2023/12/23

BIDEOA: BAZTAN KANTUZ, 2023ko azaroan


 

BIDEOA: Gernikako Marijesiak kantuan.


 

ABENDUAK 23, GASTEIZ KANTUZ, Eguberriko kantujira irekia.


 

ABENDUAK 22, BASAURI KANTARI, 19.30ean abiatuta.


 

ABENDUAK 22, SESTAO KANTARI, Abenduko kantujira


 

ABENDUAK 22, Gabon Kantak Plentzian. 19.00etan kantujira


 

ABENDUAK 21, BILBON KANTARI, 19.30ean La Bolsa eraikinean

 


ABENDUAK 15, GALDA KANTARI, 20.00etatik aurrera Mugurun, ingles tabernan

 


2023/12/10

DURANGOKO AZOKA: Euskal musikarien azken berrikuntza batzuk

Durangoko azoka urteko hitzordu garrantzitsua izaten da euskal kulturan emandako sorkuntzak behatzeko, eta noski artistarentzat eskaintza zabaltzeko. Eskaintza handia izanik, eta kantuzaleen perfila ezagututa, zerrenda txiki bat egin dugu, eskaintza horren inguruko laburpen bat egiteko. 

DURANGOKO AZOKA: NOBEDADEAK EUSKAL MUSIKA

Hemendik at ere badira makina bat eskaintza, eta joango gara urtean zehar horien berri ematen. Gogoratu ON LINE erosteko aukera ere baduzuela.... entzun eta goxatu!! 


ARTIKULUA INTERESGARRIA: "Revista de Antropologia Iberoamericana" aldizkarian KANTUJIRARI buruz.

Lagun batek bidalitako artikulua irakurri eta zuekin konpartitu nahi izan dut. Interesgarria benetan! Artikuluaren idazlea Mari Luz Esteban da, Euskal Herriko Unibertsitatean antropologiako irakaslea da, (antropologian doktorea). Azpimarratzekoa, bere begietatik jasotako iritziak, gogoetak, sentsazio guztiak, eta batez ere kantujira dinamikari eskaintzen dion balorea, gizarteari eskaintzen dion ekarpen kultural-soziala azpimarratuz.  Kasu honetan Donostiako kantujiraren bueltan hitzegiten du, bainan argi dago, beste guztien izenean ere gauza bera esan daitekeela. Animatu eta irakurri 👇

ABENDUAK 17, BAZTAN KANTUZ Gartzainen, 12.00etatik aurrera


 Hemen duzue, Arizkunen egindako BAZTAN KANTUZen azken saioa. 

ABENDUAK 16, BAIONAKO OLENTZEROA, egun osoko jaia, musikaz eta kantuez lagunduta


(Argazkiak: Marc Van Loey)
 

ALAN FRIFFIN, irlandar-euskal musikari handia joan zaigu


 1995an Irlandako Ennis herrixkan jaiotako artista, eta euskal musikarekin lotura handia izan duena, aurreko abenduaren 5ean zendu zen. 1984 urtean literatura saio bat tarteko Donostiara etorri zen. Bertako musikarekin maiteminduta, hainbat proiektu eta kantari ezberdinekin aritu zen (Txomin Artola, Amaia Zubiria, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea,...), bai txirulak jotzen, bai gaita, alboka, eta bestelako instrumentuak. 1994an Alboka taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta 5 disko argitaratu zuten. Milesker eskaini diguzun guztiagatik Alan!. 

2023/11/30

ABENDUAK 6, PLENTZIAN dantza-musika-kantuak 18.30ean Elizako plazan


 

ABENDUAK 3, SANTURTZI KANTARI, euskararen egunean, 12.30ean Udaletxean hasita


 

ABENDUAK 3, SESTAO KANTARI euskararen egunean, San Pedro plazan 12.30ean.


 

Abenduak 2 eta 3, DONOSTIAN KANTUJIRAK. Alde zaharrean eta Loiolako Erriberan


 

ABENDUAK 1, MIRIBILLA KANTARI, 18.45ean Santiago,1ean hasiera.


