2013/02/22

Errenteriako kantujira: hileko 2. larunbatetan.

Errenteriatik informazio hau argitaratzeko eskatu digute: Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta hileroko bigarren larunbatetan (uztailan eta abuztuan jai), herriko enparantzatik abiatuko dira eguerdiko 12:00etan, kalez kaleko kantujirari ekiteko.
Ea ba herriko kantuzale guztiak animatzen zareten!

Donostia Kantuz 10. urteurrena: bideoa

Donostia Kantuz 10. urteurrena. Bideoa.

Otsailak 24: Kantu bazkaria Hazparnen

Datorren otsailaren 24rako, igandea, Kantu bazkaria antolatu dute Hazparneko Les Tilleuls jatetxean, euskal kantu zahar eta ahantziak gogoratu eta berreskuratu nahian. Bazkalosteko saioa dinamizatzeko primerako gonbidatuak izango dituzte bertan: Manex Pagola, Ugutz Robles, J.M. Noblia eta Beñat Loyatho. Menua+kafea+ardoa= 20 euro. Irabazitako dirutza Ezkia ikastolarentzat bideratuko dute. Antolatzaileak Ezkia ikastola; Laguntzaile modura Euskal Irratiak. 

2013/02/13

Zorionak Donostia Kantuz taldeari bere 10. urteurrenean.

Hitzordu berezia dugu euskal kantuzaleok datorren larunbatean, otsailaren 16an, Donostian eguerdiko 12:00etan "Donostia Kantuz" taldearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu duten kantujira berezian. Kalez kale kantatzeko dinamikarekin eman ziren lehen urratsak 10 urte geroago bere segida badutela erakutsiko dugu. Zatozte beraz, larunbatean Donostira egun osoko kantu-jaialdira.
ZORIONAK Donosti Kantuz taldekide guztioi.

2013/02/11

Otsailaren 15ean, Ibardin kantuz

Ibardinko gainan sagardotegi berria ireki dute. Aitzaki horrekin Etxalar Kantuz eguna antolatu dute bertan, afari eta guzti.
Bertara animatzen diren guztiak eman izena Begiraleak taldearekin harremanetan jarrita:
begiraleak@wanadoo.fr  /  Tlfn.: 608 879 313
Afaria: 30 euro .

2013/02/04

Tolosako ihauterietako kantu eder bat: "neskatil poxpolin"

Oi! neskatil poxpolin ezpain gorri, begi urdin polita ta krabelin. Zu ikusi ta bihotza, batzutan tilin, bestetan pirrin, tirripintintin. (2) (milesker Juantxo Zeberiori).

Tolosako ihauteri kantuak, 2013ko kantu liburuxkan

           Tolosako Udalak, bertako hedabideekin batera (Galtzaundi, Txolarre irratia, Tolosaldeko Hitza, 28 Kanala), 2013ko ihauterietarako kantu liburuxka bat argitaratu dute. Bertan agertzen diren kantuak, Tolosako ihauterietan kantatzen diren abestiak dira.
Pdf artxiboa gure KANTUTEGIAN aurkitu dezakezu. Abesti hauek ikasteko modurik erakargarriena Tolosara gerturatzea eta bertan entzutea duzu.

Santa Ageda bezpera Plentzian (2011)

Santa Ageda bezperan, Euskal Herria kantuan.

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate  ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

         Euskal Herri osoan entzungo ditugu kopla hauek otsailaren 4an, tartean Irungo Nabarteneako kideak idatzi digute, astelehenean, 19:00etan irtengo direla kalez kale kantuan.
Gasteiz kantuz taldeko kideak ere deialdi berezia egin dute kantuzaleen artean baserritarrez jantzita kantujira berezira etortzeko.

2013/02/01

Otsailaren 3an, Etxalarren Kantuz

Hilabetero lehenbiziko igandean kantuan aritzeko elkartzen da herritar talde bat Etxalarren. Igande honetan ere egin dute hiztzordua. Herriko Etxearen aitzinean elkartuko dira 11:45ean, hamaiketakoa eginen dute Elutsa ostatuan eta ondotik, kantujiran arituko dira.

Otsailaren 2an, Pasai Donibanen kantuz.

Otsailaren 2an, Pasai Donibanen arratsalde ederra pasatzeko aukera. Inguru erakargarri batean euskal kantuekin bertako kaleak zeharkatzeko aukera paregabea.