2018/11/14

Azaroaren 23an, Igorren, Arratia Kantuz ekimena

Ez du etenik ARRATIA KANTUZ ekimenak, eta urtea amaitu baino lehen badute beste hitzordu nagusi bat, datorren Azaroaren 23an, Igorren bilduko dira arratsaldeko 19:30eatik aurrera Gau Loran. Kantujira honetarako "Kantu Bat Gara" musika taldearen laguntza izango dute. Zorionak Arratia Kantuz! 

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta: EHSONA2018

Urteak darama Bartzelonako Euskal Etxeak EHSONA festibala antolatzen. Azaroan hasi eta Abenduan amaituko da. Azaroaren 9an hasi zen Zizel taldearekin; Azaroaren 15ean SutaGar izango dira; Azaroaren 24an Kepa Junkeraren kontzertua; Abenduaren 1ean Glaukoma taldea eta amaitzeko Abenduaren 14an Doctor Deseo. 
Informazio gehiago hemen duzue: 
Euskal Etxea Barzelona: EHSONA 2018

Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra EUSKARALDIA

Kantuzaleok gure dinamikaren baitan euskararen erabileraren alde ere egunero egiten dugu, hori baita gure helburu nagusienetako bat. Hori dela eta EUSKARALDIAN parte hartzea gonbidatu nahi zaituztegu kantuzale guztioi, AHOBIZI edo BELARRIPREST bainan EUSKARAZ KANTA!!!

Badator 2018ko Durango Azoka...eta musika zuzenean entzuteko aukera!

Abenduaren 5etik 9ra, Durango Azokako ateak irekiko dira, euskal gaien inguruko liburuak, diskak eta bestelako gaiak eskuratzeko aukera paregabea!. 
Ondoan AHOTSENEA gunean gure musikarien lan berriak entzuteko aukera izango dugu, aurten tartean hauek izango ditugu: Hezurbeltzak (Jon Maia-Gorka Hermosaren proiektu berria); Xabi Bandini (Kerobia taldeko abeslaria); eta lehen proiektua aurkeztu nahi duten sortzaile berriak: Zizel, Azalera, Txost, Maddi, Antton Larrandaburu. Hauetaz gain beste 70 talde pasako dira oholtzatik. Ez galdu aukera hau! Informazio gehiago hemen: AHOTSENEA

Pasai Antxoko kantujirarekin ekaina bitartean badugu zer egin!


ESKER1000 Euskal rockaren omenezko ekimena

1000ESKER Euskal rockari eskainitako omenaldi bat dela esan dezakegu. Datorren Azaroaren 24an elkarretaratze bat antolatu dute Baionan eta hurrengoa berriz 2019rako utziko dute. Informazio gehiago hemen: 1000ESKER ekimena

Xiberuko "MODAL" kantu modalitatea ezagutzen?

"Modal" kantatzeko modalitatea ezagutzen duzue? Allande Etxartek horretaz eta Pettiri Xiberuko txanbelariaz eta kantariaz entzungai duzue hemen. Xiberoko Botza irratia

Deban egindako kantu tapaketako argazki kolektiboa

Egun ederra igaro zuten Deban antolatutako I. kantu topaketan. Kantuen alaitasunekin elkartu ziren makina bat kantuzale Debako kaleetan. Indarra eta gogoa gelditu dira hurrengo kantu topaketa bat antolatzeko. Zorionak!!

2018/10/17

Urriaren 28an Debako kalean kantuz I. Topaketa

 Hemen duzue Debatik jasotako gutuna. Bertan, datorren urriaren 28an Deban antolatu duten kantu topaketara gonbidatzen gaituzte.
Beraz, badakizue animo eta Deban elkarrekin kantatu dezagun!!!
Agur bero bat Debako kantuzaleei.