 

BIDEOA: Gernikako arbola kantuz Urretxun, azaroaren 26an

 




BIDEOA: Plentzia kantagune taldea Agurainen azaroaren 19an

 


2023/11/10

KANTARI app-ak BERRITASUNAK DITU: Euskal Herriko kantujiren agenda jasoko du orain

Euskal Herriko herri ezberdinetako kantu taldeek erabili duten kantari aplikazioa berritu egin da. Bertsio berriak herri desberdinetako dozenaka kantu liburuxkak bildu ditu. Guztira 600 bat kanturen letrak eta bideo-karaokeak pilatu ditu. Besteak beste, Bilbo Kantariko, Plentzia Kantaguneko, Zarautz Kantuaneko edo Urdaibai Kantaguneko liburuxkak aurkitu daitezke. 

Bertso berriak 2 berritasun nabarmen ditu. Batetik, herri ezberdinetako kantujiren egutegia kontsultatu ahal izango da, non eta noiz izango diren jakin ahal izateko. Kantujira horien xehetasunak agertuko dira bertan (abestuko diren abestiak, geldiuneak,...). 

Bestetik, bideo-karaokeak hobeto ikusi daitezke. 

Kantari app-ren garapena, dena den, ez da berritasun hauekin amaitzen, garatzaileek lanean jarraitzen dute. Hurren urratsa agenda eta kantuak kudeatzen dituen intraneta osatzea da eta herrien esku uztea, hauek autonomoak izan daitezen appa elikatzeko eta informazioa bertan sartzeko. 

AZAROAK 17, KANTUJIRA ALGORTAN, Itxas Argiako kantari-kanta taldearen eskutik.


 

2023/11/09

AZAROAK 26, GERNIKAKO ARBOLA EKIMENA Urretxun

Aurten, 170. urteurrena betetzen da, Jose Maria Iparragirrek, Gernikako arbola lehen aldiz jendaurrean abestu zuenetik. Hori dela eta, Urretxuko Udalak hainbat erakundeekin batera, GERNIKAKO ARBOLA ekimen berezia antolau du. 

Azaroaren 26an, GERNIKAKO ARBOLA KANTUZ eguna izango da, eta ekitaldi publikoekin batera, KANTUJIRA bateratu bat egingo da. Horretarako Euskal Herriko kantu taldeak gonbidatu ditugu, guztion parte-hartzea bultzatuz. 

Amaitzeko, HERRI BAZKARIA (20 €); izena emateko  SARTU ESTEKA edo QR honetan, osatu formularioa eta BIDALI, beti ere azaroaren 16a baino lehen. Milesker. 

https://labur.eus/qyMYf      





AZAROAK 19, BAZTAN KANTUZ Azpilkueta plazan.


 

AZAROAK 11, Donostiako San Martin kalean KANTUJIRA POTEOA


 

AZAROAK 11, Bilbon kantariren saioa 19.30eatik aurrera


 

OLDARRALDIAren aurrean KANTUZALEEK ERE euskararen alde!

 


Azaroak 3, Basaurin San Migel Kantari saioa


 

2023/10/25

AZAROAK 4, Euskaltzaleen KONTSEILUTIK bidalitako ESKABIDEA:


 EUSKALTZALEEN KONTSEILUtik honako eskaera jaso dugu: 

Datorren azaroaren 4an, "EUSKARAREKIN BAT EUSKARAZ BAT" lelopean, euskararen alde jendarte zabala bilduko da Bilbon. 

Aldarrikapenarekin batera ibilbide alaia eta musikatua nahi dugu, hori dela eta, Euskal Herriko kantu taldeko kantuzale eta musikariei dei berezia egin nahi diegu, ekimen honetan parte hartzera. Euskal kantuen bitartez euskararen aldeko kalejira alaia eta musikatua bideratu nahiko genuke. 

HITZORDUA: Datorren azaroaren 4an, 16.30etan (orduerdi lehenago), Dña. Casilda parkean musikariekin eta kantuzaleekin elkartzea nahiko genuke, kantu eta musika jarduna ongi antolatzeko. 


