2015/12/22

Taldean kantatzea osasungarria omen da!!!

 
Kantatzeak sekulako onurak omen ditu, gorputzeko hainbat atalen funtzionamendurako lagungarria omen da, bihotzeko odol jarioa, presio arteriala, gorputzaren tenperatura, tentsio muskularra eta beste hainbat kontu erregulatzen omen ditu. Bihotzaren osasunerako ere oso aproposa omen da. Bainan  "Royal Society Open Science" aldizkariak dioen bezala, osasun kontuekin zerikusi duten arlo hauetaz aparte ere, badu beste onura aberasgarri bat... taldean kantatzeak lotsak kentzeko eta adiskide berriak egiteko oso aproposa dela.. Elkarrekin kantatzerakoan, partaideen emozioak elkartrukatzen dira, eta hauen arteko erlazioak areagotu egiten dira, erraztu...hauen artean energi positibo bat sorraraziz. 
Irakurri artikulua hemen: ARTIKULUA
Badakizue, gure eguneroko estressa kentzeko, egun hauetako jan-edanak ongi neutralizatzeko, eta elkarrekin herri bat osatzten dugula adierazteko...
urtea amaitzeko kantuz egin adios maitia, eta urteberriari berriz... kantuz eskaini gure ongi etorria!
EGUN ZORIOTSUAK IGARO ETA URTE BERRI ON!!!

2015/12/20

Abenduaren 27an Kalean Kantuz Hondarribian

Urteari amaiera emateko zein hobeto kantatzea baino... Hondarribian datorren abenduaren 27an, igandean, eguerdiko 12etan, Damarri kalean elkartuko dira bertako kantuzaleak. Agian, iparraldeko kantuzaleak ere agertuko dira, ohikoa baita ziburutaren bisita jasotzea adibidez. Ongi etorriak horiek eta inguruko beste kantuzale guztiak herri eder honetara. Bide batez urte berri on guztioi!

2015/12/19

Euskal Herria Kantuz sarearen bilkura deialdia


Datorren abenduaren 23an, arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean (Anoeta estadioan dagoena), EUSKAL HERRIA KANTUZ sarearen bilkura egingo dugu. Euskal Herriko kantujira taldeen ordezkariak deitzen ditugu. honako gaiak aztertzeko eta konpartitzeko:
- 2016rako proposamenaren aurkezpena. Euskal Herria Kantuz eguna.
- Euskal Herriko kantujira taldeen datu basea eguneratzea. Zuzenketak, aldaketak, berriak.
- Bestelako ekarpenak, proposamenak, ideiak, e. a.

Edozein arazo, kontsulta, edo zalantzaren bat izanez gero, deitu lasai telefono honetara:
Juanluis Aranburu -669 546 357.
Milesker eta laster arte.
aioooo.

2015/12/09

"·Ez dok amairu" jardunaldiak Donostiako San Telmon.

EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatuta, Ez Dok Amairu oroituz jardunaldiak egingo dira, abenduaren 9an eta 10ean, Donostiako San Telmo museoan, 19:00etatik aurrera. 60 eta 70. hamarkadetako garai hura ikertzaile eta sortzaile gazteen eskutik gogora ekartzeko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
 Abenduaren 9an, asteazkena, Iñar Sastre pianistak Aire berriak obra interpretatuko du —Laboa Katedrak antolatutako sarian akzesita irabazi berri du Sastrek beste lan batekin—, eta ondoren hiru hitzaldi labur entzun ahal izango dira San Telmo museoan: Ana Gandarak bere doktore-tesia aurkeztuko du Ez Dok Amairuren garaia: hurbilketa bat izeneko hitzaldian, Enrike Hurtadok txalapartaren eta musika garaikidearen arteko uztarketa aztertuko du (Txalaparta eta John Cage Euskal Herrian egon zenekoa: Iruñeko musika garaikideko topaketak), eta Imanol Artolak Benito Lertxundiri buruz nazio-eraikuntzaren ikuspegitik egin duen ikerketa azalduko du (Benito Lertxundi eta Ez Dok Amairu).