Urriak 27, Sopelan, Kantu zahar-berrien kantaldia

Datorren urriaren 27an, barikua, gaueko 23:30eatik aurrera, Astrabuduako Novak Tabernan Josu eta Unairen beste kantaldi bat izango dugu, "Euskarazko kantu zahar eta berriak" lelopean. 
Aski ezagunak dira gure Josu eta Unai, kantujira askotan aritzen baitira, behin eta berriz. 
Kantaldi ederra entzungai oraingoan Astrabuduan. 
Zorionak bikote eta segi aurrera!!!

Urriaren 27an, Iruñean #Behingoz Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan KANTUZ!

Datorren urriaren 27an, larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Iruñeako kaleak jendez beteko dira BEHINGOZ EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN eskatzeko. 3 manifestazio ezberdinak bat egingo dute amaieran Ziudadela parkean. Mobilizazioa alaia eta jai-giroan bizitzeko, zutabe bakoitzean kultur eta musika taldeak arituko dira ingurua animatzen. Horietako batean Nafarroako Kantujira Taldeak joango dira, gure aldarrikapena KANTUZ zabaltzen. #BEHINGOZEUSKARAOFIZIALANAFARROAOSOAN KANTUZ zutabea, arratsaldeko 17:00etan irtengo da MEDIA LUNA PARKETIK.

Urriaren 27an, kantujira Usurbilen

Datorren urriaren 27an, larunbata, eguerdiko 12:30ean hasita 14:00ak bitartean Usurbilgo kantu taldea arituko da kalez kale herria alaitzen. Kantujira Mikel Laboa plazatik hasiko da. 

Urriaren 27an, kantu saioak Algortan

Algortatik jaso berri dugun kantu saioa. Algortako Azebarri euskaltzaleen elkarteak antolatuta, datorren urriaren 27an, Kantujira Kalez Kale hasiko dira 19:30eatik aurrera. Ibilbidea Azebarri egoitzatik hasita, Kasinoa, Tellagorri, San Nikolas eta Katean (Bodegilla) amaituko dute. 
Hori ez gutxi eta ondoren Kantu-Afaria izango dute. Jan-edanak dastatu ondoren Anje Duhalderen laguntzarekin kantu ugariz ornituko dute afari-amaiera. 
Kartelan duzue afarian izena emateko kontaktoa. 
Besterik gabe, goxatu egun horretaz eta zorionak antolatzaileei.  

Urriaren 26an, Diman Arratia Kantuz saioa 19:30ean.

Arratia Kantuz egitasmoarekin jarraitzen dute Arratiako kantuzaleek. Datorren urriaren 26an, barikua, arratsaldeko 19:30ean, Dimako Herriko plazan elkartuko dira bailarako kantujira egiteko. Kantujira horretan "Kantu Bat Gara" musika taldearen laguntza izango dute. 
Hurrengoa berriz azaroaren 23an izango da, Igorren (arratsaldeko 19:30ean ere bai). 

Urriaren 20an, Baionan Kantuz berezia: Pierre Ospital gogoan!

Baionan Kantuzen hastapenetik hor zen Pierre Ospital baionesak utzi gaitu duela bi aste. Ikastolako guraso zenean bere lagunekin abiatu zuen orai zazpi herrialdeetan bizi den animazio mota hori, gitarra soinean lauzkatu duena Baionan eta sail horrek piztu paradetan han eta hemen....
Datorren larunbatean, urriaren 20an, Baionako Lacarre plazan bilduko dira Pierre Ospital gogoan izateko, berak nahi zuen modura, kantuz!!!
Informazio gehiago hemen: Baionan Kantuz taldeak Pierre Ospital gogoan. Goian bego Pierre!

