2018/01/31

Rafa Ruedak bere azken lana aurkeztu berri du.

Urtarrilaren 25ean, Bilboko Kafe Antzokian Rafa Ruedak, bere azken lanaren "Hiri kristalezkoa" aurkezpena egin zuen. Bere hitzetan inoiz ekoiztu duen lanik borobilena da eta pasa den urtean argitaratu diren euskal diskoen artetik baloratuenetakoa izan da. Hemen duzuen bideoan, diskako JON abestia duzue.

Izaro, kantari gaztea berritzailea

Enbor beretik sortuko dira besteak... gure herri kantuak, iraganeko kantariak ahazturan utzi gabe, aurrera begiratu beharra daukagu, iturria lehortu ez dadin, eta horrela sortzen diren kantari gazte berriei behar duten hauspoa eskaini eta hauen lanak jarraitu.
Hemen duzue horietako bat. Izaro kantariaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue sartu bere webgunean:  IZARO

Euskal musika eta Baserriko Uzta uztarturik

Beltxaren bikotearen kantuak baliatuz Baserriko Uzta egitasmoa Euskal Herriko beste baserri batean aurkeztuko dute. Lehenengo esperientzia Antzuolako Pikunieta baserrian, anari kantariarekin izan bazen, datorren larunbatean, otsailaren 3an, Etxarri-Larraungo Arbegain baserrian egingo dute bigarren aurkezpena, eta bertan Beltxaran bikotearen kantuak entzungo ditugu. Bertara joan nahi dutenek nahiko dute helbide honetara idatzita: baserrikouzta@gmail.com. Informazio gehiago hemen duzue: BaserrikoUzta egitasmoa

2018/01/27

Santa Ageda bezperan kantari

Badatorkigu kantuzaleei kalez kale kantatzeko beste hitzordu berezi bat, Euskal Herri osoan zabalduta dagoen Santa Ageda bezperako kantu saioa. Oraingo honetan, 2017an Bermion jasotako bideoa dugu erakusgai. Badakigu herri, auzo eta txoko askotan irtengo zaretela kantari.

Gabi de la Mazak Argia Saria jaso du

Zorionak Gabi de la Maza!!! 
Jaso dezala eskua youtuben Txantxangorriaren karaokerako euskal kantaren bat sekula erabili ez duenak. 
Denok, kantuzaleok etengabean erabili ditugu bere karaokeak, gure kantutegian atari erreferente bat bihurtu du Gabik, eta egindako lanari esker ona eskaintzea besterik ez zaigu gelditzen, beraz Gabi.. zorionak jasotako sariagatik eta gure aldetik ere, mila mila esker eta segi aurrera, euskal kantagintzaren aldeko lanean!!! Zorionak!



Badatoz Inauteriak!!!

Badatoz inauteriak: alaitasuna, musika, mozorroak, kantuak, dantzak,... Sunbilan, Leitzan, Zubieta-Iturenen, Ezpeletan, Oiartzunen, Lesakan, Donibane Lohitzunen, Agurainen, Altsasun, Markinan, Mundakan, Lantzen,... 
Begiratu hemen aurtengo egutegia:    2018ko inauterien egutegia

Xiberuan ere kantuzaleak biltzen dira

Kantorroaz aritzeko parada arrats hontan!
Hala dio bai, Xiberoko Botzaren atari digitalean, albiste batek. Dagoeneko Barkoxen hilean behin biltzen dira herritarrak kantuan aritzeko eta goxatzeko. Oraingoan Bildozen jarri dute hitzordua, horrela gaur ostirala arratsaldeko 20:00etan, "Biltegia" ostatuan dute elkartzeko parada. Biba Xiberua kantari!!!
Informazio gehiago hemen: Xiberoko Botza irratia

Berria: Santuak eta testamentuak

Berrian Xabier Mendigurenen eskutik beste iritzi artikulu interesgarri bat irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. 
Ulertzekoa da santoral moduko batean edukitzea, Lete, Laboa, Artze, Lurdes Iriondo... Santuen izaera problematikoa da ordea: perfektuak dira definizioz, ez zaie onartzen makurrik, eta baten batek halakoen berri baldin badu, isiltzea tokatzen da...
Artikulu osoa irakurtzeko hemen klikatu: Berria: Santuak eta testamentuak


Leterenak direnak eta ez direnak

Berrian Iñigo Astizen eskutik argitaratutako artikulua dugu hau. Bai, badirudi Xabier Letek ere plagiatu egin zuela, propioak balira bezala Rainer Maria Rilke eta Carles Riba poeten 15 poematik gora. 
Urteetako isiltasunaren ondoren, Izagirreren hitzosteari esker atera da gaia orain argitara. Harrotu dira hautsak ere, baina, ikusten denez, balio dezake argi partikular horrek euskal literaturaren itzalgune estrukuturalago batzuk ere bistaratzeko. 
Artikulu osoa irakurtzeko hemen klikatu: Berria: Leterenak direnak eta ez direnak

2018/01/12

Joxean Artze, kultur eragile handia!


