2023/08/21
2023/08/16
2023/08/15
Oroimen historikoa: "KANTU BAT ASKATASUNARI" ekimenak datorren ABUZTUAREN 27an, Donostiako gertaerak ekarriko ditu gogora.
130 urte beteko dira... 1893ko abuztuaren 27an, Espainiako Guardia Zibilak hiru donostiar hil zituen tiroz, Londres hotelaren kanpoaldean, Espainiako presidente Parxedes Mateo Sagastaren aurkako Gamazada edo Sanrokada herri altxamenduan: Justo Perez, Rufino Azpiazu Etxeberria eta Bixente Urzelai. Era berean, hamar lagun zauritu zituzten, eta hamarnaka atxilotu. Bulebarreko kioskoan hasi ziren egun hartako istiluak, hainbat herritar GERNIKAKO ARBOLA abesten hasi zirenean, eta Londres hotelaren parean izan zen tiroketa (Sagasta hotelean zegoen). Hemen duzue gertaeren KRONIKA: HITZA: "Kantu bat ASKATASUNARI"
Datorren abuztuaren 27an, 12.00etan Donostiako Bulebarren ekitaldi berezi bat antolatu da gertaera horiek gogora ekartzeko (txalaparta, musika, kantuak, dantza, oroigarriak,...). Ondoren KANTUJIRA batekin amaituko da eguneko egitaraua.
Oroimen historikoa: 1936ko abuztuaren 15ean gertatu zen... eta kantu bihurtu.
1936ko abuztuaren 15a zen, egun horretan frankistek Larragan sartu eta 14 urteko "Maravillas" izeneko neskato gaztea, bortxatu eta hil zuten bere aitarekin batera. Gertaera horiek kantu bihurtu dute bai Fermin Balenziak, baita Gorka Urbizuk...
Hemen duzue gertakizunen informazioa: ARGIA: Larragako "Maravillas"
2023/08/14
"MATALAZ", kantaren historia Jean Louis Davanten eskutik
Jean Louis Davantek aitortu du berak idatzi zuela MATALAZ kantua, 1970ean. Uztaileko "Enbata"-n agerrarazi du berria, 53 urte geroago. Matalazen azken hitzei buruzko aitorpenak ere egin ditu, orain arte zezagunak zirenak.
Hemen duzue BERRIAn argitaratutako albiste osoa: MATALAZ kantaren historia
Abuztuak 24 eta 26, BILBO KANTARI alde zaharrean, Bilboko Aste Nagusian.
Bilboko Aste Nagusia ate joka dugu, eta hemen dituzue BILBO KANTARI antolaturiko hitzorduak: Datorren abuztuaren 24an osteguna, arratsaldeko 19.30ean izango da lehen kantujira. Ondoren, abuztuaren 26an, zapatua, arratsaldeko 19.30ean abiatuko da bigarren kantujira.
Bilboko Aste Nagusiko EGITARAUA: BILBOKO ASTE NAGUSIA 2023ko EGITARAUA
2023/08/04
ABUZTUAK 5, 16.00etan, KABALKADA HELETAN.
20 urte kabalkadarik gabe egon ondoren, iaz egin zuten berriz lehen emanaldia. Herriko Etxeak ideia eman eta 70 bat heletarrek batu eta euskal kultur dinamika bat sortzeko, herria kabalkada berri bat muntatzen hasi zen. Ekitaldi honen bitartez Heletako dantzak, kantuak, eta garaiko arropak ikusteko aukera izango dugu.
ABUZTUAK 13, LUZAIDEN "Orreagako guda" gogoratzeko EKITALDIA, HERRI BAZKARIA eta KANTU SAIOA
Datorren abuztuaren 13an, LUZAIDEN, Orreagako Batailako Garaileen Monumentuaren INAUGURAZIOA dela eta, hainbat jarduera izango dira:
13.30ean, monumentuaren inaugurazioaren ondoren, KANTUZ bat egongo da, bertan zerbitzatuko den aperitiboa girotzeko. Luzaiden jaiotako Jean Etxamendi Larralde "BORDEL" bertsolaria omenduko dugu.
14.30ean HERRI BAZKARIA (Iruñetik 10.00etan aterako da autobusa kantuzaleen eskura eta itzulera 18.00etan izango da). PREZIOA: 35 € (kantuzaleentzako busa barne).
IZEN EMATEA: diru sarrera - Caixabank, S.A. ES13 2100 5120 38 2200024909
Izena ematen dutenek washap bat bidali beharko du 601 173 931 telefonora eta haragia/arraina aukeraz gain autobusean lekua gorde beharko du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)