2012/08/28
Donostiako Aste Nagusian herritarrak kantari: bideoa
Donostiako Aste Nagusian, beste herri eta hiritan bezala, ez diogu uko egin kantatzeari. Uda honetan kalez kale aritu gara kantuzaleak gure abesteko tradizioari eutsiz. Hemen duzue adibide bat. 2012ko abuztuaren 14an jasotako irudiak.
III Plentzia Kantari eguna, irailaren 1ean.
Datorren irailaren 1ean, larunbata, III PLENTZIA KANTARI antolatu dute. Iazko edizioan 900 bat kantuzale bildu ziren Plentzian, eta aurten berriz bai kopuruan eta giroan iazkoa gainditu nahi dute antolatzaileak, hau da, Plentzia Kantaguneko kideak.
Beraz, badakizue, datorren irailaren 1ean, larunbata, Plentziako Piruli plazatxoan elkartuko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Plentzia Kantagune taldearen inguruko informazioa ikusteko hemen dituzue facebook orrialdea eta bloga:
http://plentziakantagune.blogspot.com.es/
www.facebook.com/pages/Plentzia-Kantagune/349240268489286
Zorionak antolatzaileei eta segi aurrera!!!
http://plentziakantagune.blogspot.com.es/
www.facebook.com/pages/Plentzia-Kantagune/349240268489286
Zorionak antolatzaileei eta segi aurrera!!!
2012/08/27
Irailaren 9an, Tuteran, Kantujira Nazionala;Izena emateko epemuga: abuztuaren 30ean.
Gogoan izan, Abuztuaren 30ean, amaitzen dela, Irailaren 9an, Tuteran egingo dugun Kantujira Nazionalera joateko izena emateko epemuga.
Gogoratu zer egin behar duzuen IZENA EMATEKO:
Deitu telefono honetara: 646 431 711Herri bazkariaren prezioa: 18 euro
Ordainketarako dirua ingresatu kontu korrente honetan:
2100 2151 42 0100522748
(La Caixa).
Besterik gabe, animatu eta goazen Tuterara kantuz.
Bilboko konpartsak Bilbo kantariren alde, Aste Nagusian ere bai.
2011ko abenduan, Bilboko konpartsak agerraldi honen bitartez, Bilbon kantari ekimenaren alde agertu ziren, eta hilero kantujiran irteteko konpromisoa hartu zuten. 2012ko Aste Nagusian ere irten dira kantujiran, abuztuaren 21ean, 23an, eta 25ean. Zorionak Bilbotarrak, euskaraz kantatzeko aukera paregabea duzue hemendik aurrera!.
Eugin kantuz, datorren irailaren 1ean.
Eugiko jaietak hastera doaz, eta datorren irailaren 1ean, KANTUJIRA herritarra antolatu dute bertan. Eguerdiko 13:00etan, herriko plazan, jan-edanak eskainiko dute Eugiko Kontzejuaren eskutik. Ondoren hasiera emango diogu Eugin Kantuz taldearen eskutik antolatutako kantujirari.
Nafarroako herri eder honetan egun zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea.
Nafarroako herri eder honetan egun zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea.
2012/08/03
"Si canta Tafalla, canta Euskal Herria": Abuztuaren 16an
Datorren abuztuaren 16an, Baigorri elkartetik (Azoka tabernaren ondoan), abiatuko da arratsaldeko 20:30eatik aurrera Tafalla Kantuzen kantujira herrikoia.
Ondoren nahi dutenek Elkartean izango dute afari goxoa (oilaskoak). Horretarako, deitu edo idatzi helbide hauetara:
Kati - 648 715 271 / katiglesias@gmail.com
(abuztuaren 13a baino lehen deitu).
Bideoan duzuen kantu zoragarria berriro entzuteko aukera paregabea!!
animatu kantuzale guztiok!.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)