2021/06/14

Ekainaren 26an, TAFALLA KANTUZ "lau urtaroak"

Poliki poliki, pandemiaren egoera hobetzearekin batera, han-hemenka kantuzaleen mugimenduak berreskuratzen hasi dira, hori bai, badaezpadako neurriak hartuz, eta jende gehiegi elkarrekin egotea sahieztuz. Adibide garbi bat Nafarroan dugu, alde batetik BAZTAN KANTUZ bere dinamikarekin jarraitzen dute eta oraingoan TAFALLAN KANTUZ taldearen berria dugu. Bejondeizuela, animo eta aurrera! 

 

2021/06/06

Ekainaren 12an, Ziburun euskal liburu eta diska AZOKA

 Ziburuko BALTSAN elkartearen eskutik II. euskal liburu eta diskaren azoka antolatzera doaz datorren ekainaren 12an. Hemen duzue informazio gehiago: KAZETA: Ziburuko euskal liburu-diska azoka


BAIGORRIKO KULTURALDIA Ekainean

 

BASAIZEA elkartea antolaturik ekainean BAIGORRIKO KULTURALDIA antolatu dute. Programazioa eta informazio gehiagarria hemen duzue: BAIGORRIKO KULTURALDIA


"KANTU ETA HITZA" euskal musikaren programa Iruñean antolatu dute

 

KANTU eta HITZA euskal musika programa IRUÑEAN. Informazio gehiago: KANTUetaHITZA

Natxo Knorr pianista joan zaigu.

 

Natxo Knorr hil da, Gasteizko Knorr Borras familia zabalak emaniko beste musikari eta ekintzaile bat. Gorka Knorr anaiarekin 40 urtez aritu zen pianorarekin musika egiten. 
Gaztetan Alemanian lanean ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli zen eta anaiarekin jotzen hasi zen, hasieran taldean, eta gero, biak euren kabuz. 
"Abilezia izugarria zuen pianoarekin", adierazi du Gorkak. Kanta baten segundo gutxi batzuk entzun, eta berehala pianoan jotzeko gai zela gogoratu du. Euskal Herrian zein nazioartean jotzen aritu dira biak, besteak beste Ameriketako Estatu Batuetan. Beste musikariri ere laguntzeko prest zegoela beti adierazi du. Azken bidaia luzea Argentinara egin zuen, duela bost urte, Urko eta Naia Robles Arangiz kantariekin. 
Azken emanaldia joan zen irailaren 25ean egin zuen, Bartzelonako Model espetxean, Juan Paredes Txiki eta Angel Oteagiri eginiko omenaldian, erregimen frankistak fusilatu zitueneko 45. urteurren gogoratzeko. Pianoarekin lagundu zion, beste behin ere, anaiari. "Ahulduta zegoen, bainan ez genuen espero horren azkar joatea". 
(Berrian argitaratutako artikulua... segi irakurtzen). 

Emakumeak kantugintzan indartsu

Euskal Kantagintzaren historian kantari gehienak gizonezkoak baziren ere, azken hamarkadan emakumeen protagonismoa handituz joan da, eta lehen lerroan kokatu dira hauetako askok: Izaro, Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, eta hauekin batera bidea egin duten Anari, Amak taldea, e.a. Zorioneko dinamika bat dela iruditzen zait, eta ea aurrerantzean guztion artean oreka horri eutsi eta etorkizun oparoa eskaintzen diogun euskal kantagintzari. 




BAZTAN KANTUZ: Ekaineko hitzordua eta hurrengoak ere.

 



ABERRI EGUNA 2021: Herrietatik jasotako irudien laburpena


 

2021/04/16

KANTUZ osaturiko WEBGUNEA euskara ikasteko.

 
EUSKARA IRAKASTEKO ABESTIAK da webgune berria. EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortu dute webgunea. Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortzea izan da asmoa. Horretarako, haur eta lehen hezkuntzako abestiak gaika sailkatu dituzte, irakasleen bilketak errazteko asmoz. Bigarren Hezkuntzako eta euskaltegietako ikasleentzako abestiak, berriz, lantzen diren hizkuntz egituren edota hiztegiaren arabera sailkatu dituzte. SARTU, BEHATU eta JOLASTU HEMEN:

Urdaibai Kantagune taldearen bideoa

Urdaibai Kantagune taldeak ireki berri duen youtubeko kanal berrian, Haur Urdaibai Kantagunearen grabaketak jaso dituzte, 2019an Estokolomokon burututako kontzertuan. Milesker Josu eta Urdaibai Kantagune taldeari.

