeko ahalaren emaitea zuen hleburu hastapenean eta erran daiteke Baionan Kantuz ideia beretik doala 28 urte hauetan, bakotxari orentto batez kantatzeko parada emanez. Aurten ere ekainaren 21ean, present daike Baionako hiriaren egitarauan arratseko 6etan, Euskal Museoaren korralean. Programa alai eta sentiberatsua prestatu du Tuntuna elkarteak kantu xahar eta berriagoarekin "Eperra"tik haste "xorrotak"eraino, Itoizen "lau teilatu"tik pasatuz, beste ainitzekin www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan haien zerrenda atzemanen delarik. Denak gomi zirezte parte hartzerat ez bakarrik so egile gisa bainan aktür gisa. Musikaren egunaren hastapeneko izpirituaren haritik, Musikaren pesta osoki gozatzeko gisan. Larunbat arte. 

EKAINAK 20, KANTU POTEOA, ZEANURIN 19.30eatik aurrera Txoko Sagarnatik hasita.


 

EKAINAK 19, KARAOKE HERRIKOIA BIZITZEKO AUKERA 12.00etatik aurrera.


 Zatoz eta berriz bizi maiatzaren 24ko une magikoa! 

Euskaraoke Herrikoian parte hartu zenuen? edo entzun zenuen kaleetan euskarazko kanta, dantza eta algarak nagusi izan zirela? Herri giro hunkigarria bizitzeko aukera izan genuen, eta orain esperientzia hori partekatzeko unea iritsi da!  

Ekainaren 19an, eguerdiko 12.00etan, bideo osoa sareetan izango duzu ikusgai. Bitartean, hona hemena aurrerapen txiki bat, etorri behar denaren usaina emateko,...hunkitzeko, barre egiteko, eta batez ere, elkarrekin euskaraz bizitzeko gogoa pizteko!

2025/05/31

EKAINAK 14, GETXO KANTARI eguna , 12.00etatik aurrera San Nikolas plazatik abiatuta


 

EKAINAK 7, "HERRI LIBRE BAT" ekimena Bilbon, Gure esku dago taldearen eskutik. 20.00etan Bilbon Kantari ekimena


 

BIDEOA: ZARAITZUN KANTUZ OTSAGABIAN maiatzaren 17an


 

BIDEOA, CORKCHORUS 2025 Irlandako festibalean Urdaibai kantagunearen bizipenak irudietan.


 Hemen dituzue Urdaibai kantaguneak Irlandako Corkchorus 2025 festibalean bizitako bideoak ikusgai: CORKCHORUS 2025 IRLANDA. Urdaibai kantagunea.

BIDEOA, Euskaraokea Hondarribiko Euskaraldian

 

EKAINAK 1, Kantalasi Biarritzen, 10.30eatik aurrera Kasinoko plazan


 

2025/05/23

MAIATZAK 25, BAIONAN KANTUZ, 11.00etan Euskal Museotik abiatuta

 

Maiatza hainbat onuren hilabetea omen da, eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik. 28. urtemuga lorioski zazpi probintzietako lagunartean iragan ondoan, enbeia handiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean, joan den aldian argitaratu liburutto berria eskutan, ez edozein, gaztetasunaren kemena emaiten duen irudia baitu oraikoak. Kementsu beraz, kantu berriak eta betikoak kantatuko ditugu, horien artean, ikusi mendizaleak eta berriki estrnatu Antton Valverderen maitasunez hil, eta beste hainbat abesti bihotz altxagarri direnak. Gainerateko programa jada aurki daiteke www.baionan-kantuz.eus eta facebookeko guneetan. bEraz larunbata arte goizeko 11etan ttanko. 


2025/05/11

MAIATZAK 25, KANTU FESTA USURBILEN, Usurbilgo euskal kantu taldearen eskutik.

