2012/12/10
Neguko kantu topaketa irekiak
Banaiz Bagara elkarteak kantu topaketa horiek antolatu ditu, Ana Elorza eta Mireia Otzerinjauregik karntu irakasleekin eta musikariez lagunduta... Bukaeran luntxa!! ;-)
2012/10/11
Bilbo Kantari: urriaren 11an, 20:00etan Plaza Barrian
Bilbo kantari taldeak Bilboko konpartsetakoekin adostuta kantu-jira egiteko hitzordua aldatu dute.
Eguna datorren urriaren 11an izango da, osteguna, arratsaldeko 20:00etan. Lekua aldatu egin da, eta elkartzeko gune berria Plaza Barriko Café Bilbao ondoan izango da.
Bejondeizuela Bilboko kantari guztiei!!!
Eguna datorren urriaren 11an izango da, osteguna, arratsaldeko 20:00etan. Lekua aldatu egin da, eta elkartzeko gune berria Plaza Barriko Café Bilbao ondoan izango da.
Bejondeizuela Bilboko kantari guztiei!!!
2012/10/09
Kantujira Kilometroak 2012 Andoain
Hamaika herritik etorri gara, elkarrekin kantatzeko!! Plazerra izan da.... hurrengoa arte!!
Kilometroak Andoain 2012 Kantujira from BANAIZ BAGARA on Vimeo.
2012/10/03
Sarako kantariak Kantu-Afaria antolatu dute.
Euskal Herria Kantuz sarean badugu beste talde sendo bat. Sarako kantariak ostegunero elkartzen dira kantuan aritzeko. 20 bat lagun biltzen dira eta tartean martxan jarri dute urteko kantu-afaria.
Datorren larunbatean, urriaren 6an, arratsaldeko 19:30eatik aurrera, Sarako Lurberri gelan antolatu dute Kantu-Afaria. Txartelak telefonoz lortu daitezke 20 eurotan. Horretarako deitu: 06-88-10-74-23 edo idatzi: sarakokantariak@gmail.com
Zintzur bustitzea + afaria + kantu liburuxkak + giro alaia... Zorionak Sarako kantariei!!!
Datorren larunbatean, urriaren 6an, arratsaldeko 19:30eatik aurrera, Sarako Lurberri gelan antolatu dute Kantu-Afaria. Txartelak telefonoz lortu daitezke 20 eurotan. Horretarako deitu: 06-88-10-74-23 edo idatzi: sarakokantariak@gmail.com
Zintzur bustitzea + afaria + kantu liburuxkak + giro alaia... Zorionak Sarako kantariei!!!
Idiazabal: gazta zati bat eta kantari
Idiazabalen aski ezaguna den gazta zati bat jan eta kantuan hasiko dira, hileko lehenengo ostegunean. Egun berean, beste hainbat herritan bezala, modan jarri zaigu "pintxo-potea", beraz jendearen erantzuna aprobetxatuz, kantuan jartzeko aitzaki ederra bilatu dute bertako kantuzaleek.
Beraz, badakizue Idiazabalen, hileko lehen ostegunean, gazta zati batekin kantuan hasiko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera... jun, jan eta hasi kantuan!!!
2012/09/17
Urretxuko jaietan Kantu-jira eta Kantu-afaria
Datorren irailaren 23an, Urretxun Euskal Jaia. Eguerdiko 12:00etatik aurrera Iparragirre kalean elkartzen dira kantuzaleak kantuan aritzeko, Joxemari Iparragirre bardoaren jaiotetxearen aurrean.
Astelehenean berriz, irailaren 24an, gaueko 21:30ean, Abenidako pasealekuan 18. Kantu-Afaria.
Beraz, animatzen denak badaki non duen kantatzeko hitzordua.
2012/09/13
Urriaren 7an Kilometroak Andoainen: KANTUJIRA proposamena
2012ko Kilometroak Andoainen ospatuko dira. Martin Ugalde kultur parkea ibilbideko gune berezi bat izango da. Antolatzaileak gurekin harremanetan jarri eta EH Kantuz sareko taldeei honako proposamena luzatu digute, urriaren 7an, igandea, goizeko 11:30ean Martin Ugalde kultur parketik hasita KANTUJIRA bat egitea ibilbidean zehar, ondoren, eguerdiko 14:00etan hasitako lekuan amaitzeko.
