2019/08/25

Donibane kantuz datorren irailaren 8an

Dagoeneko urte asko dira Donibaneko Begiraleak taldeak Donibane Kantuz saioa antolatzen duela. Eta etenik gabe, horretan jarraitzen dute. Datorren igandean, irailaren 8an, goizeko 11:30ean hasiera emango diote aurtengo edizioari, Donibaneko Luis XIV. plazan. 

Irailaren 7an, Donostiako Euskal Jaietan kantujira.

Udako jaiak ez dute amaierarik, eta segidan Euskal Jaiak datoz hainbat herrietan, tartean Donostiakoa. Egitarau zabal horretan denetarik izango dugu Gipuzkoako hiriburuan: estropadak, kantaldiak, dantzak, musika, jan-edanak, eta abar... 
Datorren irailaren 7an, Sagardo eguna ospatuko dute bertan, eta egun horrekin batera, Donostia Kantuz taldeak kantujira antolatu du, eguerdiko 12:00etan hasiko dira eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan, trikitilarien laguntzarekin. 
Animatu eta zatozte festara, kantuan goxatuko dugu elkarrekin. 

Kantaldia eta elkartasuna Baigorrin irailaren 7an

Kantaldia eta elkartasuna uztarturik izango ditugu datorren irailaren 7an, Baigorrin. 
Uztailaren 9an, Tafalla sekulako uholdeak jasan zuen, eta galera ugari izan zituzten bertako herritarrek. 
Bainan egoera txarretatik ere sortzen dira pozik egoteko motiboak, adibidez Tafallako herritarren artean burututako auzolana, eta oraingoan bezala Baigorrin antolatutako kantaldia. 
Larunbatean, gaueko 21:00etan, kantari ugari egongo dira bertan beraien kantu ederrenak eskaintzeko. 
Iparraldeko kantariak, Tafallako artistekin batera emanaldi goxoa eta elkartasunez betea bizitzeko aukera paregabea. 

Bilboko Konpartsen BANDERA URDINA BILBO KANTARI taldearentzat

2019ko Bilboko Aste Nagusian, Konpartsak BILBO KANTARI taldearen lana eskertu nahi izan dute eta BANDERA URDINA eskaini die. Urteetan egindako lanaren emaitza da, Bilboko hiriburuan kantuzaletasuna hedatzeaz gain, euskal kultura eta euskararen erabileran eragiteko egindako etengabeko lana eskertu nahi izan dute. Beraz, ZORIONAK eta SEGI AURRERA BILBO KANTARI taldekide guztiei. Gora zuek!

Abuztuaren 31an, X. PLENTZIAN KANTARI

PLENTZIA KANTARI taldearen informazioa jaso dugu. Egun ederra antolatu dute abuztuaren 31arako. Dagoeneko hamargarren edizioa dugu aurtengoa. 19:30ean Plentzia Kantari kantujira hasiko da herriko Plazatxoan, ondoren, Erribera, Artekale, Kristo ermita, eta Eliza enparantza zeharkatuko dute bertan amaitzeko. 
Ondoren, 22:00etan euskal erromeria izango dute Eliza enparantzan, Patxi Perez konapiniarekin.
Informazio guztia eta bertan abestuko diren kantuen zerrenda eta hitzak honako orrialdian dituzue, sartu eta irakurri hemen: PLENTZIAKANTAGUNE
Ongi igaro eta goxatu, bai plentziarrak bai  inguruko kantuzale guztiak. 
Besarkada!!!

Abuztuaren 31an, KANTUJIRA Elgoibarko jaietan

Elgoibarren ere jaiak laster, datorren abuztuaren 23an hasi eta 31an amaituko dituzte herriko jaiak. Eta jaietan ezin falta kanturako saioren bat. Bertako kantuzaleek horretan saiatu dira, eta hala jasota dago jaietako egitarauan. Hitzordua:
Datorren abuztuaren 31an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Kalebarrengo plazatik abiatuta herriko kaleak zeharkatuko dituzte kantuan. 
Beraz, animatu eta goxatu Elgoibarko jaietan kantuz. 

