2016/04/18
Manex Pagola, kantari eta kantuegileari elkarrizketak
Manex Pagola 1941ean jaio zen Landibarren (Nafarroa Behera). Musikari, kantari eta kantuegilea izan zen.. aski ezagunak dira berak egindako abestiak (azken dantza, ardiak lerro lerro, urtxintxak, kanta aberria,...). Talde ezberdinetan aritu zen kantari, adibidez GUK taldean. Zazpiribai eta Ortziken emanaldietan parte hartu zuen.
Zalantzarik gabe, euskal kantagintza berriari ekarpen handia eman zion gizona.
Basaizea elkarteak berarekin izandako hainbat elkarrizketa argitaratu dituzte, hemen dituzue batzuk:
2016/04/17
Apirilak 23an Musikaldia Baigorrin
Datorren larunbatean Baigorrin burutuko da MUSIKALDIA 2016 kantaldia. Oraingo honetan Manex Pagola hartu dute oinarri gisa. Kantaldia erakargarria... gaueko 21:00etan Baigorriko elizan.
Igandean berriz, apirilaren 24ean, NAFARROAREN EGUNA ospatuko dute Baigorrin. Egun osoan makina bat ekitaldi izango dira ikusgai, tartean, kantariak, kontzertuak, txarangak, dantzak, e. a.
Egitaraua ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu:
Baigorriko Basaizea elkartea da antolatzailea.
2016/04/13
Apirilaren 23an Baionan Kantuz ekitaldiaren 19. urteburua.
Dagoeneko 19 urte dira Baionan Kantuz dinamika sortu zela. Aurten ere ospatzeko asmoa dute eta datorren apirilaren 23an izango dute horretarako beta. Oraindik egitaraua itxi gabe badute ere, laster batean bidaliko digute. Bertan bazkaltzeko aukera ere izango dugu, aurretik deituta noski, bainan aurrerago bidaliko dizuegu informazio guztia.
Aurten zer esanik ez, modu berezian gogoratuko dugu bertako partaidea zen Frantxe laguna. Urtarrilaren 13an joan zen gure ondotik Patrick Franchessena. Ordutik faltan botatzen dugu bere gitarraren doinuak. Apirilaren 23an kantuz gogoratzeko aukera izango dugu.
Laster arte. aiooo.
EGITARAUA: 11:00etan Espainiko atean; 11:25ean Frantxeri omenaldia; 11:50ean, Auzitegi xaharreko mailetan; 12:15ean Euskal museoan; 13:30ean bazkaria Kalostrape taberna inguruan. Bazkarirako izen-ematea: idatzi helbide honetara - o.mesnard@orange.fr - Taldearen izena eta zenbat kide joateko zaretan azaldu. Azkar ibili, izena emateko azken eguna apirilaren 19an. Animatu!!
EGITARAUA: 11:00etan Espainiko atean; 11:25ean Frantxeri omenaldia; 11:50ean, Auzitegi xaharreko mailetan; 12:15ean Euskal museoan; 13:30ean bazkaria Kalostrape taberna inguruan. Bazkarirako izen-ematea: idatzi helbide honetara - o.mesnard@orange.fr - Taldearen izena eta zenbat kide joateko zaretan azaldu. Azkar ibili, izena emateko azken eguna apirilaren 19an. Animatu!!
2016/04/12
Apirilaren 23an, Santurtzin ere kantari
Datorren apirilaren 23an, herri ezberdinetan kantu saioak izango ditugu, Baionan, Urdaxen, eta Santurtzin ere bai!!... (ziur nago beste herriren batean ere zerbait izango dela).
Iñaki Otxoak pasa digu informazioa (Milesker Iñaki, eta animo!!!).
Eguerdiko 12:30etan emango diote hasiera kantujirari eta ondoren kantu-bazkaria izango dute Santurtziko garagardotegian. Dagoeneko badituzte 80 izen-emanak, animatu lekua dago eta!!!.
Kantujira arrakastatsua apirilaren 9an, Asteasun egindakoa
Aurreko apirilaren 9an, Asteasun ospatu zen kantujira. Eguraldiari aurre eginez, kantuen bitartez berotu zen giroa. Egun ederra, ongi antolatua, eta giro ezin hobea.
Aurrera ba... datorren kantujira prestatzeko!!!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen:
Asteasuko kantujira. Argazkiak
Aurrera ba... datorren kantujira prestatzeko!!!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen:
Asteasuko kantujira. Argazkiak
2016/04/11
Apirilaren 23an, kantu bazkaria Urdaxeko ostatuan
Datorren apirilaren 23an, Xareta bailarako herri eder batean kantu-bazkaria antolatu dute, bertan kokatuta dagoen Indiano ostatuan.
Dagoeneko urte batzuk badira, kantu-bazkari hau antolatzen dutela.
Goizeko 12etan Indiano ostatuan elkartu eta kalejiratxo bat egiten dute inguruko tabernetatik. 14:30ean bazkaria, eta bazkalostean berriz.. ordumugarik gabeko kantu saioa.
Musika laguntzaileak "bentazaharreko mutiko alaiak" izango dira.
Informazioa jaso edo izena emateko telefonoa: 663 701 188 (Fernando).
Ekainaren 25ean Biarritzen, Irailaren 3an Donostian, Euskal Herria Kantuz egunak
Antolaketa lanetan ari dira bai Biarritzen baita Donostian ere. Ekainaren 25ean Biarritzen eta Irailaren 3an Donostian, Euskal Herria Kantuz egunak ospatuko ditugu. Biak lotura izango dute, biak uztarturik joango dira, bietan kantujirak egiteaz gain, ekitaldi bereziak antolatzen ari dira.
Bi egun horietan, orain 50 urte sortutako "Euskal Kantagintza Berria" mugimenduko partaideak omenduko ditugu, bai iparraldeko kantariak baita hegoaldekoak. Beraien kantuak kantatzeaz gain, gure ondoan izango ditugu.
Momentuz ez dizuegu ezer gehiago aurreratuko, hori bai gorde egun horiek, bertan egoteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Aurrerago informazio gehiago. Aiooo.
2016/04/10
"Txapel karrua" kantu kalejiran aritzeko
Portugaleten sortua, Txapelak bat kantuzale taldea lan ederra egiten ari da bere inguruko herriak, kaleak, eta auzoak kantuz animatzen.
Eta bere zeregin eta zaletasun horretarako tresna berezia prestatu dute, "TXAPEL KARRUA". Horrekin dabiltzate urtebete, bertan megafonia kokatu dute, bere gordegailua ere badu, gurpil ederrak kalez kale aritzeko, eta aukeran, beraien jan-edanak barra gainean jartzeko aukera ere eskaintzen du.
Beraz, martxan jarri "txapel karrua" eta AURRERA!!!.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)