Beraz, animatu eta zatozte Bilboko kaleak euskal kantuekin alaitzera eta euskararen aldeko aldarria ozenki abestera!!! 

BIDEOA: Iruñean Kantuz urriaren 7an


 

BIDEOA: Urriaren 21ean, Zornotzako pilotalekuan, Iparragirre oroituz Gontzal Menbibilen kontzertua.


 

URRIAK 28, BAIONAN KANTUZ taldearen saioa EUSKAL MUSEOAN 11.00etan.

    Horra jada urriaren laugarren larunbata begi bistan, BAIONAN KANTUZen antolatzaile eta jarraitzaileek sekula ahanzten ez dutena. Beti bezala, EUSKAL MUSEOAren aitzinean bilduko dira goizeko 11.00etan, xaramelatzeko aurtengo liburuxkako kantuak, Tuntuna elkarteko kantari eta soinulariek prestatuak. Oraingoan "Urtxintxa" Manex Pagolaren kantu famatua eta zentzuduna errepikatua daike, berriagoa den kantu batekin. Egia erraiteko, frantses baten bertsioa da, "Amstrong", Okzitaniako tolosar kantari famatu batek moldatua eta Tuntunakoek euskararat egokitua. Asteburu hau koroen asteburua izanen da Baionan eta Baionan Kantuz izanen da koro herrikoi eta zabala, nahi duenak praktikatzen ahal duena. Programa osoa aurkitzen ahal da jadaneko BAIONAN KANTUZ webgunean edota www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Larunbata arte! 

URRIAK 21, GASTEIZ KANTUZ, 12.00etan Bode tabernatik


 

URRIAK 20, GETXON KALEJIRA eta KANTU POTEOA Itxas argiako kantari-kanta taldearen eskutik


 

2023/10/14

BILBO KANTARI Sare Sozialetan murgilduta


 Aste honetan BILBO KANTARI taldea jauzi birtualari ekin dio eta dagoeneko bere informazio guztia sare sozialetan aurkitzeko aukera izango dugu:

Urriaren 14an, larunbata, EUSKAL HERRIA KANTUZ saioa EITBko oholtzan programan


 



TAFALLA KANTUZ taldearen saioa URRIAREN 21ean, 12.00etan, Tafallako azoka.


Tafallako urriko azokak ospatzen dituzte urrian, urriaren 17an hasi eta 22an amaituko dira egun nagusiarekin. Hemen duzue urriaren 21eko EGITARAUA: 
10.00-14.30ak artean, hegaztien sariketa; 10.00etan Diana Tafallako txistulariekin; 11.00etan elikadura eta artisautza azoka. Antzinako lanbideen erakustaldia; 12:00etan Zanpatzarrak hirigunean; Erraldoien eta buruhandien konpartsa hiriburuan; eta TAFALLA KANTUZ taldearen saioa, plazatik abiatuta; 
BAZKARIAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Urriak 17.  
 

BIDEOAK: GERNIKAKO EUSKAL JAIAN jasotako bideoak (Hasiera, goizekoa eta bazkalosteko saioa)









 

2023/10/04

URRIAK 6, Sestaon EUSKAL JAIA, 20.00etan Sestao Kantariren saioa.


 

URRIAK 8, Iruñean, 12.00etan, "130 GAMAZADA" IKUSKIZUNA Labrit pilotalekuan

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Gamazadaren urtemuga dela eta, dantza, musika, antzerkia eta kantuekin osatutako emanaldi berezi bat prestatu du. Urte gatazkatsuak izan ziren euskal lurralde guztietan eta bereziki Nafarroan. Gure historia modu artistikoan gogora ekartzeko aukera paregabea. 

2023/10/03

URRIAK 7, Iruñean Kantuz "atoz gurekin euskaraz kantatzera"


 Datorren urriaren 7an, 12.00etatik aurrera Alde Zaharreko Merkaderesetik abiatuko da Iruña kantuz ekimena. Oraingoan lelo esanguratsu batekin "atoz gurekin euskaraz kantatzera". Amaiera Estafeta kalean izango da. Aurrera Iruñean Kantuz!

