2023/04/20

BAZTAN KANTUZ: hurrengo hitzordua, datorren maiatzaren 21ean ELIZONDON.


 

"Gernikako arbola" euskaldunen ereserki gisa hauspotuz.

 


Jean Louis Davant xiberotar idazleak martxoaren 28an argitaratutako artikulua: 

JEAN LOUIS DAVANTen ARTIKULUA

Gontzal Mendibilek, apirileko 15ean, BERRIAn argitaratutako artikulua duzue hau: 

GONTZAL MENDIBILen ARTIKULUA BERRIAN

"Aberri amaren deiadarraz, Gernikako Arbola, askatasun ereserki hau, gure geroaren eraikuntzaren eta herrigintzaren sostegua da. Nondik gatozen azalduz, geroa geuregan daukagula eta zuhaitzen antzera zutik bizitzeko sortuak izan garela adierazten diguna. 

Iparragirreren eta bere erserkiaren meritua, bere garaian herri xumeak askatasun ikur legez bere gain hartzea eta herritarrok aztoratuz Euskal Herri osoaren batasun sentimendua berpiztea izan zen. Garaian gaude, hauspa astinduz, "eman eta zabal zazu munduan fruitua" lau haizeetara kantatzeko. "


ANJE DUHALDEren azken bideo-klipa: MUGA BAT BETI HOR. Xabier Amurizaren hitzekin.

 


APIRILAREN 22an, BASAURI KANTARI taldearen saioa.

 


APIRILAREN 21ean, SESTAO KANTARI


 

TRADIZIOA + MUSIKA-MOLDE BERRIEN UZTARKETA abesti batean: BAZTAN

 


Badirudi istorioa errepikatu egiten dela behin eta berriz, Mikel Laboa 60. hamarkadan euskal tradiziozko kanta zaharrak eskuratu, eta bere molde berrira egokituz, hainbat diska eta oholtza gainetan aurkeztu zituen. Orain berriz, 2023an, Mikel Laboa eta Joxean Artzeren BAZTAN abestiaren moldaketa eskaintzen digute. Delirium Tremes rock taldearen bertsioaren ildotik, euskal kantutegiko abesti ikonikoa berriz interpretatzen digute Synthawave estilo elektronikoan.  

Gustokoa izan ala ez, lan ederra eta bikaina. ZORIONAK. 

2023/04/13

ANDONI OILOKIEGI, gazte artista-musikari-kantari nekaezina... fenomeno berria

Gaztea da eta hor dabil herriz herri, kantuz kantu etengabean nekatu gabe. Kantu batekin hasi eta ez dakigu noiz hartuko duen atsedena, kantu denak lotzen ditu, bata bestearen atzetik... kantua, musika, erritmoa, alaitasuna, giro ona eta umorea uztartzen ditu eta... gainera jendearen parte-hartzea eskertzen du. Bera eta bere kitarra nahikoak dira sekulako giroa sortzeko. Estimatuta dago horrelako artisten ekarpenak! Datorren ostiralean Erratzuko Gorosti ostatuan egongo da, Arizkun rock festibalean ere bai, eta beste hainbat herrietan. 

BIDEOA: 2023ko ABERRI EGUNA KANTUZ Iruñean


 

BIDEOA: Kanpomartxo. Lutxana-Erandio kantagunea


 

BIDEOA: IRUÑEAN KANTUZ Apirilaren 1ean


 

BIDEOA: Otsailaren 25ean SARTAGUDAN KANTUZ


 

BIDEOA: Tafallan otsailaren 11an, otsaileko feriak


 

Baleak elkarteak antolaturik, MANEX PAGOLA KANTUZ apirilaren 15ean XAIA OSTATUAN


 

Apirilaren 2an, BERMION KANTU TOPAKETAREN BIDEOA

Apirilaren 2an, Bermioko kaleetan 3 kantu talde elkartu eta kantujira bateratua burutu zuten: BERMIOKO KANTA KANTA LORUE, BERMIOKO JOSEPA KALE KALE, eta GERNIKAKO URDAIBAI KANTAGUNEA. Egun ederra igaro zuten, eta Bermiotar guztiak pozik!!! 

 

2023/04/11

XIRU FESTIBALA, Apirilaren 7,8,9an, GOTAINE-IRIBARNEN

 

Informazio gehiago eta egitaraua: XIRU FESTIBALA

Apirilaren 22an, BAIONAN KANTUZen 26. urtebetetzea... ZORIONAK!


 EGITARAUA: 

  • 11:00etan Pilori plazan, TUNTUNA eta MADJIK XIRULARRU taldearekin (Aterbea Guichot 42, Espainiako karrika)
  • 13.30ean, ZIKIROA (25 €tan)  Laugan. Menua: sartze beroa, zikiroa, gasna, bixkotxa, arnoa, kafea, ttott; IZENA EMATEKO: bilsalmentak@gmail.com  (Baionako Ikastolaren alde) 
  • 15:00etan, KANTU eta MUXIKOAK
Xehetasun gehiago: BAIONAN KANTUZ