Urriaren 20an eta 21an Xalbador eguna Urepelen

Aurtengo Xalbador egunean, Joanes Arrosagaray, Ernest Alkat eta Fermin Mihura bertsolariak omenduko dituzte. Egitarauan herri kirolak, bertso saioak noski eta erromeria izango da. Hemen duzue egitarau osoa: Xalbador eguna Urepelen

Urriaren 19an Pasai Antxoko KANTUJIRA

Datorren urriaren 19an, hasiko dira Pasai Antxoko kantuzaleak herriko KANTUJIRA antolatzen.
Kartelak dioen bezala, urritik aurrera ekaina bitartean, 3. osotiraletan arratsaldeko 19:00etan Pasai Antxoko kaleetan zehar kantuz alaituko dituzte Pasaiko inguruak. 
Zorionak pasaitarrak, Euskal Herrian gero eta txoko gehiago ditugu kantuz ekimenarekin lagunduta. Goratu pasaitarren bihotzak zuen kantu ederrekin. 

2018/10/16

Kantu tailerrak antolatu ditu Aiko Taldeak

Aiko taldeak "Tradiziozko Kantu Ikastaroa" antolatu du Euskaltzaindiarekin elkarlanean. 
Tailerra honetan hainbat teknikari, kantari, eta artista parte-hartuko dute beraien jakinduria transmititzeko, tartean Letura, Thierry Biscary, Joseba Tapia, Maddi Oihenart, Benito Lertxundi, eta beste batzuk... 
Ikastaroa datorren urriaren 26an hasiko da eta maiatzean amaituko da. 
Informazio guztia hemen duzue:
K@ntari Kantu Tailerrak

2018/10/08

Urriaren 11an, Bilbo Kantari taldearen kantujira.

Datorren urriaren 11an, osteguna, Bilboko kaleak alaituko dituzte kantuz. Asteburu luzea dela eta ostegunera aurreratu dute kantujira. Hasiera Plaza Barrian dagoen Cafe Bilbaon izango da.
Irudian kantujiraren ibilbidea eta geldiune bakoitzean abestuko dituzten kantuen zerrenda duzue. Beraz animatu!   

Gernikatik giro ederra islatzen duen bideoa

2018/09/28

Urriaren 6an, zapatua, Gernikako Euskal Jaia

Datorren urriaren 6an, urteroko kantu topaketa Gernikako Euskal Jaia egunean. Hemen duzue egitaraua: 10:45ean, San Fidel ikastolan harrera eta hamaiketakoa. 12:00etan, pregoia-txupina Merkurio plazan eta kantujiraren hasiera. 15:00etan, herri bazkaria (indabak, makailua, postrea,...). Prezioa: 15 euro. IZENA EMATEKO. Kontu korrente zenbakia: ES91 2095 0043 1091 1101 0087 Informazioa bidaltzeko eta kontaktua: urdaibaikantuz@gmail.com / Denis: 639 600 915 - Josu: 629 271 810. Izena emateko azken eguna: Urriak 1. Euskal jantziarekin joatea gomendatzen da egunari merezi duen kolorea emateko.

Irailaren 30ean, Lergan kantujira, "Mahats bilketaren jaia"

Xabierreko lurretan VIII. MAHATS BILKETAREN JAIA ospatuko dute Lergako herrian. 
Bertan ere kantujira antolatu dute. Goizeko 11:00etan emango diote kantujirari Lergako kaleetan zehar. 12:00etan berriz mahatsa zapaldu eta lehen zukuak edateko aukera egongo da. 
Beraz, egun ederra igarotzeko aukera, kantuz eta ardo ederrak dastatuz.
Informazio gehiago hemen: Mahats bilketa jaia Lergan
On egin!

Irailaren 29an, Tafallan Kantuz "lau urtaroak" kantu saioa

Irailaren 29an, Laudioko euskal jaietan kantujira

Irailaren 28an eta 29an ospatuko da Laudion euskararen jaia. Egitaraua zabala bi egun horietan, tartean musika, dantza eta kantujirak noski!!!. 
Irailaren 29an, Nafarroa Kanta taldearekin bi kantu saio antolatu dituzte, lehena eguerdiko 13:00etan hasiko dena, eta ondoren arratsaldean 17:00etatik aurrera. Beraz, aitzakirik ez Laudion euskararen alde egin eta kantuz goxatzeko. 
Animatu eta euskaraz bizi kantuz!

