2018/09/28

Urriaren 6an, zapatua, Gernikako Euskal Jaia

Datorren urriaren 6an, urteroko kantu topaketa Gernikako Euskal Jaia egunean. Hemen duzue egitaraua: 10:45ean, San Fidel ikastolan harrera eta hamaiketakoa. 12:00etan, pregoia-txupina Merkurio plazan eta kantujiraren hasiera. 15:00etan, herri bazkaria (indabak, makailua, postrea,...). Prezioa: 15 euro. IZENA EMATEKO. Kontu korrente zenbakia: ES91 2095 0043 1091 1101 0087 Informazioa bidaltzeko eta kontaktua: urdaibaikantuz@gmail.com / Denis: 639 600 915 - Josu: 629 271 810. Izena emateko azken eguna: Urriak 1. Euskal jantziarekin joatea gomendatzen da egunari merezi duen kolorea emateko.

Irailaren 30ean, Lergan kantujira, "Mahats bilketaren jaia"

Xabierreko lurretan VIII. MAHATS BILKETAREN JAIA ospatuko dute Lergako herrian. 
Bertan ere kantujira antolatu dute. Goizeko 11:00etan emango diote kantujirari Lergako kaleetan zehar. 12:00etan berriz mahatsa zapaldu eta lehen zukuak edateko aukera egongo da. 
Beraz, egun ederra igarotzeko aukera, kantuz eta ardo ederrak dastatuz.
Informazio gehiago hemen: Mahats bilketa jaia Lergan
On egin!

Irailaren 29an, Tafallan Kantuz "lau urtaroak" kantu saioa

Irailaren 29an, Laudioko euskal jaietan kantujira

Irailaren 28an eta 29an ospatuko da Laudion euskararen jaia. Egitaraua zabala bi egun horietan, tartean musika, dantza eta kantujirak noski!!!. 
Irailaren 29an, Nafarroa Kanta taldearekin bi kantu saio antolatu dituzte, lehena eguerdiko 13:00etan hasiko dena, eta ondoren arratsaldean 17:00etatik aurrera. Beraz, aitzakirik ez Laudion euskararen alde egin eta kantuz goxatzeko. 
Animatu eta euskaraz bizi kantuz!

Elkarrekin Kantatzea terapia osasungarria dela diote...


Bermioko Kanta Kanta Lorue kantagunekoen ekimena jendetsua.

Irailaren 22an, Bermioko Kanta Kanta Lorue kantagunekoek jendetza bildu zuten, Bermioko kaleak kantuz alaitzeko. Tartean Gernika-Lumoko Urdaibai kantari taldekoak egon ziren, eta horiekin batera, Donostiako eta Bilboko kantu-lagunak. Kantuzaletasunak eskaintzen ditu horretarako aukerak, lagun berriak egin eta hauekin batera egun ederrak konpartitzeko egunak!.
Hemen duzue partaideen argazkia. Hurrengo HITZORDUA:
Urriaren 6an, Euskal Jaia ospatuko dute Bermion, eta kantujira egongo da.
Segi bide beretik!!!  

2018/09/27

Irailaren 28an, Aretxabaletako jaietan Kantu-Afari herrikoia

Zazpigarrenez kantu afaria egingo dute Aretxabaletako San Migel jaiak ospatzeko. Horrela, "sei pistols & Trabuko Bat" taldeek girotuko dute Herriko plaza 21:00etatik aurrera. Horrez, gain Euskal Herriko betiko abestiak abestuko dituzte. 

Informazio gehiago hemen:
Kantu-Afaria Aretxabaletako jaietan





2018/09/19

Irailaren 24an, Urretxuko jaietan Kantu-afaria Fermin Balentziarekin

Aurten 25 urte betetzen dira Urretxuko kantuzaleek herriko jaietan KANTU-AFARIA antolatzen dutela. Tarteka artistak gonbidatzen dituzte herritarrekin bateginik gure kantuak elkarrekin abesteko, bertatik Pantxoa-Peio, Anje Duhalde, Niko Etxart, eta beste hainbeste artista pasa dira. Aurten Fermin Balentzia izango da Urretxun. 
Astelehenean, gaueko 21:00etatik aurrera Gernikako Arbola plazan hasiko da KANTU-AFARIA. 

2018/09/05

Irailaren 16an, "Andereserora" pastorala Hiriburun

Datorren irailaren 16an, ANDERESERORA pastorala ikusteko aukera izango dugu Hiriburun. Igande horretan, goizeko 11:00etan, aktore eta artaldearen desfilea egingo dute, goizeko 12:00etan berriz muxikoak dantzatuko dute plaza Berrin. 13:00etan bazkaria eta talo-jana. 
Pastorala arratsaldeko 15:30ean hasiko da, eta ez diogu eguraldiari beldurrik izan behar, aterpean izango baita. 
Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan, ostatu, talo-jana eta soinu-musika izango dugu. 
Xehetasun gehiago orrialde honetan: Hiriburu Pastorala
Animatu eta goxatu gure euskal antzerkiaz, musikaz, dantzaz eta kantuaz.