2012/04/13

Zizurren kantuz, hurrengo hitzordua apirilaren 14an

Datorren larunbatean, apirilaren 14an, eguerdiko 12etan, Udaletxe aurrean elkartuko dira Zizur eta inguruko kantuzaleak, eta hauekin batera herriko dantzariak. Guztiek elkarrekin Zizurreko kaleak alaituko dituzte kantuz eta dantzaz.
Ingurukoa bazara zatoz eta gure ongi etorria jasoko duzu. Aurrera zuek!

2012/04/03

Baionan Kantuz, 15. urteurrenarekin hainbat ekimen

Apirilaren 28an, 15. urteurrena ospatuko dute Baionan Kantuz taldeko kideak eta bertaratzen diren guztiak. Honekin batera 5. diska berria aurkeztuko dute.
Apirilaren 28an, bazkaltzera joan nahi duten guztiek izena eman beharko dute apirilaren 22a aurretik.
Bazkaria 15 eurotan jartzen saiatuko dira antolatzaileak.
Baionan kantuzen bideo bat ere igo dugu.

Eguneko ospakizunaren egitaraua:
10:30ean, Lakarre plazan Disko berriaren aurkezpena
11:00etan Baionan Kantuzen lehen partea.
11:45ean, Katedraleko kalostrepean bigarren partea.
12:30ean, aperitifa tabernetan
13:30ean, Bazkaria Kalostrape ostatuan.
16:00etan, Esprezio librea Kalostrape tabernaren inguruan.
Animatu eman izena, eta ospatu dezagun Baionatarrekin urteurren esanguratsu hau!.

2012/04/02

Dominique Etxart, agur eta ohore

Orain gutxi joan zaigu 79 urtekin Zuberoako kantari kuttunetako bat, Dominique Etxart, Niko Etxarten aita. Kantuzalea, kantaria, eta gizon maitagarria. Bere omenez bideo hau eskaini nahi diogu. Agur eta ohore Dominique.

Arrotxa kantuz, beste talde bat gure sarean

Arrotxapeatik (Iruñea, Nafarroa) kantu taldea osatu dutela eta gure sarean sartzeko eskaera egin digute. Eskertzekoa da hainbat kantuzale egiten duzuen lana. Guztion artean kantuan jarriko ditugu gure herriko kaleak, plazak, inguruak,...
Zorionak eta segi aurrera!.