2014/07/30

Abuztuaren 2an, Lizarrako jaietan... Lizarra Kantuz!

Datorren larunbatean, abuztuaren 2an, Lizarrako jaietan, LIZARRA KANTUZ ekimen berezia izango dugu, kalez kale zuri-gorriz jantzita euskararen doinu ederrak kantatzeko aukera paregabea. Hasiera eguerdiko 12.00etan Behenafarroa karrikatik abiatuko da ondoren Lizarrako kale barrenak zeharkatzeko. Abuztuko egitaraua kantuz gainezka dugu!!!. Gora Lizarrako jaiak!.

Abuztuaren 20an, TAFALLA KANTUZ egun berezia.


Fermin Valenziaren abestiak dion bezala "si canta tafalla canta Euskal Herria"... horrela datorren abuztuaren 20an Tafallako kaleetan euskaraz kantatzeko aukera paregabea izango dugu. Animatu kantuzaleok!!!
Egitaraua: - 11:50ean, Baigorri elkartean bilduko gara. - 12:00etan, kantujiraren hasiera Tafallako kaleetatik - 15:00etan, herri bazkaria ikastolako barraketan - 18:30ean, Tafallako kaleak animatzen jarraituko ditugu - 19:30ean, Nafarroako plazan, dantza egiteko aukera Patxi eta konpainia taldearekin. Bazkaria=15 euro. Izena-ematea: katiglesias@gmail.com / euskara@tafalla.es / tlfnoa.: 948 701 811

Abuztuaren 16an, OIbarko jaietan kantujira Ipar haizea elkartea antolaturik

Nafarroako Oibar herrixkan kantujira ederra antolatu ohi dute urtero IPAR HAIZEA elkarteko kideek. Aurten abuztuaren 16an dugu hitzordua, larunbata da. Iruñeatik 10:00etan izango dugu busa bertara joateko (bus geltokian). Egitaraua: - 11:00etan, hamaiketakoa IPAR HAIZEA elkartean - 12:30ean, kantuzaleen irteera igerilekuko tabernatik. - 13:00etan, Oibar kantuz ekimenaren hasiera Udaletxeko plazan. - 15:00etan, bazkari solidarioa... eta kantua ez du etenik izango.
Autobusa, hamaiketakoa eta bazkaria 15 eurotan izango da.
Izen-ematea: Telefonoa-669 741 673 / iparhaizea@hotmail.com / iu.len@hotmail.com (Laboral kutxa.3035. 0200 .8. 8. 200.1.01021.9)

2014/07/22

Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietako kantujira.


Baionako bestak amaitu eta jarraian hor ditugu Gasteizko jaiak ate joka.
Gasteiz Kantuz taldekideak abuztuaren 6rako antolatu dute jaietako kantujira.
Hauxe duzue egitaraua: 12:00etan kantujiraren hasiera Gorbeia bodegoitik; Gazteizen barrenean sartu eta kalez kale dantzak eta abestiak eguerdiko 03:00ak bitartean; Ordu horretan, Landatxo kiroldegian Herri Bazkaria, eta bazkal ostean kantaldia eta dantzaldia.
BAZKARIAN parte hartu nahi duzuenok, bidali zuen mezua helbide honetara: gasteizkantuz@yahoo.es  edo deitu telefono honetara: 688 639 074.
Animatu eta zabaldu dezagun Gasteizen gure euskal kantuzaletasuna!.

2014/07/17

Plentzia Kantaguneak bere kantu-liburuxka berria aurkeztu du.


Uztailaren 2an, Plentzia Kantagune taldeak, 6 hilabeteko lanaren emaitza argitara eman du, 200 abestiz osatutako kantu-liburuxka. Kantutegi berri honen bereiztasunak hauek omen dira:      Bertako eta inguruko herrietako kantuei arreta berezia eskaini zaie, errepertorioa bateratu egin da, inprimatze akatsak zuzentzeko lan zuzena egin da, abestiaren jatorrizko bertsio zaharrena hobestu da, abestien errepikapenak zehaztu dira, egileen informazioa osatu eta zuzendu egin da. Egileak benetan harro daude, eta egoteko motiboak ere badituzte, zorionak!.
Zuetako baten bat liburuxka eskuratu nahi izango balu, idatzi helbide honetara eta eskaera egin: plentzia.kantari@gmail.com


Baionako bestetan egingo diren kantujirak


Iruñeako sanferminak pasata, atarian ditugu Baionako bestak, eta nola ez Baionan kantuz elkarteak antolatutako hainbat kantu saio eta kantujira. Hemen dituzue kanturako hitzorduak:
- Uztailaren 24an, osteguna, 8etan, J.Portes plazan.
- Uztailaren 25ean, ostirala, 12:15ean, udaletxeko balkoitik.
- Uztailaren 26an, larunbata, 8etan, J. Portes plazan.
- Uztailaren 27an, igandea, 8etan, J. Portes plazan.
Kantujirak eskaintzeaz gain, Baionako bestetan badugu ere KARRIKALDIAren egitaraua (dantzak, musika, kantuak,...). Informazio gehiago Baionan Kantuz orrialdean: Baionan Kantuz webgunea .

2014/07/14

Kantujira berezia Donostian, Europako Musika egunean.

Ekainaren 21ean, Europako Musika eguna ospatzeko, kantujira berezia antolatu zuten Donostian. Berezitasuna kantatzeko erabili ziren oinarrizko instrumentu musikalak eskaini ziguten. Egun honetan ez zuten gitarrarik, txistu edo eskusoinurik erabili, sokazko instrumentuak baizik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolako ikasleak aritu ziren kantujira laguntzen. Eskaintza berria eta erakargarria benetan. Zorionak.

2014/07/11

Uztailaren 13an, IV. Herri Kanta Eguna Otxandion

Datorren uztailaren 13an, urtero antolatutako zita dugu kantuzaleok Otxandion: IV. Herri Kanta Eguna.
12:00etan Herriko plazan bilduko gara, eta eguerdiko 14:30ak arte kantuz eta dantzan arituko gara kalez kale.
Ondoren herri bazkaria.
Bazkaria etxetik eramaten dutenentzat mahaia eta aulkiak izango dituzte.
Harremanetarako:
Txomin Bengoa - Tlfnoa.: 651 700 789  /  txbengoa@mixer.com.es
Antolatzailea: Otxandioko SOINUBIL kultur elkartea.

Animatu guztiok!!