Elkarrekin Kantatzea terapia osasungarria dela diote...


Bermioko Kanta Kanta Lorue kantagunekoen ekimena jendetsua.

Irailaren 22an, Bermioko Kanta Kanta Lorue kantagunekoek jendetza bildu zuten, Bermioko kaleak kantuz alaitzeko. Tartean Gernika-Lumoko Urdaibai kantari taldekoak egon ziren, eta horiekin batera, Donostiako eta Bilboko kantu-lagunak. Kantuzaletasunak eskaintzen ditu horretarako aukerak, lagun berriak egin eta hauekin batera egun ederrak konpartitzeko egunak!.
Hemen duzue partaideen argazkia. Hurrengo HITZORDUA:
Urriaren 6an, Euskal Jaia ospatuko dute Bermion, eta kantujira egongo da.
Segi bide beretik!!!  

2018/09/27

Irailaren 28an, Aretxabaletako jaietan Kantu-Afari herrikoia

Zazpigarrenez kantu afaria egingo dute Aretxabaletako San Migel jaiak ospatzeko. Horrela, "sei pistols & Trabuko Bat" taldeek girotuko dute Herriko plaza 21:00etatik aurrera. Horrez, gain Euskal Herriko betiko abestiak abestuko dituzte. 

Informazio gehiago hemen:
Kantu-Afaria Aretxabaletako jaietan





2018/09/19

Irailaren 24an, Urretxuko jaietan Kantu-afaria Fermin Balentziarekin

Aurten 25 urte betetzen dira Urretxuko kantuzaleek herriko jaietan KANTU-AFARIA antolatzen dutela. Tarteka artistak gonbidatzen dituzte herritarrekin bateginik gure kantuak elkarrekin abesteko, bertatik Pantxoa-Peio, Anje Duhalde, Niko Etxart, eta beste hainbeste artista pasa dira. Aurten Fermin Balentzia izango da Urretxun. 
Astelehenean, gaueko 21:00etatik aurrera Gernikako Arbola plazan hasiko da KANTU-AFARIA. 

2018/09/05

Irailaren 16an, "Andereserora" pastorala Hiriburun

Datorren irailaren 16an, ANDERESERORA pastorala ikusteko aukera izango dugu Hiriburun. Igande horretan, goizeko 11:00etan, aktore eta artaldearen desfilea egingo dute, goizeko 12:00etan berriz muxikoak dantzatuko dute plaza Berrin. 13:00etan bazkaria eta talo-jana. 
Pastorala arratsaldeko 15:30ean hasiko da, eta ez diogu eguraldiari beldurrik izan behar, aterpean izango baita. 
Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan, ostatu, talo-jana eta soinu-musika izango dugu. 
Xehetasun gehiago orrialde honetan: Hiriburu Pastorala
Animatu eta goxatu gure euskal antzerkiaz, musikaz, dantzaz eta kantuaz. 

2018/08/28

Irailaren 15an "Kantuz Kantu Altsasukoak Aske" kantu ekimena antolatu dute.


Aldarrikapena, jaiak, eta kantagintza bat eginik Altsasukoak aske plataformak Zubiondo kantu taldearekin batera kantujira topaketa antolatu dute datorren irailaren 15erako. 12.00etan herriko plazan hasiko da kantujira. Ondoren bazkaria egongo da. Izena emateko: taldeko datuak bidali email honetara: kantuzkantu.altsasukoakaske@gmail.com
Zenbat kantu zale etorriko diren
Kontu zenbaki honetan ES04-3035 0018 41 0181097796 bazkaria ordaindu (22 euro/pertsona)

Irailaren 8an, zapatua, Bilbo Kantari


Irailaren 8an, Zarauzko Euskal Jaietan Kantujira

Iraileko hilabete honetan herri askotan ospatzen dira Euskal Jaiak, eta Zarauzkoa horietako bat dugu, jai ederra eta jendetsua. 
Aurten, irailaren 8an, larunbata, eguerdiko 12:00etan hasiko da Kantujira, Udaletxeko plazatik. 

