2026/04/22

BARDOZEN KANTUZ: Lapurdiko beste talde bat Euskal Herria Kantuz sarean. Ongi etorriak!

 
Bardozen Kantuz taldearen mezua jaso dugu. Poztekoa da Euskal Herriko beste txoko batean euskal kantagintza hedatzeko talde bat sortzea, kasu honetan, Lapurdiko BARDOZEN KANTUZ. Ongi etorriak gure sarera eta ea elkarrekin kantuan aritzeko aukerarik dugun. Bardozen hileko 3. ostiral gauean (18:45ean) elkartzen dira Salhako gazteluan.  Beraiekin harremanetan jartzeko sartu taldearen WEBGUNEAN:  BARDOZEN KANTUZ

EUSKAL HERRIA KANTUZ egunerako KANTU ZERRENDA


Hemen dituzue datorren maiatzaren 30ean 
Gasteizen, EUSKAL HERRIA KANTUZ egunerako prestatuko ditugun kantuen zerrenda. Hala ere, egun hauetan ohikoa izaten da bestelako kantuak ere elkarrekin abestea, inolako mugarik gabe. 

Gogoratu izena emateko eguna datorren  APIRILAREN 24an amaitzen dela, eta ondorengo esteka honetan eman dezakezuela izena: EH KANTUZ eguna

APIRILAK 25, "Krabelinen iraultza" gogoratzeko KANTUJIRA DONOSTIAN, 19:00etan Donostiako Plaza Berrian

Orain dela urte pare bat, GRANDOLA VILA MORENA kantuz atera zen Parte Zaharreko kaleetan, apirilaren 25ean, hain zuzen KRABELINEN IRAULTZAREN urteurrenean. 2025ean errepikatu egin zen kantujira hori, eta aurten 2026an, hirugarren hurtez irtengo dira kantari. Krabelinen iraultza sinbolo bat da, munduko jende askorentzat, eta Grandola Vila Morena, iraultza horri bidea eman zion abestia, sinbolo bilakatu zen era berean. 
Aurten, une historiko hori gogoratzeaz gain, munduan ematen ari diren hainbat gerra eta injustizi gogora ekarriko dituzte kantuen bitartez Donostiako Alde Zaharrean. Hitzordua: Apirilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 19.00ak inguruan Donostiako Plaza Berrian. 

2026/04/18

APIRILAK 25, Baionan Kantuzen 29. urtebetetzea



Baionan Kantuz ekimenak bere 29. urtemuga ospatuko du apirilaren 25ean. Asteburu horretan Xingar feria iragaiten da eta horren gozatzeko aukera dukegu arratsaldean. Xingar feria denez, jatetxeetan lasaiki bazkaltzea ezinezkoa da, beraz Baionako Ikastolen laguntzari esker guhaurek antolatzen dugu bazkaria San Andres auzoan den Unibertsitateko jatetxean. Erreserba ezazue apirilaren 19a baino lehen. Zuen guzien errezebiltzeko gogoz gaude egun alegera eta koloretsu baten pasatzeko. 


APIRILAK 24, Santurtzi Kantariren hamargarren urteurren jaialdia


 

APIRILAK 22, Plentzia Kantagunearen eskutik ELIMBERRI X. Kantalaguna Plentzian