Abenduaren 10ean, osteguneko jardunaldian ere Iñar Sastrek zabalduko du, Piano gogoeta 13 obraren interpretazioarekin. Ez Dok Amairu eta dantza izango da bigarren eguneko hitzaldi nagusiaren gaia. “Ez Dok Amairuk musika alorrean ekindako bidearen parekoa egin zuen dantzaren alorrean Argia dantzari taldeak. Hain zuzen ere, bateratsu hasi eta ibili ziren musikari eta dantzariak lehen urteotan, eta elkarren arteko kolaborazioak ohikoak izan ziren”. Ez Dok Amairu eta dantzaren artean izan ziren loturak eta horien ekarpenak aipatuko dituzte Oier Araolazak, Marian Arregik eta Mikel Urbeltzek.
Musika, poesia eta irudi emanaldi batek itxiko ditu jardunaldiak. Itzal Zaunka eskainiko dute Jexuxmai Lopetegi abeslariak, Harkaitz Cano idazleak eta Antton Olariaga marrazkilariak. Satxa Soriazuk (pianoa) eta Julen Izarrak (saxofoia) lagunduko diote Lopetegiri Canoren testuak musikatzen. Hemen entzun dezakezu bertan joko dituzten kantuetako bat, “Dantzari bakartia”.

Abenduaren 26an, Bera kantari

Hilabetero bezala, Illekuetako zubian arratsaldeko 19etan, elkartuko dira Berako kantuzaleak, urteko azken kantujira egiteko.
Bide batez 2014ko bestetan grabatutako kantujira bideo bat igo dugu.

Abenduaren 19an, Berriozar Kantuz


Iruñean kantuz, hamargarren urteurreuneko bideoa

Goierri kantuz, Idiazabalen jasotako argazkiak


2015/10/22

Urriaren 24ean Asteasun kantujira antolatu dute.

Azken orduko beste emanaldi bat izan dugu, kasu honetan Asteasutik iritsi zaigu berria. Urriko azken egun hauek kantuz betetako ekimenez josi ditugu, horrela... "maite ditugu maite, gure bazterrak". Larunbata honetan, goizeko 11:30ean elkartuko dira Aiztondo elkartean, mokadu bat dastatu ondoren, kantujiran arituko dira. 14:30ean herri bazkaria. Eguna primerakoa!!!

2015/10/04

Azaroaren 7an, Iruñean Kantuz 10. urteurrenaren ospakizuna.

10 urte bete dira Iruñean kantuzaleeni taldea sortu zela. Urte hauetan sekulako lana egin izan dute, Hiriburuko kaleetan euskara entzutean, euskal abestiak kantatzen entzutea, alaitasun eta animo ugari eman digute guztioi. 10 urte bete dituzue, bainan beste 10 urte gutxienez bete ditzazuela horrela!!!. 
Badakizue azaroaren 7an, ospakizun ederra kantuz Iruñan!!!

2015/10/03

Urriaren 31an, Elgoibarko kale kantarien kantujirarako gonbitea

Gutun hau jaso dugu Elgoibartik: 


Kaixo kantu lagun!

Elgoibarko kantu zale talde bat gera eta gure herrixan zerbaitx antolatzeko asmotan gabiz. Gure taldia hilero irtetzen da kalera kantura, hil bukaerako ferixian epeltasuna aprobetxauaz.Azken denboraldixan kantu topaketa bat antolatzeko ideia euki dogu buruan eta azkenian aurrera itxia erabaki dogu. Asmua inguruko kantu zaliok batzia da, gure herriko bazter guztixak euskal kantu zaharren doinuekin betetzeko. Goizetik hasitxa herrixan ziar kantuan ibili ondoren, danok alkarrekin bazkaltzia da gure nahixa, gero  abesten eta dantzan jarraitzeko. Honen bidez zuen herriko kantu taldia, kantu zaliak, edo egun politx bat pasatzia nahi dozuen danok  gonbidau nahi zaitxuztegu guretzako hain berezixa izango dan egun hontara.Gure ohitxurakin jarraitxuz, topaketia urriko ferixa egunian antolatzia erabaki dogu, hilan 31an.Besterik gabe eta topaketan elkar ikusiko dogulakuan     Elgoibarko Kale Kantariak

2015/10/02

Urriaren 24ean, II GOIERRI KANTUZ, aurten Idiazabalen.