Maiatzaren 25erako, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, KANTU FESTA ekimena antolatu du Zarauzko Montetxio, Lasarte-Oriako Xumela eta Hondarribiko Olagarro kantu taldeekin partekatuz. Euskaraldia-2025 ekimenaren amaierarekin bat eginez, euskaldun egiten gaituen euskara bultzatuz, euskal kantuen aldarrikapena plazaratu nahi luke, kantuez eta kontuez goxatzeko gogoz dagoen guztia gonbidatuz. 

EGITARAUA: 10.30ean Herri bisita Usurbilgo museoa irekita; 12.00etan Kantujira; 14:00etan Kantu-bazkaria ikastolako gelan (menua: 25 €); 18:00etan, Elizako koruan organoaren laguntzarekin "txoria txori" eta "gure ametsak" kantu saioa eta ondoren Dema plazan kantuzaleon arteko agurra "partitzeko tenorea". 

MAIATZAK 24, 11 ORDUZ 11 KANTU, Iruñeako Txantrea auzoko Ezkaba plazan.


 

MAIATZAK 24, "KANTU BAT GARA" ikuskizunaren aurretik KANTUJIRA ZUMAIAN


 Datorren maiatzaren 24an, gaueko 21.00etan, Jon Maiaren "KANTU BAT GARA" azken ikuskizuna eskainiko du Zumaiako Itzurun hondartzan. Ikuskizun hori baliatuz Zumaian egunean zehar kantuan aritzeko gonbitea jaso da, eta horrenbestez, Zumaian kantujira egiteko proposamena luzatzen dugu. Kantu taldeak bertara joateko animatuz gero jarri harremanetan Bilbo Kantariko kontaktuarekin: bekelkartea@gmail.com  
Aurrerago informazio gehiago izanez gero, bertan zabalduko dugu (ordutegia, lekua, eta bestelako xehetasunak). 

MAIATZAK 17, KANTU JIRA ASTEASUN, 12.00etan Asteasuko plazatik abiatuta


 

BIDEOA: URDAIBAI KANTAGUNEA CORKeko festibalaren aurkezpena maiatzaren 3an.

MAIATZAK 17, KANTUJIRA BASAURI KANTARI, Galizia kaletik 19.30ean.


 

MAIATZAK 16, KANTUJIRA kilometrokantu Etxebarriko udaletxe plazatik, abiatuta 19.30ean.


 

MAIATZAK 16, EUSKARALDIA KANTALDIA Sestao Kantariren eskutik, Los Baños kaletik, 19.30ean abiatuta


 

2025/04/26

MAIATZAK 2, SOPELA KANTARI, 19.30eatik aurrera, Sopelako Lurren tabernatik abiatuta


 

URDAIBAI KANTAGUNEAk bere 20. urteurrena ospatzeko CORKeko Festibalera datorren apirilaren 29an abiatuko da. Ongi igaro!


 Datorren apirilaren 29an, Corkera abiatuko dira Urdaibai Kantaguneko taldekideak. Cork Irlandako hiri nagusienetako bat da eta aski ezaguna da bertan antolatzen duten kantu festibala. Urdaibai Kantagunea taldeak bere 20. urteurrena ospatuz bertara joateko gonbitea jaso du, eta 6 ekimen ezberdinetan parte hartuko dute: Maiatzaren 2an, "Choir Meet & Greet: International Non-Competitive Choirs" festibalean eta  "Choral Trail at Tequila Jack's Cork International Choral" festibalean,  Maiatzaren 3an, "Ruta Coral en Fota House & Gardens festival coralean", maiatzaren 4an "Cobh Choral Trail Cork International Choral" festibalean, besteak beste. 
Argi dago urtebetetze ospakizun berezia izango dutela Urdaibai Kantaguneko partaideek eta hemendik gure agur beroa eskaini nahi diegu, eta zabal dezatela gure hizkuntzaren kantua Irlandako lurretan. 

APIRILAK 27, DURANGO KANTARI, 12.00etatik aurrera Udaletxeko plazatik abiatuta.


 

2025/04/25

APIRILAK 26, SANTURTZI KANTARI, 11.00etan, Casa Torre Jauregian abiatuta.


