2012/03/30

Abesti berri bat: "nahi dut"






Esne Beltza taldeak, Xabier Solanoren eskutik, abesti berria sortu dute, NAHI DUT. Euskaraz bizitzeko aldarria izango den abestia.
Ausartzen bazarete, eta zuen kantu taldera egokitzeko aukera baduzue, hor daukazue erronka berri bat. Saiatu!!!.

Irunen kantu-dantza jira apirilaren 1ean.

Datorren apirilaren 1ean, goizeko 11:30ean, Irungo Zabaltza plazatik abiatuko da kantuz eta dantzaz beteteako kalejira.
Kantuak: Aitorren hizkuntza zaharra, Ama ta alaba, Triste bizi naiz eta, Nere aitak amari, Ama begira zazu, Andre madalen,...
Dantzak: Antxoriz, Muxikoak, Alemanak, Zortzikoa, Fandango, Larrain-dantza.
Meakako Adixkideak dantza taldearen laguntzarekin.

Judimendin Kantuz apirilaren 14an.

Datorren apirilaren 14an, Judimendi Kantuz taldearen kantujira egingo dute, Javi Garrido txistulariaren gidaripean. Segi aurrera!.

Euskal Herriko Kantuaren Eguna Donibane Lohizunen

Apirilaren 15ean ospatuko da, Donibane Lohizuneko Begiraleak taldeak antolatutako egun berezia.
Bazkaria Jai-Alai/Campos berrin egingo da, 22 €.
Izena emateko azken eguna: apirilaren 9an:
Tlfnoa.: 0559 511 390 
Emaila: begiraleak@wanadoo.fr

EGITARAUA:
-12tan Aurreskua eta omenaldiak : - Lehenik gure kantu taldearen 20. Urtemuga
- Telesforo Monzon begiralearen heriotzaren 30. Urtemuga
- Xabier Leteri omenalditxoa
- Aurtengo kantuen emanaldia, bertsoak

- Aperitifa
- 2etan Kantu bazkaria eta 4 t’erditan 7kantuen emanaldia, bertsoekin batera
- 6 1/2tan Mutxikoak eta Larrain dantza
- Ostatuan kantuz 9ak arte
KANTUAK:
Nafarroa arragoa, Maitia non zira, Laborari, Itsasoan laino dago, Gure bide galduak, Guk euskaraz, Haizea garizumakoa, ... eta taldeen bertso kantatuak.

2012/03/14

Asteasun, martxoaren 24an, Kantujira.

Martxoaren 24an, Aiztondo elkartean goizeko 11:30ean elkartuko dira kantuzaleak. Jan-edanei ekin ondoren, kantujiran abiatuko dira eguerdiko 14:30ak bitartean.
Bazkaria Santamañako elkartean egingo dute (argazkia ikusi). Prezioa: 20 euro.
Izena emateko jarri harremanetan Astasuko kantu-taldearekin:
Tlfnoa.: 696 429 892 (Marga)
emaila: asteazu@euskalnet.net

2012/03/12

Gasteiz Kantuz taldearen entsaio egunak eta Kantu-Dantza jira.

GASTEIZ KANTUZ taldearen egitaraua:
- Martxoaren 14an, eta apirilaren 4an entsaio egunak
- Apirilaren 7an KANTUJIRA
- Maiatzaren 19an, KANTU-DANTZA jira gaiteroen laguntzakin. Momentuz 2 kantu-dantza landuko dituzte (Andre Madalen eta Neska zaharrak,.. jauziak barne).

Kantujira "Euskaraz bizi" egunean Donostian.


Martxoaren 17an, larunbata, Euskal Herrian Euskaraz antolatuta, "Euskaraz bizi" eguna ospatuko da Donostian. Egun osoko egitaraua horretan, eguerdian herri bazkaria eta KANTUJIRA antolatu dute.
Beraz, euskaraz bizitzeko eta abesteko aukera paregabea datorren larunbatean. animatu.

MIkel Markez Usurbilgo kantu taldearekin


Usurbilgo euskal kantu taldeko kideak asteartero dute hitzordu berezia kantuaren inguruan elkartzeko, abestiak prestatzeko, ikasteko, berriak entzun eta barneratzeko... datorren martxoaren 20an berriz, asteartean, kantari ezagun baten laguntza eta bisita jasoko dute, Mikel Markez. Bere kantuak eta bestelako euskal kantak abesteko modu eraginkor bat. Aurrera kantuzaleok!.

2012/03/02

Euskal Herria KANTUZ: Azkoitian, euskarazko topaketak, euskal kantuak.

Euskal Herria KANTUZ: Azkoitian, euskarazko topaketak, euskal kantuak.: Banaiz bagara elkarteak "euskarazko topaketa mundiala" antolatu du Azkoitian, datorren martxoaren 3an. Euskal kantuak eta dantza tradizio...

Malerreka Kantuz abiatuko da martxoaren 2an.

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Malerreka Kantuz ekimena martxan jartzea pentsatu du. Horregatik martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 19:30ak aldera, Doneztebeko eliz atarian bilduko dira ekintza honi hasiera emateko eta bertako karriketatik barrena ibiltzeko.
Ekintza honek arrakasta izanen duelakoan daude Mankomunitatean eta denak animatu nahi dituzte, Doneztebeko karrikak kantu hauekin alaitzeko.
Malerrekak, ekintza hau burutzeko behar diren osagai guztiak dituela jakin badakite Mankomunitatean, herri eta paisaia ederrak, musikariak eta euskal kantuak kantatzeko ohitura.

Hitzorduak
• Martxoak 2, ortzirala, 19:30ean Doneztebeko eliz atarian.
• Apirilak 6, ortzirala, arratseko 19:30ean Iturengo plazan.
• Maiatzak 4, ortzirala, arratseko 19:30ean Donamariko plazan.