Aurten Goierri Kantuz II. edizioaren jaialdia ospatuko dute Idiazabalen. Ez da jenderik faltako "gaztaren egun" berean egingo den ospakizun honetan. Bertara, Goierriko kantuzaleak hurbiltzeaz gain, inguruko eta bestelako euskal kantuzaleei ere gonbidapena bidaltzen zaie.
Egitaraua:
11:00etan, elkarretaratzea eta "hamaiketakoa".
11:30ean, Ekitaldi-harrera. Agurra dantza, bertsolariak, Goierriko abestia.
12:00etan, kalez kaleko kantujira.
14:00etan, pintxo-gazta dastatzea, kantuekin noski
14:30ean, herri bazkaria.
ondoren, kantu saioa, gaztetxoak kantuan, musika eskolako musikariak, eta kantuzaleen bazkalosteko kantu sesioaaaa!.

Animatu eta goxatu kantuz... gaztaren hiriburuan!!

2015/10/01

Urriaren 24an, kantu bazkaria Markina-Xemeinen

Urriaren 24ean, Markina-Xemeingo 24ean, elkartuko dira kantuzaleak kontzejupean, bertan kantu liburuxkak banatu eta martxan jarriko dira guztiak kalez kaleko kantu-triki-poteoan. Eguerdiko 14:30ean berriz, herri bazkaria Laboraleko jantokian. Bertako kantu saioan Nafarroatik etorritako musikarien laguntza izango dute.
Bazkarian izena emateko deitu telefono hauetara:
685734794 / 615781042 (arren uririaren 16a baino lehen deitu.).

2015/09/25

Irailaren 26an Usurbilen kilometroak-2015, kantujira zuberotarrekin

Aurten Kilometroak Usurbilen ospatuko dituzte, horretaz baliatuz kantu saio bereziak antolatu dituzte urtean zehar, eta horra hemen datorren hitzordu berria kanturako: datorren Irailaren 26an, kantujira berezia xiberotarren laguntzarekin. Tartean Mixel Etxekopar izango dute. Nahi duenak badaki, Usurbilen irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Sutegi inguruan. Hortik aurrera kalez kaleko kantujira. Beraz animatu eta goazen Usurbilera. 



2015/09/04

Urriaren 3an Gernikan euskal jaia


Dagoeneko kantuzaleok ezaguna dugu Gernikan urtero ospatzen den euskal jaia, eta bide batez herri askotako kantuzaleak bertan bat egiteko ohitura. Iritsi zaigu bertako informazioa, eta datorren urriaren 3an ospatuko dute aurten. Goizeko 11:00etan "hamaiketakoa" San Fidel Ikastolan, Eguerdiko 12etan berriz txupina eta kalez kale kantujiran hasiko dira. Herri bazkaria 15:00etan, (menua 15 eurotan). Eta bazkal ondoren ohiko kantu eta dantza saioak. 
Bazkarian izena emateko informazioa:
Josu Erezuma - 629 271 810  /   Denis Azkarate - 639 600 915
Kontu korrente zenbakia
IBAN: ES91 2095 0043 10 9111010087
BIC: BASKES2BXXX

2015/08/20

Abuztuaren 29an, Plentzia Kantari

Plentzia Kantari eguna badator. Seigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Saltoka Taldea lagunekin batera dantzan arituko gara 10:30etan hasita. Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
    • Eguna: abuztuaren 29an, larunbata 
    • Ordua: 20:00etan
    • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza, Piruli deitzen duguna)

Bilboko aste nagusian Bilbon Kantari

Euskal hiriburuetan uda honetako jaiak pasatzen ari dira, Iruñean, Gasteizen, Baionan, Donostian, eta orain berriz Bilbon ditugu aste nagusiko jaiak. Eta jaietan ezin falta herritarren kantuak. Bilbon kantari, hainbat kantujira antolatu ditu, datorren asteartean lehenengoa, abuztuaren 25ean, hurrengoa ostegunean abuztuaren 27an, eta azkena zapatuan abuztuaren 29an. Beraz badakizue Bilbon ere kantari ibiltzeko aukerak dituzue..goxatu!.

