2018/04/26

Apirilaren 28an, Baionan Kantuz XXI. urteurrena ospatuko dute


Larunbata honetan (apirilaren 28a), urteburuko usaiako bermoldean iraganen da. 11:00etan Lakarre plazan bilduko dira kantari eta soinulariak, kantu urteko liburuxka berria banatua izanen da eta ekitaldia hasiko da kantu berritu batekin. Ondoren, aintzineko aldian esprehatu Piloriko gunerat joanen da taldea eta bi kantuen artetik 21 xirioak piztuak eta ufatuak izanen dira. 

2018/04/13

Anarik jasoko du aurtengo ADARRA saria

Datorren ekainaren 21ean jasoko du Anarik ADARRA saria, eta segidan kontzertua eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Sarituen artean, lehena Mikel Laboa izan zen, ondoren Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, eta Fermin Muguruza. Anari Alberdi azkoitiar kantariak orain 21 urte argitara eman zuen bere lehen diska. Bideo honetan Zarauzko Garoa liburudendan "paperezko kontzertuak" lelopean, Anarik (Pello Ramirezen laguntzarekin) eskainitako emanaldia jartzen dizuegu. ZORIONAK ANARI!.

2018/04/04

TOSTA banda egitasmo berritzailea gure artean

Atlantikoko 7 herrialde, 7 hizkuntzetan oinarritutako taldea eta egitasmoa, Eskozia, Galizia, Irlanda, Frisia, Kornualles, Gales eta Euskal Herria. Laster hauen musika eta kantak entzuteko aukera izango ditugu hemen: Apirilaren 26an Gasteizen (Principal Antzokia), 27an Iruñean (Gayarre antzokia), 28an Donostian (Kursala), eta 29an Bilbon (Arriaga antzokia). Informazio gehiago: TOSTA BANDA

Martxoko Baionan Kantuz saioaren bideoa

Martxoko Iruñean Kantuz saioaren bideoa

Apirilaren 29an "Nafarroa eguna" Baigorrin

40 urte igaro dira Baigorriko Basaizea kultur elkarteak lehen Nafarroa eguna antolatu zuela. Egun seinalatua euskaltzale guziontzat, giro handiko eguna, jendetsua ere bai... urtero makina bat dantzari, musika talde, kantari, kantuzale, elkartzen dira bertako kaleak girotzeko. Aldarrikapena eta jaia uztarturik doaz egun honetan. 
Bezperan apirilaren 28an, Musikaldia izeneko ekimena antolatu dute, Baigorriko elizan burutuko da. 
Aurrerago, bi egun hauetako egitarau zehazterik izango dugu, bitartean, badaezpada ere,  zuen egutegian bi egun hauek gorde, merezi du eta. 

2018/04/03

Apirilaren 13an, Arratia Kantuz Lemoan

Arratia Kantuz ekimenak bidea egiten jarraitzen du. Aurreko saioak amaituta datorren apirilaren 13an, Lemoan izango dugu hurrengo kantu saioa. Ostirala izanik arratseko 19:30ean elkartuko dira Lemoako Atxeta plazan. Bertan, inguruko kantuzaleekin batera Arratiako "KANTU BAT GARA" musika taldea izango dugu. 
Argazkian, Arratiako "kantu bat gara" musika taldearen entsaio-lanetan.