Irailaren 2an, IX. Plentzia Kantari

 Plentzia Kantari taldeak datorren iraikaren 2an ospatuko du bere XI. Plentzia Kantari eguna. Hasiera arratsaldeko 19.00etan, plazatxotik, ondoren erromeri-dantza saioa Patxi Perez & Konpainia taldearekin. Informazio gehiago hemen: Plentzia Kantari 

2018/08/27

Irailaren 1ean Kantujira Donostiako Euskal Jaian.

  • Donostiako Euskal Jaiak datorren irailaren 1ean hasiko dira. Egitarauan sagardo dastaketa, dantza txapelketa, erromeria, eta nola ez Kantujira berezia izango degu.12.00etan San Martin azokatik abiatuko da Alde Zaharrera joateko. Tartean sagardokin topa eta kantatzeko aukera izango degu. 


2018/08/23

Tafalla Kantuz ekitaldiko irudiak jaso ditugu

URDUFOLK Urduñako folk jaialdia abuztuaren 31an eta irailaren 1ean.


2013an abiatu zen lehen folk jaialdia eta dagoeneko 2018koa begi bistan dugu. Musika jaialdi ederra da, eta bertan talde berriak eta interesgarriak parte hartzen dute. Jaialdia 31an eta irailaren 1ean izango da Urduñan.
Parte hartuko duten taldeekin batera euskal talde ezagunak izango dira bertan: BIDAIA taldea, XABI ABURRUZAGA hirukotea, Asturiaseko gaitajoleak, Getxa Goi txistulari banda, eta abar luze bat.
Egitaraua eta bestelako informazio guztia orrialde honetan aurkitu ditzakezue: URDUFOLK

Bilboko Aste Nagusian KANTALDIA datorren abuztuaren 25ean

EUSKAL KANTARIEN JIRA BIRAk antolatuta, datorren abuztuaren 25ean, Bilboko Plaza Barrian, gaueko 23:30ean KANTALDI berezia izango dugu, aspaldiko kantariak parte hartuko dute bertan, aski ezagunak diren GONTZAL MENDIBIL, GORKA KNORR, URKO eta TXOMIN ARTOLA. 
kantaldia irekia da, doakoa, beraz aukera duzuenok animatu eta gogoratu gure abesti esanguratsu horiek!!. 

2018/08/20

AGUR JAUNAK abestiaren inguruko erreportaia

Joanes Segurolak egindako artikulu batean AGUR JAUNAK abestiaren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Dirudienez orain 100 urte interpretatu zen estreinezkoz San Inazioren omenezko prozesioan, 1918ko abuztuaren 1ean, Azpeitian. Foru Aldundiko klarin-joleek jo zuten. Agur Jaunak obrak ereserki izaera izan zuen gerra zibila garaian. 
Artikulua irakurtzen jarraitzeko hemen klikatu:

2018/08/18

Tafallaren kantua euskaraz

Hemen duzue Gasteizko kantukideak bidalitako bideoa. Tafallako jai-bezperan, bertako kantu ederra euskaratuta. Goxatu eta aukera baduzue Tafallara joan eta kantatu!!!

Bilboko Aste Naguian ere kantujirak

Dagoeneko udako jaietan murgilduta, badator Marijaiaren festa eta algara, Bilboko Aste Nagusia pizten duena. Bilbo Kantari taldeak antolatu ditu jaietako kantujirak, eta hemen doakizue gonbitea bertara joateko eta elkarrekin kantatzeko: Datorren abuztuaren 21ean, asteartea eta abuztuaren 23an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Kalderapekon (Txakur kalean) hasiko dira kantujirak. 
Gora Bilboko aste nagusia! 

2018/08/13

Musikaren minak eta maiteminak: Izaro eta Garikin elkarrizketa

Maider Galardik zuzendutako elkarrizketa duzue hau, kantari gazte eta berri batekin IZARO eta aski ezaguna den GARIrekin (Ertzainak). Kantagintzaren inguruan hainbat gogoeta interesgarri egiten dute.

