2017/12/26

Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda gidatutako tailerra dugu hau. Gasteizen eskainiko dute hurrengo tailerra, datorren urtarriletik maiatzara bitartean, Oihaneder euskara etxeak sortutako "kantuz eta kontuz" dinamikaren 2. edizio honetan. Informazio gehiago hemen: Oihaneder euskara etxea

2018 URTE BERRI ON KANTUZALE GUZTIOI!


Baionan Kantuz urtea amaitzeko

Datorren abenduaren 31an, Baionan Kantuz taldea bilduko da ohiko lekuan, hau da, Baionako azokaren aurrean, eguerdiko 12:00etan. Kantuz emango diote 2017. urteari eta ongi etorria urte berriari 2018ko urtarrilaren 27an. 
Ongi amaitu urtea eta hobeki hasi!!!

Olentzerori kantuan, Lesakako ohitura zaharrean

Lesakan urtero, Olentzero lehiaketa egiten dute, txikien eta helduen mailan. Goiko bideoan 2016an garaile irten ziren gaztetxoak. Behean berriz, aurtengo txapeldunak, lehen aldiz emakumezko taldea izan da helduen mailan garaile. "Muttikak" izeneko taldea. Zorionak eta segi bide beretik!

Olentzerori kantuan, gazteen bertsio batean

Zarautzen jasotako bideo bat dugu hau. Bertako gazte batzuk kantuz eman zuten goiza, eta tartean koreografia originala txertatu zuten. Barre ugari eragindako saioa.

2017/12/18

Abenduaren 22an, gabon kantak Plentzian

Urte amaiera honetan, herri askotan antolatu dituzte kantu saioak, azoka baten inguruan, gabonetako kantujirak, urteari amaiera emateko kantu saioak. Horietako bat hemen duzue Plentzian antolatutako "VI. Kriseilu gaua". Abenduaren 22an, elizaren enparantzan arratsaldeko 19:00etan hasi eta ondoren kantujira egingo dute alde zaharretik eta erriberatik jarraituz. Gure ohiturei jarraituz, gure jantzi ederrekin eta kantuz ekingo diogu egun honetan herri askotan. 


2017/12/13

Oñatitik "Herrixa kantuan" taldearen argazkiak

Oñatiko "Herrixa Kantuan" hilabetero bezala azaroaren 25ean burutu zuten azken kantu saioa. Argazki batzuk bidalita, hurrengo kantujira datorren urtarrilaren 27an izango dutela adierazi digute. 
Urtea kantuan amaituta, urte berriari ere kantuz ekingo diote. Gora zuek!


2017/11/29

Abenduak 3, Nafarroa eguna ospatzeko ekitaldian kantuz

Orreagatik bidali digute informazioa. Urtero bezala, datorren abenduaren 3an, Nafarren Biltzarrak antolaturiko Nafarroa Eguna ekimena izango dute. 
Hori dela eta, goizeko 11:45ean Iruñeko Udaletxeko plazatik abiatuko dira kalejiran. Bertan, kantujira taldea parte hartuko du, eta ibilbidean zehar kantuz hornituko dute ekimena. 


2017/11/28

Estitxu gogoratuz!

Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola "Estitxu" bezala ezaguna egin zen (Beskoitze, Lapurdi 1944-Bilbo 1993). "Estitxu Gogoan" dokumentala aurkeztu du Franck Dolosor kazetariak, "Bada garaia gureak aipatzeko eta Estitxu bere tokian emateko, artista handi eta ederra izan baitzen". Informazio gehiago: Badok Estitxu gogoan

Oskarbi taldearen historia liburu batean argitaratu dute

Joxelu Trekuk idatzitako liburua argitaratu dute: "Doinu zaharren haritik, euskal kantu berriaren bidean (1966-2017)". 
1966ko azaroan sortu zen taldea. Ez Dok Amairuren parte izan zen Oskarbi, eta haren Baga Biga Higa sentikarian parte hartu zuen. "Gu Laboa, Lete, Iriondo, Lertxundi, eta Lekuona baino gazteagoak ginen, bainan etorri zitzaizkigun, eta taldean onartu gintuzten". Gainera, Iriondo salbu, kide guztiak gizonezkoak ziren, eta gure artean hiru neska genituen. 
Istorio gehiago... liburuan barrena! 

Azaroaren 18ko Burlatan Kantuz bideoa

Abenduaren 2an, Iruñean Kantuz, Euskara bultzatuz!

Iruñean Kantuz taldekoak bidalita, datorren abenduaren 2an, Euskararen aldeko egitarauarekin bat egingo dute, Udaletxeko plazan eguerdiko 12etan. 
Bertan, ondoan dituzuen bertsoak kantatuko ditugu. Ekitaldia 15 bat minutu iraungo du, ondoren ohiko kantujirari ekingo zaio. 
Ba besterik gabe, Euskararen doinuaz kantatu dezagun gure herriari!!!

Euskararen egunean kantusaioa Irunen

Abenduaren EUSKARAREN EGUNA ospatuko dute Euskal Herriko txoko askotan, eta Nafarroaren eguna ere noski!. 
Irundik honako informazioa jaso dugu, datorren igandean Nabartenea abesbatzaren laguntzarekin herritarrak kantari jarri nahi dituzte, Irungo Erromes plazan euskararen aldeko kantuak abestuaz. 

Euskara, euskara, jalgi hadi plazara!!!

Bakezaleen alde Gontzal Mendibilen kantua

Etorkinak gure artean ere euskaraz kantari

2017/10/25

Azaroaren 11an Zeanuriko Kantu eguna

Zeanuriko txistulari taldearen 50. urteurrena betetzen denan, datorren azaroaren 11an Kantu Eguna ospatuko dute Zeanurin, eta bertara joateko gonbitea zabaldu nahi dute. 
Egitarau ederra prestatu digute, ingurune eder batean elkarrekin kantatzeko, dantzatzeko eta bazkaltzeko ere bai. Bazkarian izena emateko, 20 €/pertsona bakoitzeko ingresoa egin beharko da kontu honetan: 
Kutxabank: ES21 2095 0335 20 9106624079
Ingresoarekin batera honako datuak jarri (Izena,Herria, Zenbat lagun). Diru-sarrera egiteko epea datorren azaroaren 6an amaituko da. Bazkarirako txartelak egun berean banatuko dituzte (11:30-12:00ak bitartean). 
Kantu liburuxkak ere banatuko dituzte euro baten truke.
Bertan kantatuko diren abestien letrak eta partiturak webgune honetan aurkituko dituzue. Egin klik eta sartu:
Zeanuriko kantu eguna: mendebaldeko kantak

Azaroaren 10ean, Zaldibian, 26 ordu kantuz!


Azaroaren 4ean Erronkari Kantuz


2017/10/19

Urriaren 28an, Bizkaiko Kantarien topaketa Basaurin

Basauriko San Migel Kantari taldeak Bizkaiko Kantarien Topaketa antolatu du datorren urriaren 28rako. Egitaraua ederra benetan: 
11.00etan San Migeleko txistularien kalejira, eta kantarien harrera Ixatxak parkean. 
12.00etatik 14:30ak arte, kantujira. 
15.00etan herri bazkaria S. Taramona ikastetxean
18.00etan jardunaldiaren amaiera. 
Bazkaria: 12 euro. Eman izena urriaren 10a baino lehen helbide honetara idatziz:  iuterga99@gmail.com 
Honako datuak eman: taldearen izena, kontaktua eta telefonoren bat; Taldekideen kopurua; eta ordainketaren ordain-agiria.
Ordaintzeko kontu zenbakia: Laboral Kutxa (3035 0334 10 33 41015258). Animatu!!!

Urriaren 28an, Tolosan bilduko dira Goierriko eta Tolosaldeako kantuzaleak.

Orain 3 urte antolatu zen I. Goierri Kantuz eguna Beasainen, ondoren bai Idiazabalen eta Seguran izan zuten jarraipena. Aurten, Tolosak hartuko du lekukoa, eta bai Goierriko, baita Tolosaldeko kantuzaleak biltzeko erronkari helduko diote. Noski ez dago esan beharriko Gipuzkoako eta kanpoko kantuzale guztiak ere ongi etorriak izango direla, eta ekimen irekia izango dela. Egitarau ederra antolatu dute Tolosa Kantariko kideak eta laster izango duzue horren berri. Hori bai ez ahaztu datorren urriaren 28an bizkaitarrak Basaurin biltzen diren egunb erean gipuzkoarrak Tolosan izango duzuela kantuz goxatzeko hitzordua.  

2017/09/29

Euskaldunak katalanez (11 kantu)

Mundua Kataluinara begira dagoen honetan, bertan jarriko dugu arreta guk ere, musikaren bitartez, Xabier Letek esandakoari jarraituz: "Zoritxarrez, herri anaiak, Euskal Herria eta Katalunia, elkarrengandik urrutiegi bizi gara, ez dugu elkar ezagutzen". 
ZUZEUn argitaratutako artikulua ekarri nahi dizuegu honetara. Hemen klikatu eta irakurri:

2017/09/26

Urriaren 7an Gernikan euskal jaia


Ohiko kantu saioak deika ditugu, tartean Gernikan urtero ospatzen den Euskal Jaia. Aurten urriaren 7an egingo dute, eta dagoeneko ate joka ditugu antolatzaileak... Primeran!
EGITARAUA:
10.45ean, arrera eta hamaiketakoa San Fidel ikastolan 
12.00etan, pregoia eta txupina Merkurio plazan.
12.00etan kalez kaleko kantujira. 
15.00etan herri bazkaria (indabak sakramentukin, makailoa piperrekin, postrea, kafea eta edaria). Bazkaria=15 euro. Izena emateko diru ingresoa kontu honetan: ES91 2095 0043 1091 1101 0087 (taldeko diru sarrera bat egin). Izena emateko azken eguna irailaren 29an. 
Bertara joandako talde guztieei 2 abesti bana kantatzeko aukera eman nahi zaie, amaieran guztiek elkarrekin abestuaz. Zorionak antolatzaileei eta animatu bertara joaten! 

Urriaren 7an, Kantu-Dantza eguna Barakaldoko San Bizente auzoan

Hauxa da datorren urriaren 7an Barakaldoko San Bizente auzoan antolatu duten egitaraua:

Goizean zehar animazioa (musika, buruhandi, erraldoiak..)
13:00etan Kantu-Dantza saioa. 
16:30ean, artisauen azoka
18:00etan kalejira Barakaldon zehar. 
18:30ean, Dantza emanaldi nagusia. 
20:00etan, Sakatu elektrotxaranga. 
21:00etan afaria. 
22:00etan, erromeria Laiotz taldearekin. 

Kataluniarekin elkartasunez, euskaraz eta galegoz ere bai!

2017/09/25

Urriaren 11an, Kantu ikastaroa XAIA ostatuan, Pausun.

Bakalau elkarteak kantu ikastaroa antolatu du Urruñeko Pausu auzoan dagoen XAIA ostatuan. Urriaren 11an, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan hasiko da ikastaroa. 
Giro alai eta ederrean, euskal kantuak ikasi eta abesteko aukera paregabea. Ikastaroa 15 euroren kostua izango du. Izena eman nahi duzuenok deitu telefono honetara: 05 47 75 07 02
Gertu zaudetenok badakizue, ez galdu aukera hau. 

2017/09/21

Kantujirak Euskal Herrian, TVE2 atencion obras programan

Datorren ostegunean, irailaren 28an, Cayetana Guillen zuzendutako programan, "ATENCION OBRAS" Euskal Herrian azken urteotan sortutako kantujiren esperientziaz arituko da. Bere momentuan Donostian egin zituzten grabaketa lan batzuk, eta ostegun honetan, gaueko 21:00etan eskainiko dute. 
Ikusi nahi baduzue badakizue... 

2017/09/14

Irailaren 29-30ean, Barañaingo euskal kantak 10 urte

Barañaingo kantuzale taldeak 10 urte eman ditu bere ibilbide ederrean. Hori dela eta, datorren irailaren 29an eta 30ean kantuaren inguruko egitaraua osatu dute. 
Irailaren 29an, 19.00etan kultur etxean, Txema Hidalgok egindako "Nafar aire zaharretan" izeneko liburua aurkeztuko du. 19.30ean Barañaingo taldearen argazki bilduma izango da, omenaldia eta kantuz. 
Irailaren 30ean berriz, hamaiketakoa Udaletxe plazan, Kantujira Barañaingo kaleetan zehar. 14.30ean herri bazkaria Udaletxeko plazan, 25 eurotan. Txartelak eskuratzeko ordainketa egin hemen: Rural Kutxa ES63 30080070851790279614
Amaitzeko dantzaldia Alaitz taldearekin. 
Zorionak Barañaingo kantuzale guztiei eta asteburu ederra igaro dezazuela!! 

Garai bateko kantujirak, zaharrak berri

Kantujirak gaur egun modan egonik, ez pentsa gaurko kontu bat denik soilik. Garai batean herritarrak kalean dantzan eta kantari ere aritzen ziren... Kutxa zaharretik ateratako argazkia duzue hau, eta ikusgarria dela iruditzen zaigu. Argazkian ageri den trikitilaria Joxe Oria dugu, aurten apirilaren 8an hil zen. Herriz herri, kalez kale, aritu zen bizitza osoan, herritarrak alaituz, bai dantzan baita kantuan ere. 
Argi dago euskaldunok historian zehar herri dantzari eta kantaria izan eta izango garela, ez izan zalantzarik baietz! 

2017/09/02

Irailaren 16an, Zangotza Kantuz

Datorren irailaren 16an Zangotza Kantuz eguna antolatu dute bertako kantuzaleek. Bertara joateko ere autobusak antolatu dizkigute:
10:00etan, Barañaingo Zentral etorbidean (Alaitz ikastolaren ondoan)
10.15ean, Iruñako Juan XXIII plazan (Antoniutti parke ondoan)
Zangotzatik itzulera berriz 20.00etan egingo da. 
10 € balio du garraioa eta izena emateko uatxapa bidali, Joxele: 674694077 / Patxi: 689756341.
Bazkarian izena emateko (prezioa: 20 euro), ingresoarekin batera izen-deiturak eta jende kopurua jarri. Ingresatzeko zenbakia:
ES20 2100 3698 5121 0075 5024 (Txomin eta Izaskun izenean)
Besterik gabe, animatu eta gora Zangotza Kantuz! 

2017/08/29

10. urteurren jendetsua Bilboko kantujiran

Zorionak Bilboko kantuzale guztiei eta bereziki antolaketan hainbeste izerdi eta gogo isilean bota duten horiei.
10 urte igaro dira Bilboko kaleetan lehen kantujira antolatu zela, eta indar osoz ospatu dute hamargarren urteurren  hori. Kantujira jendetsua, alaia... Zorionak!
Eta badakizue hemen ez dela filma amaitzen, segi aurrera hurrengo beste 10 urte gutxienez!
Lepoan hartu eta segi aurrera!  

Irailaren 2an Plentzia Kantari

Aurten zortzigarren urtez jarraian Plentzia Kantari antolatu dute bertako kantuzaleek. Larunbata honetan ospatuko da, hau da, irailaren 2an. Kantu saio nagusia arratsaldeko 19:30ean hasiko da bertako plazatxotik. Kalez kale arituko dira 5 guneetan abesti sorta kantatuaz. Beraien webgunean dituzue kantatu behar diren abestien zerrenda, egitaraua eta ibilbidearekin batera. 
Plentzia Kantari 2017ko informazio zuzena jaso nahi izanez gero hemen klikatu:
PLENTZIA KANTARI 2017

2017/08/20

Kargak eta Deskargak, artisteen formatu berria

Kalez kale aritu dira Unai Iturriaga, Igor Elortza (kantari-bertsolariak) eta Rafa Rueda (kantuegile-gitarran) eta Josu Zabala (Ertzainak taldekideohia soinuarekin), beraien emanaldiak herritarrekin konpartitzen zuzen zuzenean. Saio ederrak, erakargarriak, eta bereziak noski.

Bilboko Aste Nagusiko kantujirak

Euskal Herriko hiriburuetako jaiak eta aste nagusiak banan banan pasatzen ari dira, oraingoan Bilboko aste nagusia datorkigu bere erregina eta guzti, Mari Jaia. 
Bilboko kantujirak badute bere xarma, jendetza izugarri elkartzen da gure kantuak abesteko. 
Hemen dituzue datorren astean izango diren kantujirak:
- Abuztuak 24, osteguna.
- Abuztuak 26, larunbata. 
Kantujirak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, betiko lekutik Kalderapeko tabernatik (Txakur kalea). Animatu eta goxatu Bilboko jaietan!!! 

