Antzinako herri-antzerkia dugu pastorala, urtero xiberoan herri ezberdinean gauzatua, aurten Barkoxen. Berezia izango da, pastoralaren idazketa kolektiboa ere izan delako. Gai nagusia Euskal Herriko mugimendu abertzalearen azken hamarkadetako historia kontatzen du. Barkoxtarrak antzezpenean, dantzan, eta batez ere kantuan ikusteko eta entzuteko aukera paregabea.
2025/07/25
2025/07/22
ABUZTUAK 9, Gardnervillen (NEVADA), KANTARI EGUNA. Itsasotik haratago ere kantari!
Urtero Estatu Batuetako euskaldunei eta bisitan daudenei egiten zaien gonbitea da Euskal Kantari Egunean parte hartzea. Euskal kantuaren eta bertsoaren festa da KANTARI EGUNA Gardnervillen. Kantu herrikoiaren festa da, beraz edonork har dezake parte, edozein kantu motarekin, a capella edo instrumentuz lagundua, bakarka edo taldeka. Bestelako emanaldiak ere badaude, dantzarien erakustaldia, eta eguna berbena edo erromeria batekin bukatuko da. Beraz, oporraldian Estatu Batuetara joateko asmoa baduzu, ez galdu aukera!!
2025/07/07
UZTAILAK 13, Ereñozarren (Ereño) URMUGA ekitaldi musikala
Uztailaren 11an hasita uztailaren 31a bitartean, urteroko URMUGA ekitaldi musikalak antolatu dituzte. Ekimen irekia da, parte-hartzailea eta baldintza bakarra bete behar da bertan partaide gisa egoteko, mendiarekiko eta musikarekiko errespetua!
Hemen duzue URMUGA 2025eko egitaraua eta informazio osoa: https://urmuga.eus/
UZTAILAK 9-13, KARRIKALDIA BAIONAN.
Jada besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren plaza den eta Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri. Berritassunak ez dira eskas aurten ere, Ikastolen txosna idekiko baita asteazkenean 17etan eta 19etan ofizialki Karrikaldi, Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldiarekin. Ostegunetik igande arte, Karrikaldi eguerditik gauerdi arte luzatuko da, egun guziz eguerditik 4ak arte programazio oso batekin lehen aldikotz, eta haurrentzat animazio, indar joko, Euskal Herriko arno jastaketa edo Tifo erraldoi baten obratze, behar den musika eta kantuekin. Arratsaldeko 4ak eta erdietatik goiti usaiako programazioaren aldi daike dantza ikusgarri Leinua eta Orai Batekin, Iparralde guzitik jin kantarien kantaldiekin, Dantazpi eta Baionan Kantuzekin, ahantzi gabe arratsetako Karrikadantzarekin. Aurten ohargarria ere da, Baionako Ikastoletatik pasatu bi aurride andanek animazioan parte hartuko dutela, Antton eta Ximun Curutchetek ostegun arratseko dantzaldia segurtatuko dute Elektruka elektromutxiko egiten duen taldearekin eta igande arratsaldeko kantaldian Dearthair talde keltiarraren ezagutza eginen dugu Julen eta Patxi Bridier'ek osatzen dutena. Karrikaldi familien plaza baita ttipienetatik hasiz helduetaraino, itzalean den leku airestatuan, jartzeko lekuekin.
Programaren xehetasun guztiak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude, bai eta ere Baionako webgunean. Bestak arte!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)