Joxean Artzeren biografia herriko aldizkarian ikusgai: Noaua: Joxean Artzeren biografia

Joxean Artze hil zaigu. Gogoan izango zaitugu.

Gaur, urtarrilak 11, Joxean Artze poeta, idazle, txalapartaria,.. hil zaigu. Ahaztuko ez dugun beste data bat euskal kulturgintzan, ahaztuko ez dugun pertsona xumea bezain handia. Bere hitzekin makina bat kantu sortu dira, gure memorian gordeko ditugun kantu eta hitz zoragarriak, gure ahotsetatik etengabean ohikatuko ditugunak, irribarrez nonbaitetik entzungo gaitu eta. Gogoan izango zaitugu Joxean!

urtarrilaren 26an Barakaldon lagun artean kantari

Barakaldoko Laguntasuna kultur elkartetik urtarrileko egitaraua bidali digute. Asteburu bakoitzeko kultur ekimen bat antolatu dute: erromeria, fanfarren kalejira, dantza saioak, folk jaialdia), eta tartean hileroko kantujira. Datorren urtarrilaren 26an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan San Bizente auzoan arituko dira kantari. Lan ederra Laguntasuna kultur elkarteak bideratzen duena Barakaldon. Zorionak!  

Donostiako jaietan, kantujira urtarrilaren 21ean

Donostiako kantujira hilero 3. larunbatean egiten bada ere, aurten urtarrilak 20 Donostiako Jai nagusia ospatzen da, beraz kantujiraren eguna aldatzea erabaki dute. Hilabete honetan modu berezian, igandean eguerdiko 12:00etan egingo dute urtarrileko kantujira. Danborrak jo eta jaiak igaro ondoren, indarrak gordeko ditugu igande eguerdiko isiltasuna gure kantuekin apurtzeko. 

urtarrilaren 13an, Bilbon Kantari

Datorren larunbatean, Bilbo Kantari saio berezia antolatu dute. Sarek egun horretarako antolatutako ekitaldiak girotzeko, kantujira egiteko proposatu eta horrela egingo dute. Goizeko 11:45ean Areatzako karpan hasiko da goizeko kantujira ondoren zazpi kaleetan zehar kantuz girotzeko, 14:00etan berriz amaiera emango zaio. Beraz, arratsaldean ez da egongo ohiko kantujira. Animatu kantatzera!

2018/01/09

Piarres Lartzabalen inguruan anekdota musikala

Francis Bidarten hitzetatik entzun izan dugu Piarres Lartzabali gertatutakoa. Bigarren Gerra Mundiala amaituta, Txekoslobakian eta Polonian nazien espetxetan egon ondoren, Frantziaren garaipena ospatzeko Azkaingo pilota-plazan bildu ziren herritarrak, eta kantuz goratu zuten bandera. Hala ere, inguratutakoak euskaldunak zirenez, ez zuten Frantziako himnoa ezagutzen, "Marseillaise", eta horren ordez "IRUTEN ARI NUZU" kantatu zuten. Euskal Irratiak eman dute honen kronika, entzuteko hemen klikatu:   Euskal Irratiak
Piarres Lartzabal Azkaindarra zen, Ziburuko erretorea, idazlea, antzezlan ugari idatzi zituen, kantuegilea ere bai (Labegeriekin "gazteri berria" idatzi zuen), eta 1963 euskaltzain osoa izendatu zuten. 

"eta Mikel Laboa nor da?" kontakizun baten kronika

Uriola aldizkari digitalean argitaratutako kontakizun bat dugu hau, Bilbo inguruan jasotako egoera bat azaltzen digu Marta Zumetak. 
Bertan, transmisioaren garrantzia eta bertako kulturak behar duen hedapena azpimarratzen du.
Horrelako gertaerak sarri ematen dira ta ez bakarrik Bilbon, Euskal Herriko txoko askotan... 
Irakurri eta gero, kantuzaleen jardunaz pentsatzen hasi naiz, ez da lan kaxkarra egiten duguna, gutxienez gure ingurukoen artean euskal kantarien, idazleen eta musikarien inguruko informazioa zabaltzen saiatzen gara. Gurea ez da bakarrik kantatzea, transmisio kulturala deitzen zaio egiten dugun lanketari, eta ez dakit zenbaterakoan eragingo dugun, bainan kontu bat argi daukat,... Euskal Herriko txoko guztietan gure kantuen oihartzuna desagertuko balitz... ufff. gaitzerdi. 
ARTIKULUA IRAKURTZEKO: URIOLA: "eta Mikel Laboa nor da?"

2018/01/04

Musika estimulo bisualetan eragiteko duen gaitasuna frogatu da

Londreseko Joydeep Bhattacharya unibertsitateak egindako ikerketa baten emaitzak argitara eman dituzte, bertan Musikak irudiak hautemateko dugun moduan eragiten duela diote behin musika amaituta ere.
Jaione Dragdrommerren artikulu interesgarria irakurtzeko aukera hemen: GAZTEZULO "emozio guztiak ez daude izendatuak"