2016/11/11

Nafarroako kantu txapelketako II. saioa azaroaren 13an Burlatan

Datorren igandean Nafarroako Kantu Txapelketaren II. saioa egingo dute Burlatan. Arratsaldeko 18:00etan Burlatako kultur etxean elkartuko dira hurrengo artistak. Hemen duzue aurreko saioan parte hartu zuen Sakanako talde baten bideoa:

Sakanako kantagintzaren ahotsak kontzertua

Azaroaren 12an, Berrialagunekoek kontzertu erakargarria antolatu dute Sakanan. Bailarako 5 talde eskainiko dute kontzertua, tartean Hesian taldea, Tximeleta taldea, 4nek taldea, Hi De Bei taldea, eta Lur Larraza-Luisillo Kalandraka bikotea. 
Esan bezala larunbata honetan arratsaldeko 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur etxean, beti ere Berria-laguna dinamikaren baitan. Sakanan bada musika, bada ahotsa, bada giro!!!

"Nafar aire zaharretan" 3. eta 4. liburuen aurkezpena Azaroaren 22an

Nafarroako kantu zaharren bilduma aurrera doa. Aurretik 1. eta 2. liburuak argitaratu bazituzten, oraingoan 3. eta 4. liburuak aurkeztuko dituzte. 
Bigarren zatia III. eta IV liburukiek osatzen dute, eta haietan Nafarroako 1.586 kanta zahar eta dantza doinu bildurik daude (asko argitaragabeak), lehenbiziko bi liburukietan ageri diren 1.489 aleekin bilduma ederra osatuz.
Lan ederra gure lagun Txema Hidalgo Kaparek egin duena. Txalotzekoa da ahalegina eta zorionekoak gu orain kanta bilduma itzelgarria dugulako eskuetan. ESKERRIK AUNITZ Txema!!   Aurkezpenaren hitzordua: Azaroaren 22an, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeako CIVICA aretoan.

Gabonetako HERRI TXIKI KANTARI grabatzeko kantuzaleak behar dituzte ETBn

Euskal Telebistatik aurten ere, deialdia jaso dugu, gabonetan eskaini nahi duten kantu saioa jendez betetzeko. "HERRI TXIKI KANTARI" izeneko saioan jendea behar omen dute, kantuzaleak nahi dituzte, tarteka kantatzen aritzeko. Aurkezleak Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira. 
Emanaldiaren grabaketa Mungian egingo da, abenduaren 14ean. Eta hortaz, gonbidapena lehenik inguruko herrietako taldeei luzatzea koherentena da. 50 pertsonaz osatutako taldea behar omen dute. Prest daude autobusa jartzeko Bilbotik Mungiara, eta tarteko herrietan geldiune batzuk egin jendea hartzeko. Beste tokietatik zaila. Talderen bat animatuko balitz jarri gurekin harremanetan. 
Betiko helbidera idatzi (euskalkantuzaleenelkartea@gmail.com).

Leonard Cohen betiko isildu da

Kantari kanadiarra hil da, bere 82 urteekin bere ahotsa betirako isildu da. Euskaldunontzat kantuegile ikaragarria, intimoa, eta erreferentziala ere bai... goian bego!

2016/11/04

XALBADOR IZANA eta IZENA dokumentala ikusgai (1.04 ordu)

Euskal kantagintzaz aritu ziren Xenpelar jardunaldietan

Urriaren 27an, Xenpelar jardunaldietan euskal kantagintzaz aritu ziren hizketan, hainbat erakundeetako ordezkariak, tartean Euskal Kultur Erakundeko Maite Deliart, Eresbileko Jon Bagües, Labayruko Igone Etxebarria, eta Sü Aziako Jean Mixel Bedaxagar. Hemen duzue bertan jasotako bideoa:

Azaroaren 5ean jai ederra BARAÑAIN KANTUAN

Egitarau zabala eta erakargarria osatu dute larunbata honetarako Barañainen. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da festa Udal plazan kalejira batekin.
Parte hartzaileak:
- Barañaingo txalapartariak
- Zubietako joaldunak
- Barañaingo euskal kantak
- Barañaingo trikitilariak
- Ezpelur konpartsa txiki eta gaiteroak
- Barañaingo konpartsa eta gaiteroak
- Eguesibarko txalapartariak
- Canto Pueblo Viejo elkartea / Canciones de siempre elkartea
- Barañaingo jauzi taldea
- Barañaingo abesbatza eta txistulariak
- Jaso ikastolako dantzariak
Informazio gehiago: plazaberri noticiasdenavarra

"HARRO GAUDE" Huntza musika taldearen abesti ederra

Nafarroako Kantu Txapelketa, azaroaren 5ean 1. saioa Antsoainen

6 urte pasa dira Nafarroako Kantu Txapelketa antolatzen ez zela. Horrelako ekimenak aurrera egiteko behar diren laguntza ezaren ondorioak izan dira. Bainan, etsi gabe jarraitu dute nafarroako kantuzaleak eta dagoeneko prest dute 2016an ospatuko duten Nafarroako Kantu Txapelketako 1. saioa.
Larunbata honetan izango da, azaroaren 5ean Antsoaingo antzokian, arratsaldeko 18:00etan.
Beraz, animatu ditzagun bertan parte hartuko duten gazteak, gure kantuzaletasunaren harrobi berria!.