Abuztuaren 25ean, Kantujira Elgoibarko jaietan

Datorren abuztuaren 22an hasita eta 28a arte, Elgoibarren San Bartolome jaiak ospatuko dituzte. Abuztuaren 25ean bereziki kantujira antolatu dute bertako herritarrak, horrela goizeko 11:30ean, Maalako parketik abiatuko dira kantuzaleak eguerdiko 14:30ak bitartean. 
Jaietako egitaraua eta bestelako ekimenen berri izan nahi baduzu, hemen kontsultatu:

Abuztuaren 20an Tafallako jaietan Kantujira

Udako jaiak puri purian ditugu, Sanferminak pasa dira, laster Baionak hartuko du bere lekukoa, ondoren Gasteiz, Tafalla, eta horrela herriz herri. Eta guzietan kantujiraren bat badugu egitarauetan. 
Hemen duzue Tafallakoa. Kantujiran ederki abestu, ondoren herri bazkaria (menua: 20 eurotan), eta amaitzeko dantza giro ederrean. 
Animatu eta goxatu jai hauetan. 

Donostiako Aste Nagusian kantujirak

Donostiako Aste Nagusiko suziria bota dute bada, eta bertan kantujirak izango dute bere lekua. Lehena datorren abuztuaren 16an, Piraten Kantujira. 12.00etan Flamenkan elkartuko dira alde zaharreko kaleak kantuz alaitzeko asmoz. Eta hilabetero bezala, 3. larunbatean, datorren abuztuaren 18an, 12:00etan ere ohiko lekuan elkartuko dira Kantujirarekin hasteko. 
Donostia kantuz alaitzeko aukera eta ongi etorriak kanpotik zatozenak!!
Kaia, jaia, eta iraultza alaia!!!

Giro ederra Algortako portu zaharreko kantujiran

2018/07/05

Getariko Meaga auzoko Artelatz elkartean


VIII. Herri Kanta Eguna Otxandion, uztailaren 15ean

Datorren uztailaren 15ean, VIII. Herri Kanta Eguna ospatuko dute Otxandion. Egitaraua:
12.00etan harrera herriko plazan. 
12:30-14:30 tartean kalez kaleko kantujira, tartean dantzak. 
15:00etan bazkaria. 
17:30ean kantuak eta dantzak herriko plazan. 
Bazkaria: menestra, karrilerak, tarta...
Menua: 22 euro. 
Izena emateko diru ordainketa egin SOINUBIL elkartearen kontuan: Kutxabank: 2095 0057 50 9107625308  Diru sarrera egiterakoan taldearen izena jarri. Izena emateko azken eguna uztailaren 10ean. Bazkaltzeko kopurua konfirmatzeko bidali posta bat SOINUBIL kultur elkartearen helbidera: txbengoaxpe@gmail.com   Tlfnoa: 651700789  Zuen zain egongo gara! 

Sanferminetan euskaraz kantatzeko aukera OINEZ gunean

Aurtengo Sanferminetan NAFARROA OINEZ txokoa Iruñako Takonera parkean kokatuta izango duzue. Hortxe egitaraua, eta bertan kantu saioak ia egunero.

Sanferminetan RIAU RIAU euskaraz

Tafallako kantujiraren bideoa

Ekainaren 23an Tafallan egindako kantujiraren bideoa. Milesker Guillermo Arbeloari.

2018/06/04

2018ko Euskal Herria Kantuz eguna irudietan

Guillermo Arbeolearen irudiak. Milesker!!! Guillermo Arbeolearen irudiak. Milesker. Iñaki Otxoaren irudiak. Milesker!!!

Jabier Axpek ekoiztutako bideoa

Plentziako kantu taldetik bidalitakoa. Milesker!!! Ana Ordoñezen irudiak. Milesker!!!