2018/10/25
Urriko Donostian Kantuz bideoa jaso dugu
Urriaren 20an, larunbata, Donostian Kantuz egindako kantujira.
2018/10/17
Urriaren 28an Debako kalean kantuz I. Topaketa
Beraz, badakizue animo eta Deban elkarrekin kantatu dezagun!!!
Agur bero bat Debako kantuzaleei.
Urriak 27, Sopelan, Kantu zahar-berrien kantaldia
Datorren urriaren 27an, barikua, gaueko 23:30eatik aurrera, Astrabuduako Novak Tabernan Josu eta Unairen beste kantaldi bat izango dugu, "Euskarazko kantu zahar eta berriak" lelopean.
Aski ezagunak dira gure Josu eta Unai, kantujira askotan aritzen baitira, behin eta berriz.
Kantaldi ederra entzungai oraingoan Astrabuduan.
Zorionak bikote eta segi aurrera!!!
Urriaren 27an, Iruñean #Behingoz Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan KANTUZ!
Datorren urriaren 27an, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Iruñeako kaleak jendez beteko dira BEHINGOZ EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN eskatzeko. 3 manifestazio ezberdinak bat egingo dute amaieran Ziudadela parkean. Mobilizazioa alaia eta jai-giroan bizitzeko, zutabe bakoitzean kultur eta musika taldeak arituko dira ingurua animatzen. Horietako batean Nafarroako Kantujira Taldeak joango dira, gure aldarrikapena KANTUZ zabaltzen. #BEHINGOZEUSKARAOFIZIALANAFARROAOSOAN KANTUZ zutabea, arratsaldeko 17:00etan irtengo da MEDIA LUNA PARKETIK.
Urriaren 27an, kantujira Usurbilen
Datorren urriaren 27an, larunbata, eguerdiko 12:30ean hasita 14:00ak bitartean Usurbilgo kantu taldea arituko da kalez kale herria alaitzen. Kantujira Mikel Laboa plazatik hasiko da.
Urriaren 27an, kantu saioak Algortan
Algortatik jaso berri dugun kantu saioa. Algortako Azebarri euskaltzaleen elkarteak antolatuta, datorren urriaren 27an, Kantujira Kalez Kale hasiko dira 19:30eatik aurrera. Ibilbidea Azebarri egoitzatik hasita, Kasinoa, Tellagorri, San Nikolas eta Katean (Bodegilla) amaituko dute.
Hori ez gutxi eta ondoren Kantu-Afaria izango dute. Jan-edanak dastatu ondoren Anje Duhalderen laguntzarekin kantu ugariz ornituko dute afari-amaiera.
Kartelan duzue afarian izena emateko kontaktoa.
Besterik gabe, goxatu egun horretaz eta zorionak antolatzaileei.
Urriaren 26an, Diman Arratia Kantuz saioa 19:30ean.
Arratia Kantuz egitasmoarekin jarraitzen dute Arratiako kantuzaleek. Datorren urriaren 26an, barikua, arratsaldeko 19:30ean, Dimako Herriko plazan elkartuko dira bailarako kantujira egiteko. Kantujira horretan "Kantu Bat Gara" musika taldearen laguntza izango dute.
Hurrengoa berriz azaroaren 23an izango da, Igorren (arratsaldeko 19:30ean ere bai).
Urriaren 20an, Baionan Kantuz berezia: Pierre Ospital gogoan!
Baionan Kantuzen hastapenetik hor zen Pierre Ospital baionesak utzi gaitu duela bi aste. Ikastolako guraso zenean bere lagunekin abiatu zuen orai zazpi herrialdeetan bizi den animazio mota hori, gitarra soinean lauzkatu duena Baionan eta sail horrek piztu paradetan han eta hemen....
Datorren larunbatean, urriaren 20an, Baionako Lacarre plazan bilduko dira Pierre Ospital gogoan izateko, berak nahi zuen modura, kantuz!!!
Informazio gehiago hemen: Baionan Kantuz taldeak Pierre Ospital gogoan. Goian bego Pierre!
Urriaren 20an eta 21an Xalbador eguna Urepelen
Aurtengo Xalbador egunean, Joanes Arrosagaray, Ernest Alkat eta Fermin Mihura bertsolariak omenduko dituzte. Egitarauan herri kirolak, bertso saioak noski eta erromeria izango da. Hemen duzue egitarau osoa: Xalbador eguna Urepelen
Urriaren 19an Pasai Antxoko KANTUJIRA
Datorren urriaren 19an, hasiko dira Pasai Antxoko kantuzaleak herriko KANTUJIRA antolatzen.
Kartelak dioen bezala, urritik aurrera ekaina bitartean, 3. osotiraletan arratsaldeko 19:00etan Pasai Antxoko kaleetan zehar kantuz alaituko dituzte Pasaiko inguruak.
Zorionak pasaitarrak, Euskal Herrian gero eta txoko gehiago ditugu kantuz ekimenarekin lagunduta. Goratu pasaitarren bihotzak zuen kantu ederrekin.
2018/10/16
Kantu tailerrak antolatu ditu Aiko Taldeak
Aiko taldeak "Tradiziozko Kantu Ikastaroa" antolatu du Euskaltzaindiarekin elkarlanean.
Tailerra honetan hainbat teknikari, kantari, eta artista parte-hartuko dute beraien jakinduria transmititzeko, tartean Letura, Thierry Biscary, Joseba Tapia, Maddi Oihenart, Benito Lertxundi, eta beste batzuk...
Ikastaroa datorren urriaren 26an hasiko da eta maiatzean amaituko da.
Informazio guztia hemen duzue:
K@ntari Kantu Tailerrak
2018/10/08
Urriaren 11an, Bilbo Kantari taldearen kantujira.
Datorren urriaren 11an, osteguna, Bilboko kaleak alaituko dituzte kantuz. Asteburu luzea dela eta ostegunera aurreratu dute kantujira. Hasiera Plaza Barrian dagoen Cafe Bilbaon izango da.
Irudian kantujiraren ibilbidea eta geldiune bakoitzean abestuko dituzten kantuen zerrenda duzue. Beraz animatu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)