2015/07/25

Abuztuaren 30ean, kantu eta dantza jaia Lezon

Muxiko festa deituriko ekimena dugu Lezon antolatu duten hau, hala ere, kantatzeari ere tarte ederra eskaintzen dionez, hemen duzue beste ekimen interesgarri bat. Jende asko bilduko duela ez dago zalantzarik.
Ekimenaren inguruko informazioa kartela bertan duzue.
Badakizue abuztuaren 30ean, dantza eta kantua uztarturik Lezoko herrian.

2015/07/23

Abuztuaren 13an, Donostian, kantujira piratekin!!

Aurten ere, abuztuaren 13an, eguerdiko 12etan, La Flamenkan elkartuko dira kantuzale "piratak". Helburua argi dute, Donostia kantuz abordatzera!!!... ea zuekin, guztiokin.. kantuz konkistatzen dugun Donostia!! Abuztuaren 15ean berriz ohiko kantujira egingo dute Donostiako kantujira taldeen eskutik, tartean iparraldeko musikarien laguntza izango dugu.

Abuztuaren 16an Oibar kantuz jaia

Hemen duzue Oibarren IPAR HAIZEAK elkarteak antolatutako jaia. Oibar kantuz jaialdiaren egitaraua: - 11:00etan, hamaiketakoa IPAR HAIZEA elkartean. - 12:30ean kantuzaleen elkartzea igerilekuetako tabernan. - 13:00etan Kantujira Udaletxetik abiatuta. - 13:00etan bazkaria, eta ondoren, kantu-dantza jaia. (Autobusa Iruñeatik, hamaiketakoa eta bazkaria: 16 euro). Izena emateko: Deitu 669 741 673 / edo emailez: iparhaizea@hotmail.com

Gasteizko jaietan Kantujira, Abuztuaren 6an



2015/07/22

Baionako jaietan Karrikaldiak eta kanturako hitzordu ugari















 Baionako jaiak: uztailaren 25etik uztailaren 29ra.
Baionako jaiak hurbil ditugu eta bertan kantuan goxatzeko hitzordu ugari.
Egunero Jackes Portes plazan, gaueko 20etatik aurrera, Baionan Kantuz taldekideekin kantu saioa izango dugu.
Ibaialde taldeak jaietarako sortutako kantu liburuxka berria (Kantaleon 2015) jarriko dituzte salgai.
Bestetik aplikazio berri bat sortu dute mobiletan abestien hitzak jaisteko eta bertatik kantatzeko. BAIKANTA aplikazioa jaisteko (Google play bitartez): BAIKANTA Aplikazioa

2015/07/13

Pobeñan kantujira ederra txapelak bat taldearekin

Giro bikaina jarri zuten aurreko igandean, uztailaren 12an, igandea, Txapelak bat kantu taldeak Pobeñako herrixkan, Muskiz udalerriko herri txiki bat dugu, bainan dirudienez auzokideak giro bikaina sortzen dute kantuan hasten direnean...  kantuaren aitzakian Euskal Herria ezagutzeko aukera paregabea dugu, animo!!!

Kantu ugari Karrantzako Ahedoko euskal jaian

Uztailaren 12an ospatu zen Ahedon (Karrantzan) euskal jaia. Bertan egon zirenen argazkiak eta balorazioak jaso ditugu: giro bikaina kantuzale ugari, eta euskal kantuaz inguruatutako egitarau ederra!. Zeregin horretan asko eragin zuen Balmasedako Nafar kantu taldearen emanaldia, arratsaldeko 19:30eatik aurrera, bertan egon ziren gure betiko kantuei musika eta hitzak jartzen.

