2026/06/12

EKAINAK 13, Amaia Zubiriaren abestiekin KANTUJIRA, Usurbilen, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Usurbilen ikasturteko azken kantujira, Amaia Zubiriaren inguruan. Datorren larunbatean, ekainak 13, Kantujira berezia egingo dugu Amaia Zubiriaren abestiekin. Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu-bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunekin. Animatu parte hartzera! 

HITZORDUA: 12.00etan Mikel Laboa plazan. Bukaera berarekin egingo dugu, 13.30ean Zumetaren muralaren gerizpean. USURBIL KANTUZ. 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario