2024/03/22

MARTXOAK 24, BAIONAN KORRIKA BESTA, 12.30eatik aurrera, korrika amaiera, kantaldiak, musika, jaia eta besta.


MARTXOAK 24, Pantxoa-Peio omentzeko kantujira Usurbilen.

Martxoaren 24an, igandea, eguerdiko 12.00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta, kantujira berezia ospatuko du Usurbil Kantuzek. Oraingoan PANTXOA eta PEIOren kantuak bakarrik abestuko dituzte. Horretarako, beren 27 kantu eta ibilbidearen laburpen bat duen kantu-liburuxka bat osatu dute, kantujiran bakoitzak ale bat eskuratuko duelarik. Kantujira hau PANTXOA eta PEIOri kantuzaleon eskerrona agertzeko izango da. Omenalditxo xume bat. 

MARTXOAK 23, EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO KANTU-KALEJIRA, 18.00eatik aurrera Indautxu plazatik


 

MARTXOAK 23, BAIONAN KANTUZ taldearen saioa, 11.00etan Euskal Museoan

Baionan Kantuz: Korrika bezpera. Martxoa Korrikaren heltzearen hilabetea dugu Baionan eta Baionan Kantuzena bere bezperan. Hortako Tuntuna elkarteak euskararen gorazarre dituen kantuen xaramelatzerat -Aberriaren mugak, Kontrapas, Euskal Herrian euskaraz, Ez bedi galdu Euskara eta nolaz ez Guk Euskaraz - jendea gomitatzen du bezperatik berotzeko. "Kantuz" Jose Mendiage hazpandarraren kantu famatua, otsailean ikasten hasia errepikatua izanen da ere, jada "www.facebook/baionan-kantuz" eta www.baionan-kantuz.eus guneetan zintzilikatua den programan ikusiko duzuen bezala. Korrika bezperan ere, hartan parte hartzeko bizkarrekoak salgai izanen dira Euskal Museoaren aintzinean. Azkenik, apirilaren 27an iraganen den Baionan Kantuzen 27. urtaburuko xehetasunak emanak daizke, beraz ez dudatu eta helduden larunbata arte. 

MARTXOAK 23, KANTU-KORRIKA DONOSTIAN, 12.00etan Plaza Berrian


 

MARTXOAK 23, BASAURI KANTARI, 19.30ean Bentako plazatik.


 

MARTXOAK 21, SESTAO KANTARIren KANTALDIA


 

MARTXOAK 21, SANTURTZI KANTARI eta Bihotz Gaztea KANTUBIRAn.


 

2024/03/15

ERROBI taldea, 50 urte eta gero berriro oholtza gainean

 

ERROBI taldea 50 urte eta gero, berriro elkartuko da, Anje Duhalde eta Mixel Ducau bat eginik. ARGIAN ateratako artikulua irakurgai: ARGIA: Errobi bueltan

MARTXOAK 14-24, EUSKAL HERRIA KORRIKA Irundik Baionarat abian da!!!


Hemen dituzue urtez urte KORRIKA ABESTIEN BILDUMA: KORRIKA ABESTIAK

eta KORRIKA ZUZENEAN JARRAITZEKO ESTEKA: KORRIKA ZUZENEAN

KANTARI KONTARI EKIMENA Leioako Mendibile jauregian

                                           
Kantari Kontarik kantua modu aktibo eta interaktiboan bizitzeko aukera ematen digu, entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko. Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde antolatutako proiektua da. 

"Tradiziozko" kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak izango dira udaberriko lau saioetan. Bertan kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak partekatuz. Haiekin batera kantatu eta kantua barneratuko dute gure bizia aberasteko, saio bakoitza txakolin dastaketa batekin amaituz. 

Lehen emanaldia, martxoaren 16an, Gontzal Mendibilekin.  EGITARAU OSOA: KANTARI-KONTARI