V. Herri Kanta Eguna Otxandion

Datorren uztailaren 19an, Otxandion dugu hitzordua, Soinubil kultur elkarteak antolatzen duen V. Herri Kanta eguna dugu. Urtero indarberritua dugun ekimena.
Hemen duzue egitaraua:
- 12:00etan pintxoak eta ardoa.
- 12:30ean kalez kaleko kantujira.
- 15:00etan bazkaria.
- 17:30ean, kantuak eta dantzak plazan
- 19:00etan, Agurra Santa Mañari.
Bazkari txartelak: 20 euro. Diru sarrera egiteko: Kutxabank: 2095 0057 50 9107625308
Harremanetarako telefonoa: 651700789 (Txomin).

2015/07/12

Herria kantuz kalejira Markinan

Herri gehientan gordetzen dute lekutxoren bat beren jai egitarauan herritarren kantuzaletasuna bultzatzeko, eta markinarrak ez dira gutxiago. Karmengo jaiak ospatuz, datorren igandean, uztailaren 19an, eguerdiko 12:30ean abiatuko dute Herria Kantuz kalejira.
Gauean berriz bertako pertsonai nagusiari agur esango diote markinarrek, AGUR ALARABI! ekimenarekin.
Jai ederrak igaro ditzazuela!. 

2015/06/14

Portugaleten antolatutako folklore azokan Txapelak Bat kantuzale taldea kantujiran

Aurreko astean, ekainaren 6-7an Portugaleten Folklore azoka antolatu zuen bertako Elai Alai dantza taldeak. Herria animatzeko Txapelka Bat kantuzale taldea aritu zen, musika eta kantua zalbalduz. Aspaldi honetan talde emankorra dugu hau, herriz herri gure musika eta kantu errepertorioa zabaltzen lan handia egiten ari duena. Zorionak, eta segi aurrera!!

Donostian kantujira Gure Esku Dago ekimenean

Datorren ekainaren 21ean, Gure Esko Dago ekimen erraldoiaren barruan, Donostian, eguerdiko 12:30etatik aurrera, alde zaharrean burutuko da kantujira berezi bat, Kaskarinak eta Donostiako txistulariekin batera.
Erabakitzeko eskubidea kantuz aldarrikatuko dute egun horretan Donostiako alde zaharrean.

Kantu afaria Olaberrin Furundarenarekin

Datorren ekainaren 19an, Olaberriko Zezilionea jatetxean, kantu afari ederra antolatu digute Olaberriketan Olaberriko Euskara elkarteak. Beraiek dioten bezala abesten duen herria ez da inoiz hilko!. Beraz badakizue animatu eta eman izena. Informazio gehiago nahi duenak, idatzi dezala antolatzaileen facebook-orrialdean:

2015/06/09

Sanferminetan kantari datorren uztailaren 11an!

Gero eta gutxiago falta Sanferminetarako eta kantuzaleok ere badugu urtero bezala gure txokoa egitarau horretan. Datorren uztailaren 11an, larunbata, Orreaga fundazioren eskutik, Sanferminetan Kantari ospatuko dugu.
Hasiera Merkatarien plazan egingo dugu (Udaletxe atzean). Ondoren alde zaharra kantuan zeharkatuko dugu. Bazkaria berriz 15:00etan, San Jose plazan.
Izena emateko, uztailaren an baino lehen, 22 euro ingresatu beharko duzu, kontu zenbaki honetan: ES 14303500526905211052966 (Euskadiko Kutxa). Kontzeptuan jarri izen.-abizenak eta zenbat zareten.
Besterik gabe, gora bihotzak eta gora Sanfermin!

Debagoieneko I. kantu-dantza eguna balorazio ona.

Elgetara gerturatu ziren kantuzaleen eskutik jasotako balorazioak oso onak izan dira, eguraldia lagun, musikariak onak, jende andana, eta giro paregabea... beraz zoriondu egin behar, egun berezi hau antolatu zuten guztiei, bertako agintari, eta Elgetako eragile guztiei. Ea datorren urtean Debagoieneko kantu-dantza egun honek jarraipena duen beste herri batean.
Argazkiak ikusgai orrialde honetan: Elgetako argazkiak Bejondeizuela!!