Tafallako jaietan jasotako KANTUJIRA

Leitzako jaietan jasotako KANTUJIRA

Tafallako jaietan, euskararen egunean, Tafalla Kantuz


2019/08/16

"100 alargunen dantza" Bermioko histori zati bat kantuan eta dantzan

1912ko abuztuaren 12ko galernan Matxitxakoko lurmuturretik 50 bat milatara arrantzan zeunden 143 arrantzale hil ziren, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainerakoak inguruko herrietakoak. Hondamendi hura gogora ekarri dute musika, kanta, dantza honen bitartez. Kantua zoragarria da, hitzak Uxue Alberdinrenak eta musika berriz Therry Biskarirenak.

Kale kantariak gure jaietan

Gure herriko jaietan, kaleak eta plazak musikaz betetzen dira. Egia esateko, kaleko eskaintza gehiena kanponko artistak, sortzaileak edo showmanak eskaintzen dizkigute, bainan tarteka izaten ditugu horrelako sopresa ederrak. Hemen, Donostiako aste nagusian, Bulebarren jasotako kale kantari baten doinua. Bera Pato dugu.

2019/08/09

Bilboko aste nagusian, ABUZTUAREN 22an, BILBO KANTARI

Aurten ASTE NAGUSIAN Bilbo Kantari OSTEGUNEAN, 22an izango da. Beti lez, 20:00etan KALDERAPEKOtik aterako gara eta jaietan ohi dugunez, UNAMUNO PLAZAn amaituko dugu, FERMIN TABERNA inguruan. KONTUZ!!!!!!!!!!!!!!!! Egitarau ofizialean data erratuta dago. Igande eta asteartean jartzen du, baina EZ DA HORRELA IZANGO!!!!!! Abuztuaren 22rarte beraz, Bitartean, ONDO ONDO BIZI!!! GORA MARI JAIA!!!

Abuztuaren 17an, Ondarruko jaietan kantujira

Ondarrun ere jaiak, eta datorren zapatuan, arrantzale egunarekin batera, arratsaldeko 18:00etan kantujiran arituko dira lehenik kofradia zaharraren aurrean eta ondoren kalez kale Ondarruko plazan amaitzeko. 
Ondarruko Andramaixak ere kantuz ospatzeko aukera paregabea. 

Donostiako aste nagusian kantujirak: Abuztuaren 13an eta 17an

Donostiako aste nagusia gertu dugu, eta bertan ez dira kantu saioak faltako. 
Datorren abuztuaren 13an, 12:00etan KANTUJIRA PIRATA egingo da, eta abuztuaren 17an, larunbata, 12:00etatik abiatuta hileroko kantujira. 
Musikaz lagunduta, jaiak giro ederrean goxatzeko aukera paregabe duzue. 
Animatu eta zatozte Donostiako jaietara kantuan egitera!

Abuztuaren 13an, Leitzako jaietan KANTUJIRA

Leitzan jaiak dira, eta egitarau mardula osatu dute giro ona herritarren eta bisitarien artean zabaltzeko. 
Aurten, asteartean KANTUJIRA antolatu dute eta horretarako eskertzekoa da ORREAGA taldekideak eskaini duten laguntza. Iruñerriatik autobusa osatu dute Leitzara joateko.  
Leitzako plazan eguerdiko 12:00etan elkartuko dira kantuzaleak kalez kale kantuan aritzeko. Ondoren, herri bazkaria izango dute Karrapen. Animatu eta goxatu Leitzan ere kantuan. 

Garat pastoraleko kantua: "Agorrilaren laueko gaüa"

Abesti ederrak sortzen dira pastoraletan, hemen duzue horietako bat. Ederra bere sortzean baita ederra ere bere kantatzeko moduan. Abestiaren hitzak argi eta garbi adierazten digute Frantziako iraultzak zer-nolako galera ekarri zuen euskaldunen astasunerako. Hitzak ere ederrak benetan!.

Elkarrizketa, Urbil Artola: "konturatu naiz zein inportantea den haurrek musika entzutea"

BADOK atarian Urbil Artola elkarrizketatu dute (Txomin Artolaren semea). Aski ezaguna egin zen Sorotan Bele taldean aritu eta gero. Orain, urte batzuetan zuzeneko musika alboratuta eduki eta gero, gogotsu itzuli da lanera eta orain bost proiektutan ari da aldi berean. Aitarengandik jaso zuen musikarekiko zaletasuna eta bere haurrei eskaintza hori bera egin nahi die orain. 
Interesgarria elkarrizketan jaso diren hainbat aipamen. Hemen duzu BADOK atariak egindako elkarrizketa: BADOK elkarrizketa: URBIL ARTOLA