 

APIRILAK 26, BAIONAN KANTUZ 28. urtebetetzea ospatzeko kantu saioa, 11.00etan Albert 1er eskolan (Jacques Portes plazako eskolan-Lafayette galeriak)

Baionan Kantuzen 28. urtebetetzea apirilaren 26eko iragartzen du eta gogotik ospatzeko asmoa du animazioa hau deraman Tuntuna elkarteak. Duela 28 urte Baionako ikastolek sortu elkarretaratzeak hainbeste iraunen zuenik nehorek ez zuen aintzin ikusia, nahiz jakin zer den kantuaren indarra euskaldunen artean. Harek zuen, Euskal Herri osoan hedatu gerotztik karrikan kantatzeko molde hori eta indar berak du iraunarazi orai arte. Hortako euskal kantuaren adixkide guziak gomit dira larunbatean Albert 1er eskolan, oren bat eta erdiz kantatzerat programa aberats eta airosa. Besten artean, Seaskaren 25 urtekari Baionan egin zen kantua "Doala" daike, gogoratuz Baionan Kantuzen hastapeneko himnoa zela. Gainerateko kantuen zerrenda aurkitzen da www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Usaiako jarraitzaleetaz gain beste zonbait talde elkartuko dira egun hortan, Iruñea edo Bigorra aldeko Semeac-etik elgarrekin urtebetetzearen ederki ospatzeko. Larunbat arte. Baionan Kantuz. 

APIRILAK 25, KALEJIRA eta KANTU POTEOA ERROMON Sta. Eugenia plazatik abiatuta.


 

2025/04/24

APIRILAK 25, Krabeliñen Iraultza gogoratzeko KANTUJIRA DONOSTIAN, 18.00etan Plaza Berriko arkupeetan abiatuta


Iaz, apirilaren 25ean, Krabeliñen Iraultzaren 50 urteurrena betzen zela eta, Grandola vila morena atera zen Donostiako kaleetara. Koadrila polita elkartuta, eta mundu hobeago baten aldeko abestiz bete zuten Parte Zaharra (Grandola portugesez eta euskaraz, Gazako habanera bat, Bella ciao, eta bestelako kantu aldarrikakorrak abestuz). Urtea pasata, iaz baino are beharrezkoagoa dirudi mundu justuago baten aldeko kantu hauek berriz ere kalera ateratzea, eta Palestinako genozidioaren aurka kantatzea, eta halaxe antolatu dute Donostian, apirilaren 25ean, 18.00eatik aurrera Plaza Berriko arkupetan abiatuko den Kantu saio berezia. Kantuz ere mundua eraldatzeko bidea ematen duelako, animo eta aurrera!. 

2025/04/08

APIRILAK 6-30 bitartean, KULTURALDIA BAIGORRIN


 Baigorriko BASAIZEA kultur elkartea antolaturik ekimen ugari izango ditugu ikusgai datorren apirilaren 6an hasi eta 30an amaiera izango duen KULTURALDIA. Tartean hainbat kontzertu, Anarirena adibidez, Xiberoa Kantuz bestetik, eta noski ahaztu ezinezko NAFARROAREN EGUNA datorren apirilaren 27an.  
Informazio gehiago: https://basaizea.com

2025eko EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA TAFALLAN burutuko da, datorren EKAINAREN 22an.

 "Kanta zak Tafalla, kanta Euskal Herria" 


Urtero antolatu izan den EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA izango du jarraipena 2025eko urte honetan. Ez da erraza horrelako erronka bati heltzea, eta gutxienez lan-talde sendo bat behar izaten da hainbat gai eta betebeharrei heltzeko. 2024an ezin izan zen, bainan aurten, kostata bainan Nafarroa garaian EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA antolatzeko ardura hartu dute eta TAFALLAN bilduko ditugu Euskal Herri osoko kantu taldeak, kantuak oinarri hartuta guztion artean gure kultura, ondare musikala, eta hizkuntzari beste bultzada bat emateko. Zorionak nafarroako kantuzaleei eta batez ere Tafallako taldeari. 
Laster bidaliko dizkizuegu egun horretarako egitaraua, izena-emateko informazioa, kantutegia, eta bestelako xehetasunak. 
Bitartean ongi segi, eta... heldu dieziogun Fermin Balentziak sortutako kantu eder horri: "Si canta Tafalla, canta Euskal Herria" "Kanta zak Tafalla, kanta Euskal Herria" (Jokin de Pedroren itzulpena). 

