EUSKARA IRAKASTEKO ABESTIAK da webgune berria. EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortu dute webgunea. Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortzea izan da asmoa. Horretarako, haur eta lehen hezkuntzako abestiak gaika sailkatu dituzte, irakasleen bilketak errazteko asmoz. Bigarren Hezkuntzako eta euskaltegietako ikasleentzako abestiak, berriz, lantzen diren hizkuntz egituren edota hiztegiaren arabera sailkatu dituzte.
SARTU, BEHATU eta JOLASTU HEMEN:
2021/04/16
Urdaibai Kantagune taldearen bideoa
Urdaibai Kantagune taldeak ireki berri duen youtubeko kanal berrian, Haur Urdaibai Kantagunearen grabaketak jaso dituzte, 2019an Estokolomokon burututako kontzertuan. Milesker Josu eta Urdaibai Kantagune taldeari.
2021/04/11
Euskal Musikaren transmisioa, behar bati erantzunez...
Orain 7-8 bat urte, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak "baga, biga, higa" proiektua martxan jarri zuten, ikastetxeetan euskal musikaren historia eta garapena inguruko saioa antolatuz. 2018an berriz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak beste esperientzi bat abiatu zuten Nafarroako 37 ikastetxeetan, 14-18 urte bitarteko ikasleentzat. Proiektua oso arrakastatsua gertatu zen, eta oraingoan jarraipena izango du EAEan Arabako 13 ikastetxeetan, Bizkaiko 48 ikastetxeetan eta Gipuzkoako 31 ikastetxeetan. DBHko 3. eta 4. mailetako eta batxilergo 1. eta 2.go ikasleei zuzendutako proiektu honetan sortzaileek beren ibilbideaz hitzegingo dute, kantuak eskaini eta euskal musikaren historia ere azaleratuko dute. Guztira 30 musikari parte hartuko dute proiektu honetan: La Basu, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Olatz Salvador, Rafa Rueda, Therry Biskari, Zuriñe Hidalgo..
Ekimen eta proiektu garrantzitsua gure gazteen artean euskal musika ezagutzeko, transmisio lanarekin jarraitzeko. Eskerrik asko!!!
2021/04/02
Gernikako Urdaibai kantagune taldeak Aberri Egunerako prestaturiko kantak
Urdaibai kantagune taldekideek Gernikako Arbolaren 3 bertso abestu dituzte grabazio honetan, hala ere, gure uste "apalean" Gernikako Arbola kantatzeko, eta ereserki kutsua eman nahi badiogu, lehen bertsoa soilik kantatzea aholkatzen dugu. Milesker.
LORALDIA 2021
Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultur disziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.
Hemen duzue 2021eko EGITARAUA: LORALDIA FESTIBALA 2021
Suscribirse a:
Entradas (Atom)