Donostiako Aste Nagusiko kantujiran giro ederra!

2017/07/31

G. Irigoien: "giroaz mozkortzen naiz"

Baionako bestetan murgildurik, Berria egunkarian jaso dute Guillaumeren elkarrizketa. Baionan Kantuz taldekideak, Ainhiztarra izanik ere, ongi bizi ditu Baionako bestak, eta bertan antolatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen du, karrikaldiaren antolaketan adibidez. 
Baionako bestetan ez dago aspertzeko tarterik, badago zer eginik, kantuan, dantzan, lagunartean,... 
Irakurri elkarrizketa: Berria-Guillaume Irigoien

2017/07/27

Baionako Jaiak: Kantu saioen informazioa

Badatoz Baionako festak, eta bertan ezin falta kantua eta dantza. Hemen dituzue Baionako Karrikaldien informazioa.Informazio gehiago Baionan Kantuz webgunean:
Goxatu bai dantzan baita kantuan ere!!!

Gasteizko Jaiak: Abuztuaren 6an kantujira

Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den kantujira Arka plazatik abiatuko da 12:00etan. Bertan "ibiltari" eskultura dago. Amaiera berriz Aiztogile kalearen inguruan emango diogu. 15:00ak inguruan Landatxo kiroldegian izango dugu herri bazkaria. Eta bazkal-ondoren etengabeko kantu-dantza giroan murgilduta jarraituko dugu. 
Bazkaltzera joan nahi dutenek 24 € ordaindu beharko dute, Euskadiko Kutxaren diru-ordainketa eginez. Hemen duzue zenbakia: 3035 0080 95 0801087673.
Ordainketa egiteko azken eguna: abuztuak 2. Beti bezala, jende kopurua eta zein herritiko zoazten informazioan jarri. Ez ahaztu ordainagiria eramaten. 
Besterik gabe, ondo pasa Gasteizko jaietan. 

2017/07/26

Euskal Musikaren Erradiografia

Berriako kazetaria den Gorka Erostarbek 3 artikulu idatzi ditu Euskal Musikaren Erradiografiaren izenburupean. 
Hemen duzue lehenengoa (klikatu irakurtzeko):
Bigarrena berriz, hauxe (klikatu irakurtzeko):
Eta amaitzeko hirugarrena, Imanol Ubeda, Leire Lopez eta Ion Andoni del Amori eginiko elkarrizketaren bitartez: 
..."formulazio zaharrak agortu dira. Kezk eta gaztazka berriak azaldu dira gizartean. Feminismotik etor daiteke hurrengo prozesu eraldatzailea musikan ere, solaskideen iritzian".
Iritziak iritzi, artikulu interesgarriak. 

2017/07/20

"Mikel Laboa en español" Juantxo Zeberioren iritzi artikulua

Juantxo Zeberio, tolosako musikariaren iritzi artikulu ederra. Behin eta berriz gure artean ematen den eztabaidarekin gogoratu naiz: eta zergatik ez abestu erderaz?  
Artikuluaren pasarte bat:
"...eta esango genioke gure gazte jendearen erreferente apur horiek euskaraz izatea garrantzitsua ez ezik ezinbestekoa dela, eta artista gazte hauetariko bat gaztelerara pasatzen den aldiro euskarak erreferente bat galtzen duela eta inperioak ur tanta bat gehiago bereganatu bere ozeanoan."

Artikulua irakurri nahi duzuenok hemen klikatu: BERRIA: "Mikel Laboa en español" (Juantxo Zeberio)

2017/07/19

Mixel Thikoipe idazle, kantaria, zendu zaigu

Mixel Thikoipe, Amendüzetarra (Nafarroa Beherea), 69 urtekin hil zaigu. 
Hainbat liburu eta itzulpen egin zituen ("hotz bero", "gorrail azeria", "jin bezala"). Kantari eta musikaria ere bazen; bereziki, Jojo eta Bernadette Bordagarairekin osatu Pil-Pil taldean aritu zen, ondoren "Xorrotxak" taldean.
Agur bero bat, senitarte eta gertutik ezagutzen zenuten lagunei. Goian bego! 

