2021/02/04

OLATZ ZUGAZTIren lan berri bat argitara

Kantu honekin Arano, aitonaren herrira itzuli da Olatz, mairu baratz-etara joateko asmoz eta handik, aurre-kondairatik berari dei egitera. Bidean oroitzapenek harrapatu dute, soinu, usain, nerabezaroko zentzukoitasun, menditar eta hiritarren arteko berezko harremana, antzina eta gaurkotasuna bat eginda, guztia une batean, guztia kantu batean. “Oihu egingo dut mairu baratzetan, entzuidazu berriro, zure oihartzun hunkituak bil nazan maitekiro.” Barnera begirako hunkidurak erritmo bizi batean pausatuz.

Gizon arruntaren koplak abestiaren bertsio deigarria

CHILL MAFIA izeneko taldekideen bertsio honetan umorea eta ironia uztartu dute, eta ez da isilean igaro hauen bideoklipa, izan ditu barrez erantzundakoak baita kritika zorrotzekin erantzundakoak.

Santa Ageda bezpera egunerako umorezko bertsioa

Santa Ageda bezpera egunerako beste bertsio bat

Hemen HIBAI DEIEDRAren bertsio berri bat. Honako hau dio berak: Otsailaren bostaren bezpera. "... Agueda martiriari moztu zizkaten bularrak..." kantatzen zuen Mikelek, egun samin batean ziurrenik. Bitartean Euskal Herriko Alaba ta semeek lurra kolpatzen dute beraien makilegaz Esnatu! Oh lur!... Uztak haziko dira Laster neguko solsztizioa bukatuko da. Iturri zaharretik edan ta erdi aroko arimarekin kantatu dut, ur berri ta gardena sortuz.