BIDEOA: IRUÑEAN KANTUZ inauterietan, 2025eko martxoaren 4an.

 


BIDEOA: IRUÑEA KANTUZ. Neguko kantujiren laburpena (Urtarrila, otsaila eta martxoa)


 

APIRILAK 4, SOPELA KANTARI, 19.30eatik aurrera Surflariaren estatuatik abiatuta


 

2025/03/21

MARTXOAK 22, BAIONAN KANTUZ Euskal Museoaren aitzinean 11.30eatik aurrera.


 Udaberrian sartzen gira eta larunbat huntan Baionan Kantuz ekimenak ere udaberria ospatuko du bere egitarauaren baitan, elgarretaratzeko plazera kantu airosekin haziz. Horien artean "baratze bat", "lore polit baten bila", hots amodiozko kantuak. Estrenatuko den kantu berria ere maitasunezkoa da, Antton Valverdek musikatu eta Xabier Leteren hitzekin sortutako "maitasunez hil". Kantuen zerrenda osoa www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus guneetan zintzilikatua da. Euskal Museoaren aintzinean ohi bezala, edo euria balitz Albert 1. eskolan. 

BIDEOAK: SARTAGUDAN KANTUZ martxoaren 15eko irudiak


 

MARTXOAK 21, SESTAO KANTARIren eskutik martxoko kantujira 19.30eatik aurrera.


 

2025/03/16

BIDEOAK: Benito Lertxundiri eginiko elkarrizketa sakona.


 

Martxoak 7- Apirilak 5, IPARRA HEGOA 28. edizioa

Martxoaren 7an hasi zen 28. edizioko IPARRA-HEGOA ekimena. Xaian Erramun Martikorena eta Patxi Saizen kontzertua eskaini zuten, ondorengo egunetan hamaika ekitaldi eta jarduera antolatuko dira Bidasoako 2 aldeetan. EGITARAUA OSOA hemen: https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/03/iparra-hegoa-2025.pdf

Martxoak 16, Baztan Kantuz Azpilkuetako plazan 12.00etan.


 

Martxoak 10-30, 2025eko LORALDIA FESTIBALA BILBON.

 

Hamaika kultur ekitaldi ikusgai izango ditugu martxoko egunetan Bilboko LORALDIA festibalaren baitan. Hemen duzu, agenda eta egitarau osoa ikusteko aukera:  LORALDIA FESTIBALA

Martxoak 7, Igorre Kantuan, 19-00etan Gau Loratik abiatuta.


 

BIDEOAK: Bilbo Kantari martxoaren 8ko kantujiran


 

Otsailak 25-Martxoak18, Iparraldea BERTAN Donostian.

Euskal Kultur Erakundearen eta Gipuzkoaren Foru Aldundiaren lankidetzaren ondorioz, aurten 24. edizioa izango da Donostian ospatuko den IPARRALDEA BERTAN ekimena. Ekimen honen baitan hainbat kontzertu antolatu dira martxoan: martxoaren 4an "hiru emazte kantari gogoan", martxoaren 11an Bekatu taldearen kontzertua, eta martxoaren 18an Mattin Lerisaren kontzertua. Kontzertuak arratsaldeko 19.00etan Santa Teresa komentuko aretoan izango dira. Informazio gehiago hemen: IPARRALDIA BERTAN

 

BIDEOAK: Igorre Kantuan martxoaren 7an


 

Martxoak 8, Bilbo Kantari 20.00etan La Bolsa eraikinetik abiatuta.