KALAKAN taldearen DISKA BERRIA: ARTIZAR

 

2021/04/11

Euskal Musikaren transmisioa, behar bati erantzunez...


 Orain 7-8 bat urte, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak "baga, biga, higa" proiektua martxan jarri zuten, ikastetxeetan euskal musikaren historia eta garapena inguruko saioa antolatuz. 2018an berriz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak beste esperientzi bat abiatu zuten Nafarroako 37 ikastetxeetan, 14-18 urte bitarteko ikasleentzat. Proiektua oso arrakastatsua gertatu zen, eta oraingoan jarraipena izango du EAEan Arabako 13 ikastetxeetan, Bizkaiko 48 ikastetxeetan  eta Gipuzkoako 31 ikastetxeetan. DBHko 3. eta 4. mailetako eta batxilergo 1. eta 2.go ikasleei zuzendutako proiektu honetan sortzaileek beren ibilbideaz hitzegingo dute, kantuak eskaini eta euskal musikaren historia ere azaleratuko dute. Guztira 30 musikari parte hartuko dute proiektu honetan: La Basu, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Olatz Salvador, Rafa Rueda, Therry Biskari, Zuriñe Hidalgo..

Ekimen eta proiektu garrantzitsua gure gazteen artean euskal musika ezagutzeko, transmisio lanarekin jarraitzeko. Eskerrik asko!!!

BAZTAN KANTUZ taldearen hurrengo hitzordua: Apirilaren 18an Almandozen.




 

2021/04/02

BITXIKERIAK: Dolores Ibarruri kantuan. Espainiako irrati batetik jasotako artxiboa.

Gernikako Urdaibai kantagune taldeak Aberri Egunerako prestaturiko kantak

 
Urdaibai kantagune taldekideek Gernikako Arbolaren 3 bertso abestu dituzte grabazio honetan, hala ere, gure uste "apalean" Gernikako Arbola kantatzeko, eta ereserki kutsua eman nahi badiogu, lehen bertsoa soilik kantatzea aholkatzen dugu. Milesker. 

ABERRI EGUNA 2021: KEINU BAT BATERA... KANTUZ!

 

APIRILEKO KONTZERTUEN AGENDA

 

LORALDIA 2021


 Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultur disziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean. 

Hemen duzue 2021eko EGITARAUA: LORALDIA FESTIBALA 2021

2021/02/04

OLATZ ZUGAZTIren lan berri bat argitara

Kantu honekin Arano, aitonaren herrira itzuli da Olatz, mairu baratz-etara joateko asmoz eta handik, aurre-kondairatik berari dei egitera. Bidean oroitzapenek harrapatu dute, soinu, usain, nerabezaroko zentzukoitasun, menditar eta hiritarren arteko berezko harremana, antzina eta gaurkotasuna bat eginda, guztia une batean, guztia kantu batean. “Oihu egingo dut mairu baratzetan, entzuidazu berriro, zure oihartzun hunkituak bil nazan maitekiro.” Barnera begirako hunkidurak erritmo bizi batean pausatuz.

Gizon arruntaren koplak abestiaren bertsio deigarria

CHILL MAFIA izeneko taldekideen bertsio honetan umorea eta ironia uztartu dute, eta ez da isilean igaro hauen bideoklipa, izan ditu barrez erantzundakoak baita kritika zorrotzekin erantzundakoak.

Santa Ageda bezpera egunerako umorezko bertsioa

Santa Ageda bezpera egunerako beste bertsio bat

Hemen HIBAI DEIEDRAren bertsio berri bat. Honako hau dio berak: Otsailaren bostaren bezpera. "... Agueda martiriari moztu zizkaten bularrak..." kantatzen zuen Mikelek, egun samin batean ziurrenik. Bitartean Euskal Herriko Alaba ta semeek lurra kolpatzen dute beraien makilegaz Esnatu! Oh lur!... Uztak haziko dira Laster neguko solsztizioa bukatuko da. Iturri zaharretik edan ta erdi aroko arimarekin kantatu dut, ur berri ta gardena sortuz.

2021/01/31

Santa Ageda bezperako eguna Gernikatik jasoa.

ZUTIK, euskal kanten youtube kanal berria sortu dute Gernikatik

Oraingoan ere Gernikatik iritsi zaigu berria. Gernikako Josu Erezumak 50 abesti igo ditu youtubeko ZUTIK kanal berrira. Abestien musika originalaren gainean, berak ahotsa jarri eta errepaso ederra eman die 1970-80 hamarkadan sortutako abestiei. Hemen dituzue bi adibide. Zorionak Josu egindako lanagatik.