Kantujirak zuzentzeko "pulpitoa"


Euskal Herria Kantuz egunerako Gasteiztarrak sortutako "pulpitoa" zer-esanak ematen jarraitzen du. Beste herri batzuetan erabili dute, eta egia esateko praktikoa, eramangarria eta ikusgarria ere bada!. 
Erabiltzaileek honako mezua zabaltzeko esan digute, beste herri bateko kantujira-talde batek erabili nahi izango balu, eskatzea besterik ez dauka. Hori bai, garraiatzeko kontuak bakoitzak bere egin beharko ditu. 
Beno ba badakizue, erabili nahi izanez gero eskatu eta erabili!!!! 

2017/07/14

Abuztuaren 20an Tafalla Kantuz

Urtero bezala, Tafallan abutuko jaietan Udaleko Euskara Zerbituzak "Tafalla Kantuz " ekimena antolatu du. 5 urte dira jai egitarau ofizialean sartzea erabaki zuela jai batzordeak, eta horrek proiekzio gehiago eman dio. Aurreko urteetan izandako arrakasta errepikatu nahi dugu. 
Abuztuaren 20an ospatuko da, igandean. Eguerditik hasita arratsaldera arte.
Bazkarian izena eman nahi dutenek (Menua: 20 euro) sartu orrialde honetan (abuztuaren 17ra arte):  
Bertako kantuzaleak Centro Cultural Tafalla Kulturgunean eman dezaketa izena (Abuztuaren 13ra arte).
Animatu eta bete ditzagun Tafallako kaleak kantuz!.





2017/07/04

Uztailaren 8an, Sanfermina kantari 2017

Hemen duzue Sanferminetan Kantariko kantujira:
12etan, Santiago plaza (Nafarroa jota, Orhiko xoria, Maitiak galde egin zautan).
Udaletxe plazan (Agur jaunak, Iruñeko ferietan)
Kale nagusian-1(Zazpiak oihal batetik, Xalbadorren heriotzean, Baratze bat)
Kale nagusian-2 (Ala kinkirrin, Goizian argi hastian, Haurrak ikas zazue).
Kale nagusian-3 (Ardo gorri naparra, Azken dantza, Ixil ixilik).
Kale berrian (Agure zaharra, Eperra, Amak ezkondu ninduen).
Kontseilu plazan (Ituringo arotza, Oi ama Euskal herri, Pottoka)
Putzi-xurin (Ikusi mendizaleak, Erribera, Boga boga). 

Uztailaren 16an, VII. herri kanta eguna Otxandion

Aurten 7. urtea jarraian Otxandioko Herri Kanta eguna ospatzen. Datorren uztailaren 16an, igandea, eguerdiko 12:00etan elkartuko gara gure kantuekin egun ederra igarotzeko. 
Hemen duzue EGITARAUA:
12.00etan, harrera herriko plazan (liburuxka duzuenok eraman bertara)
12.30ean, kalez kaleko kantujira, dantzak tartean. 
15.00etan, herri bazkaria pasealekuan.
17.30ean, kantuak eta dantzak plazan. 
Bazkaria eta Komunikazioa:
- Bazkaria: 22 €.
- Ordainketa egiteko ingresatu SOINUBIL kontu honetan,  Kutxabank 2095-0057-50-9107625308
- Izena emateko azken eguna: uztailak 10.
- Konfirmatzeko bidali email bat gure postara
KOMUNIKATZEKO:
Txomin Bengoa,  SOINUBUL Kultur Elkartea.
Tfnoa.: 651700789 e-posta: txbengoaxpe@gmail.com.  Animatu!!! 

2017/06/30

Kantuen transmisioa lantzeko ekimena

Ez da gaurkoa bideoa, aurtengoa bai berriz. Oiartzunen antolatutako ekimena izan zen, bertan haurtxoak, gazteak, helduak eta adinduak elkarrekin adin guztietarako kantuak partekatu zituzten. Giro paregabean kantuen transmisioari ekiteko modu eraginkor bat, baliagarria izan daitekeena beste herri batzuetan egiteko.

