2015/06/14

Portugaleten antolatutako folklore azokan Txapelak Bat kantuzale taldea kantujiran

Aurreko astean, ekainaren 6-7an Portugaleten Folklore azoka antolatu zuen bertako Elai Alai dantza taldeak. Herria animatzeko Txapelka Bat kantuzale taldea aritu zen, musika eta kantua zalbalduz. Aspaldi honetan talde emankorra dugu hau, herriz herri gure musika eta kantu errepertorioa zabaltzen lan handia egiten ari duena. Zorionak, eta segi aurrera!!

Donostian kantujira Gure Esku Dago ekimenean

Datorren ekainaren 21ean, Gure Esko Dago ekimen erraldoiaren barruan, Donostian, eguerdiko 12:30etatik aurrera, alde zaharrean burutuko da kantujira berezi bat, Kaskarinak eta Donostiako txistulariekin batera.
Erabakitzeko eskubidea kantuz aldarrikatuko dute egun horretan Donostiako alde zaharrean.

Kantu afaria Olaberrin Furundarenarekin

Datorren ekainaren 19an, Olaberriko Zezilionea jatetxean, kantu afari ederra antolatu digute Olaberriketan Olaberriko Euskara elkarteak. Beraiek dioten bezala abesten duen herria ez da inoiz hilko!. Beraz badakizue animatu eta eman izena. Informazio gehiago nahi duenak, idatzi dezala antolatzaileen facebook-orrialdean:

2015/06/09

Sanferminetan kantari datorren uztailaren 11an!

Gero eta gutxiago falta Sanferminetarako eta kantuzaleok ere badugu urtero bezala gure txokoa egitarau horretan. Datorren uztailaren 11an, larunbata, Orreaga fundazioren eskutik, Sanferminetan Kantari ospatuko dugu.
Hasiera Merkatarien plazan egingo dugu (Udaletxe atzean). Ondoren alde zaharra kantuan zeharkatuko dugu. Bazkaria berriz 15:00etan, San Jose plazan.
Izena emateko, uztailaren an baino lehen, 22 euro ingresatu beharko duzu, kontu zenbaki honetan: ES 14303500526905211052966 (Euskadiko Kutxa). Kontzeptuan jarri izen.-abizenak eta zenbat zareten.
Besterik gabe, gora bihotzak eta gora Sanfermin!

Debagoieneko I. kantu-dantza eguna balorazio ona.

Elgetara gerturatu ziren kantuzaleen eskutik jasotako balorazioak oso onak izan dira, eguraldia lagun, musikariak onak, jende andana, eta giro paregabea... beraz zoriondu egin behar, egun berezi hau antolatu zuten guztiei, bertako agintari, eta Elgetako eragile guztiei. Ea datorren urtean Debagoieneko kantu-dantza egun honek jarraipena duen beste herri batean.
Argazkiak ikusgai orrialde honetan: Elgetako argazkiak Bejondeizuela!!