2015/05/05

Maiatzaren 9an, Bilbo Kantari Uribarrira

Euskal Herria Kantuz egunaren irudiak Baionatik

Egun ederra igarotakoa, kantuzale ugari, herrialde guztietatik etorriak,... beste behin ere bat eginik gure abestien oihartzuna lau haizetara zabaldu dugu Baionatik euskal herriko kantuzaleok!. Milesker antolatzaileei eta kantuzale orori!.

2015/04/28

Maiatzaren 4tik 22ra, "Lagunekin kantari" Donostian

2002an hasitako ekimenari jarraipena emanez, hemen dugu berriro "lagunekin kantari". Antolatzaileak IZBE (Intxaurrondo zaharreko bizilagunen elkartea), Intxaurrondo kantuz eta Donostia kultura, Irutxuloko Hitzaren laguntzarekin. Egitaraua: - Maiatzaren 4an, Niko Etxart; - Maiatzaren 11an, Amaia Zubiria eta Edorta Amurua; - Maiatzaren 18an, etxekoekin kantari; - Maiatzaren 22an, kantujira eta kantu afaria. Informazio gehiago hemen: LAGUNEKIN KANTARI


Durangaldeko kantuzaleentzako "kantulagun plateruenean"

Kantulagun Berbaro euskara elkarteak eta Plateruena kafe antzokiak sustatutako ekimena dugu, berria, euskarazko herri-kulturgintza parte-hartzailea lantzeko ildoa indartuz. Beste hainbat euskal herritan arrakastaz egiten den legez, lagun arteko giroan kantuaz gozatzeko aukera eman gura dute. Zorionak egitasmo honegatik eta aurrera!.

2015/04/23

Oñatin I. kantujira egin ondoren, larunbatean 2. kantu saioa.

Hemen duzue Oñatin antolatutako I. kantujiraren irudiak. Herritar ugari, musikari taldea ere sendoa,... Txantxiku ikastola eta Jose de Azpiazu musika eskola elkarlanean antolatutako kantujirak. Larunbat honetan (Apirilak 25), eguerdiko 12:30ean, herriko plazan elkartuko dira. Zorionak eta segi aurrera!

2015/04/22

Giro ederra Balmasedan antolatutako "kantu egunean"

Giro ederra, aurreko larunbatean, Balmasedan bertako taldeak, Nafarroa Kantu Taldeak, antolatutako II. kantu egunean. Argazki ugari dituzue ikusgai Iker Garaizabalen eskutik orrialde honetan: Balmasedako II Kanta eguna 
Zorionak antolatzaileei, Balmaseda inguruan, egiten duzuen lanagatik, segi aurrera!!!

Faltzesen, "euskara herria josten" egunean ere kantujiran.


Otxandion ospatutako "Euskaraz bizi egunean", kantujiran.

Aurreko larunbatean, Euskal Herrian Euskaraz antolatuta, "Euskaraz bizi eguna" ospatu zuten Otxandion. Argazkian ikusten den bezala, jende andana, eta horrelako egun batean ezin falta herri kanta. Giro ederrean, euskararen kantua bere lekua izan zuen Otxandioko plazan.

2015/04/07

Euskal Herria Kantuz eguna, apirilaren 25ean Baionan!

2014ean Bilbon ospatu genuen Euskal Herria Kantuz eguna, euskal kantuzale guztiak elkarrekin bat eginik kantuz ospatzeko eguna. Aurten, 2015ean, Baionatarrek hartu dute lekukoa, eta dagoeneko prest dute egitaraua Euskal Herriko kantuzaleei ongi etorria eskaintzeko.
Datorren apirilaren 25ean Baionako karriketan arituko gara kantuan, guztiok elkarrekin. Egitaraua:
- 10:30ean, ongi etorria. 
- 11:00etan, Euskal Herria kantujiran, Baionako 5 lekuetan geldiuneak. 
- 14:30ean, kantuzaleen bazkaria. Menuaren prezioa: 17 €.
- 18:00etan, Chaho Pelletier gunean kantu eta dantza ekitaldia. 
Izenak emateko idatzi email honetara: frantxe@yahoo.fr  ; azken eguna: Apirilaren 19an. 
Lau haizetara, lau haizetara, Euskal Herritik Baionara!!! 