2017/06/25

Uztailaren 1ean, Kantujira Usurbilgo jaietan

Badatoz udako jaiak! Usurbilen Santaixabelak, eta datorren uztailaren 1ean, larunbata, Usurbil Kantuz taldeak, kantujira ederra antolatu du aurten ere. Gonbidatuak aski ezagunak dira bai Usurbilen baita Euskal Herri osoan, Kuxkutu taldea. Hasiera eguerdiko 12etan. 
Argazkian, Usurbilgo kantujira eta taldekideak Gasteizen ospatutako Euskal Herria Kantuz egunean. 
Herriko aldizkarian ere izan zuten lekua, hemen duzue irakurtzeko aukera:

2017/06/21

Gogoratzen duzue "Joxe Mari eta Mikel"?

Hemen dituzue Joxe Mari eta Mikel kantuan, 70. hamarkadan aritu ziren kantuan herriz herri. Beraien kantu ezagunenak "herriko festak" eta "zirt zart". Usurbilgo bikotea osatzen zuten Joxe Mari Soroa (Donostian jaio eta 4 urterekin Usurbilera joandakoa), eta Mikel Urkia usurbildarra. Estimazio handia izan zuten garai horretan. Noizbehinka horrelakoak gogoratzea ez dago gaizki ezta?? zaharrak berri!!!

Niko Etxart hunkituta "asko maite zaitut" programan

2017/06/19

Ekainaren 24an, Getxo Kantari eguna

Getxotik honako informazioa jaso dugu. Datorren ekainaren 24an GETXO KANTARI eguna antolatu dute. Getxoko Itxas Argia taldearen eskutik egun borobila antolatu digute. 
Egunaren inguruan informazioa guztia jasotzeko, Kantujiraren inguruan, herri bazkaria dela, aparkatzeko lekuak, garraiorako aukera ezberdinak,  edo bestelakorik, honako helbidera jo eta bertan aurkituko dituzue azalpen guztiak:

Dena den zalantzaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetara idatziz:
itxasargiagetxokantari@gmail.com
Besterik gabe, animo Itxas Argiko taldekideei eta egun ederra igarotzeko gonbitea luzatzen diegu euskal kantuzaleei. Aurrera!!!




2017/06/16

Honako informazio iritsi zaigu Bilbotik, Errekalden kantari ekimena datorren ekainaren 24an, zapatua. 
Errekaldeko Euskarri konpartsa izan da ekimen honen sustatzaile. 
Ibilbidea Jai batzordeko txoznan hasiko da, ondoren honako geldiuneak izango ditu, Zohardia taberna, Kukutza aurrean, Leon de Uruñuelan, Altube Aldabe tabernan, Villabaso Molina tabernan, Errekaldeko enparantzan, Euskarriko txoznan amaitzeko. 
Kantuak eta dantzak partekatuko dira bai ibilbidean eta amaieran. 
Ongi pasa ba Errekaldera joatera animatzen diren kantuzale guziok!!! 

2017/06/14

Sanferminetan kantari 2016

Badatoz sanferminetan eta urtero bezala kantujira eguna ere bai, datorren uztailaren 8an izango da. Animoak berotzeko, hemen duzue iazko bideoa. Guillermo Arbeloari eskerrak bideoak igotzeagatik. Gora Sanfermin!

2017/06/12

Ekainaren 18an, Arratia Kantuz VI. kantu bira


Arratian kantugintzak ez du etenik, eta bere urteko plangintzari jarraituz datorren ekainaren 18an, igandea, beste ekitaldi bat antolatu dute, kasu honetan Bedian. 
Eguerdiko 12:30ean Bediako plazan elkartuko dira VI. kantubira egiteko.
Musika jartzeko "KANTU BAT GARA" musika taldearen laguntza izango dute.  
Goizean zehar euskal produktuen azoka ere egongo da. 

2017/06/06

Leire Agirre lazkaotarra kantu txapelketan garaile

Lazkaoko Leire Agirrek eskuratu zuen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Kantu Txapelketako txapela bakarlari modura. 
Musikaz inguratuta bizi da, pianoa jo eta abestu egiten du, musika sortzen ere hasi da. Herriko Xanbe abesbatzan hasi zen kantatzen, zazpi urte zituela. Handik aurrera musika eskolan izena eman eta musikaren arloan murgilduta bizi da. Bere bizitzako zati garrantzitsua da musika. 

Sorkuntzako saria ere jaso zuten, Joseba Loinaz bere irakaslea, pianojolea eta laguntzailearen abesti batekin.
Zorionak bikote!!