URRIAK 7, Gernika Lumoko XIV. EUSKAL JAIA



 

Urriak 7, Baionan kantuz taldea arituko da "Euskal Herria burujabe" ekimenean


Baionan Kantuz "Euskal Herria Burujabe" gertakarian parte hartuko du BIZIk antolatua, datorren urriaren 7an, 14.00etan, Roland Barthes gunean. 

Kantuak: Gora ta gora beti, Itsasoan urak handi, Aberriaren mugak, Azken txanpa, Arbola gainean, Norat hoa, Aitormena, Arratsalde honetan, Txikia, Zenbat gera, Gogoaren baitan, Guk euskaraz..

Informazio gehiago: https://bizimugi.eu/euskal-herria-burujabe

BIDEOA: Lergan kantuz, Urriaren 1ean.


 

BIDEOA: Uxuen kantuz irailaren 24an


 

BIDEOA: Donostia kantuz irailaren 16an

 


KANTAKATILU: Euskararen erabilera abestien bitartez sustatzeko proiektua martxan jarriko du Zornotzako Udalak.


 KANTAKATILU egitsmoa jarriko dute martxan urriko lehenengo ostegunean. Hilean behin egingo dira saioak, Zelaieta zentroko auditoriumean. Herriko euskaldunak saretzea da helburu nagusia.  Kantakatiluko saioa hilean behin egingo dute, lehen ostegunean, herriko pintxo-poteoarekin batera egitea erabaki baitute kantuan ibili ostean euskaraz mintzateko tartea luzatzeko. Zornotzako musika eskolak dinamizatuko du, eta saio bakoitzak 50 minutu inguru iraungo du. 19.00etan hasiko dira. 

Kantakatilun abesti zerrenda bat proposatuko zaie partaideei. Saio bakoitzean kanta horien hitzak eta jatorria aztertu, izan ditzaketen galderak egin, guztien artean erantzuna bilatu, eta, azkenik abestu egingo dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO: BIZKAIKO HITZA   /  Amorebieta-Etxanoko UDALA

2023/09/22

BAIONAN KANTUZ taldearen informazioa

Baionan Kantuz taldeak bere jarduera eta kantu saioen informazioa helarazi eta zuekin partekatzeko eskatu digute. 

Hilero (salbuespen batzuk badira) 4. larunbatean egiten omen dute KANTUJIRA. Beraz, hauek izango dira 2023an datozen kantu saioen egunak eta hitzorduak: 

  • IRAILAK 23, 11.00etan Euskal museoan
  • URRIAK 28, 11.00etan Euskal museoan
  • AZAROAK 25, 11.00etan Euskal museoan. 
  • ABENDUAK 31, 12.00etan merkatu plazan. 
Segi bide beretik, Baionako kaleak kantuz alaitzen. Zorionak! 

2023/09/18

Irailak 24: "Azken muga" ekimena Zarateko lepoan: ET INCARNATUS ´+ Kantuz taldeak


 "Azken muga 2023" ekimenari amaiera emateko Zarateko lepoan (ingurune zoragarri batean), Et Incarnatus ordestrak kontzertua eskainiko du igandean, 12.30ean. Bertan eskainiko dituzten kantuak eskaintzeko, KANTUZ TALDEETAKO kideak gonbidatu nahi izan dituzte, beraz hor doakizue proposamena. Musika talde eder baten gidaritzapean gure betiko kantuak abesteko proposamena. 
KANTUAK: Aberriaren mugak, azken dantza, baldorba, baratze bat, eperra, furra furra, lau teilatu, lili bat ikusi dut, loretxoa, martxa baten lehen notak, mendian gora, oi ama euskal herri, txoria txori, xalbadorren heriotzean. 

*Ondoren nahi dutenek bertan bazkaltzeko aukera izango dute 10 euro truke. ANIMATU eta ZATOZ!

ZARATE LEPOA: KOKAGUNEA MAPA    /  AZKEN MUGAhttps://azkenmuga.eus/eu/azken-muga-eu/

ZARATEKO LEPOA (argazkiak)

Irailak 23: San Fermin Txikiton Kantuz Iruñean, 12.00etatik aurrera Merkaderes plazatik