2015/04/06

Apirilaren 18an, Balmasedan Kantu eguna.

Datorren apirilaren 18rako "Euskal Kantu eguna" antolatu dute Balmasedako kantuzaleek. Hauen asmoa euskal kantuaren kultura herritarra bultzatzea da, eredu partehartzailean oinarriturik, eta euskararen erabilera areagotzea inguru horretan. Plan hobeagorik ez baduzue gogotsu hartuko dute Balmasedan kantuzaleen bisita. EGITARAUA:
- 12:30ean, trikipoteoa.
- 15:00etan, herri bazkaria (12 €). 
- Bazkalondoren kontzertu akustikoa, Hutsa bikotearekin. 
- 18:30ean, kalez kaleko kantujira.
Bazkaltzera joateko asmoa duzuenok idatzi hona: nafarroa79@hotmail.com

Apirilaren 17an, Plentzian, "lagun artean kantari" Fermin Balentziarekin

Datorren apirilaren 17an, Plentzian, LAGUN ARTEAN KANTARI ekimena antolatu du bertako Plentzia Kantagune taldeak. Oraingo honetan gonbidatu berezi bat izango dute tartean, Fermin Balentzia nafarra. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Kristo baselizan. Ondoren afari-omenaldia antolatu dute gaueko 22:30ean, bertako frontoian. Saioa grabatua izango da.

2015/03/30

Elgetan, maiatzaren 17rako, Debagoieneko kantu eguna antolatzen.

Udaberria indartsu datorkigu kantu saio ezberdinekin. Aurten Debagoieneko KANTU eta DANTZA eguna antolatu dute. Lehen aldia da horrelako ekimen bat antolatu dutela. Elgetarrak Euskal Herriko kantu taldeetako kideak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetara. Denboraz bidali digute informazioa beraz ez dago aitzakirik gure agendatan eguna ongi gordetzeko.   Egitaraua kartelean duzue. Bertara joateko asmoa duzuenok menua 15 eurotan izango duzue, eta izena eman beharko da maiatzaren 11 bitartean.  Ordainketa K/K zenbaki honetan egin: ES61 3035 0009 11 009 0 90003 9.   Informazio gehiago eskatzeko, edota joateko asmoaren berri emateko: danonartian@elgeta.net  /  943-768022 (Patxi Basauri. Udaletxeko turismo batzordeburua).  Besterik gabe, animatu eta aurrera!.  

2015/03/27

Donostian ere euskaraz! kantuz egingo den aldarria martxoaren 28an.

Datorren martxoaren 28an, Donostiako Plaza Berria edo Konstituzio plaza herritarrez bete nahi dute, euskararen aldeko hautua berresteko, Donostian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko. Eta ekitaldi horretan ez da kantua faltako. Donostiako kantu taldeak bertan egongo dira, eta bertsoekin lagunduta, euskararen aldeko abestia kantatuko dugu. Animatu, zatoz bertara, puztu zure globoa, eta indartsu abestu gure hizkuntzaren aldeko aldarria!.

Korrikaren amaieran ere kantujira Bilbon!

Datorren martxoaren 29an, aurtengo KORRIKA amaituko da Bilbon. Orain arte euriari aurre egin behar izan badiogu, berotasunez agurtuko diogu Bilbon gure kantuen bitartez. Horretarako, arratsaldeko 16:30ean, Alde zaharreko Kalderapekon geldituko gara, kantujirari hasiera emateko.
Beraz badakizue, kantari eta euskaltzale guztiok... EUSKAHALDUN GUZIAK kantari!!!.
Ikusi bideoa eta ikasi DENOK KORRIKARA!!!