2017/05/31

Ekainaren 16an, kantu afaria Portugaleten

Portugaletetik jaso dugu albiste berria, datorren ekainaren 16an, ostirala, Portugaleteko merkatuan antolatu dute kantu afaria. Gaueko 22:00etan hasiko da afaria, tiketak 12 eurotan salduko dira herriko leku ezberdinetan (euskaltegia, Marije taberna, Larrun taberna, Pequeña Catedral), azken eguna jasotzeko datorren ekainaren 13an. 
Afalostean euskal kantak, karaokeak eta lehiaketak antolatu dituzte Portugalete Kantari taldekideek. 
Animatu eta on egin!

2017/05/30

Müsika eguna Urdiñarben, ekainaren 2-3-4an

Ekainaren 2,3, eta 4an Müsikaren Eguna edizio berri bat ospatuko dute Urdiñarben. Egitaraua zabala eta alor ezberdinetako jarduerekin beteta egongo da, zinea, dantza, musika, kantua... Antolatu diren ekimenen artean hauek ditugu esanguratsuenak: Oihaneko zuhainetan sorkuntza, Txista lehiaketa, Zinema gaualdia, eta igande arratsaldean ohiko kantaldia tartean Ruper Ordorikaren emanaldiarekin. 
Bejondeizuela antolatzaileei. Zorionak!
Informazio gehiago Xiberoko Botzan: Xiberoko Botza

2017/05/29

Euskal Herria Kantuz eguna irudietan


Argazki eta bideo gehiago ikusi nahi badituzue hemen aukerak:
Euskal Herria Kantuz eguneko argazkiak
Gasteiz Kantuz facebook orrialdea


"Musikak oso ondo azaltzen du Euskal Herrian zer gertatu den"

JOSU LARRINAGA, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleari Berrian egindako elkarrizketan, horixe dio, hau da, azkeneko 50 urteetan Euskal Herrian izan diren zenbait prozesuren isla ez ezik, eragile ere izan da musika, eta gure historia hurbila kontatzeko ere balio eta balioko duela. 
Irakurri elkarrizketa: 

2017/05/28

2017/05/26

Maite Mene, Zaragozako euskal kantaria

"Euskararen doinua beste hizkuntzena baino goxoagoa da". 
Hala dio Zaragozan jaio eta euskaldundu den kantariak, bere lehen diska argitaratzean. Biologia ikastera etorri zen Nafarroara, handik euskara ikastera pasa eta poliki poliki euskarazko kantuak sortzera pasa zen, "Oinutsik ibiltzea" diska berria argitaratu arte. Esperientzi interesgarria Maite kantariarena. Hemen duzue elkarrizketa osoa: Maite Mene

2017/05/08

Maiatzaren 19an, kantu ekimena Algortan

Azebarri kultur elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 19an, kantu kalejira egingo dute Azebarri kultur elkartetik abiatuta (Euskal Herria kalea, 14 Algorta), arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 
Jarraian, kantu-afari ederra prestatu digute. Gaueko 22:00etatik aurrera kantu-afaria tematikoa, kasu honetan XABIER LETEri eskainia. Afaria produktu ekologikoekin eskainiko dute 18 euroren truke. Izena eman nahi dutenek maiatzaren 15a baino lehen idatzi beharko dute helbide honetara: azebarri@gmail.com edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 688 65 29 17 
Ekimen erakargarria Algortako Azebarri kultur elkartetik eskaintzen digutena, animatu! 

Arratia kantuz: maiatzaren 12an Diman

Arratiarrak V. kantubirari ekingo diote berriro, oraingo honetan Diman, datorren maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:30ean, bertan bilduko dira arratiako kantuzaleak.
Arratia kantuz sasoitsu datorkigu, segi bide beretik!.

2017/05/04

"Lagunekin kantari-2017" egitasmoa Donostian

Urtero bezala, aurten ere Donostian "Lagunekin Kantari" egitasmoa antolatu dute Intxaurrondoko auzotarrek. Donostiako kantu talde ezberdinak parte-hartzeaz gain, kantari esanguratsuak izango dute lekua: maiatzaren 8an Eñaut Elorrieta eta 15ean Mikel Markez.  
Hor duzue informazioa. 
Ekitaldi guztiak irekiak dira, eta doakoak. 
Zorionak eta segi bide beretik!.