Etortzeko asmoa duzuenok jarri gurekin harremanetan, eta musikariak ekartzeko asmoa baduzue horren berri eman.
Harremanetarako: JuanLuis Aranburu. Tlfnoa: 669 546 357 / posta@kantuzale.net
Urriaren 6an, Gernikan: Euskal Jaia eta kantujira
Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Urriaren 6an, larunbata, Euskal Jaia izango dugu Gerninak, eta egitaraua barruan indar berezia izango du gure ohiko Kantujira. Beraz hemen doakizue gure gonbidapena, bai kantuzaleei eta kantu taldeak osatzen duzuenoi bertara etortzeko.
Orain dela 4 urte hasiera eman zitzaion jai honi, eta guztion laguntzaz jaia gero eta jendetsuagoa izatea lortu dugu. Zorionak guztioi.
Ordutegia hau izango da:
11:00etan hamaiketakoa kantari guztientzako (doan).
12:00 etan Euskal Jaiaren txupina eta 14:30ak arte Gernikako kaleetan kantujira.
15:00 etan Bazkaria. ( 15 euro bakoitzana izango da).
Bazkal-ostean, dantzak eta kantuak.
Ezkakizun bat. Gernikara etortzeko asmoa duzuenok, mezedez, bidali mezu bat etortzeko asmoa duzuela adieraziz eta gutxi gora behera zenbat izango zareten. Mezu hau, ahalik eta lehen bai-lehen.
Etortzen zaretenok, janariaren tiketak erosteko urriaren 3arte daukagu eta talde bakoitzekoak BBKako kontu korrontean sartu behar dozue dirue, zuen taldeko kideen tiketak guk erosi ahal izateko. Talde bakoitzetik sarrera bakarra.
BBK.GERNIKA-LUMO 2095 0043 1091 1101 0087
animatu eta urriaren 6an badakizue... kantuan aritzeko beste hitzordu bat.
Zizurren Kantuz
Irailaren 15an, Zizurren Kantuz ekimena antolatu zuten bertan kantuzaleek. Eguerdiko 12:00etan eman zioten hasiera kantujirari Udaletxe aurrean.
Aurretik, irailaren 11an, asteartean, bertan kantatu behar zituzten abestiak landu zituzten egun horretarako.
Herriko festak baliatu zituzten giro alaiean Zizurreko herritarrak kantuan jartzeko.
Aurretik, irailaren 11an, asteartean, bertan kantatu behar zituzten abestiak landu zituzten egun horretarako.
Herriko festak baliatu zituzten giro alaiean Zizurreko herritarrak kantuan jartzeko.
2012/09/12
Gasteiz kantuz: Kalean gora... kalean behera.
irailaren 1ean Gasteizko alde zaharrean, eta merkatarien artean, kanturako zaletasuna badagoela azaltzen digute argazki hauen bitartez. J. Estrada Arrondoren argazkiak dira, eta Gasteiztik bidali dizkigute. Bejondeizuela.
2012/09/11
2012/09/07
Donibane Kantuz, irailaren 9an
Datorren igandean, irailaren 9an, Donibane Lohitzunen arituko dira kantuan. Begiraleak antolatutako kantujira hau, goizeko 11:15ean abiatuko da herriko Luis XIV plazatik.
Ea herritarrak animatzen diren kalez kaleko kantujira honetara. Gora zuek!!!.
2012/08/28
Donostiako Aste Nagusian herritarrak kantari: bideoa
Donostiako Aste Nagusian, beste herri eta hiritan bezala, ez diogu uko egin kantatzeari. Uda honetan kalez kale aritu gara kantuzaleak gure abesteko tradizioari eutsiz. Hemen duzue adibide bat. 2012ko abuztuaren 14an jasotako irudiak.
III Plentzia Kantari eguna, irailaren 1ean.
Datorren irailaren 1ean, larunbata, III PLENTZIA KANTARI antolatu dute. Iazko edizioan 900 bat kantuzale bildu ziren Plentzian, eta aurten berriz bai kopuruan eta giroan iazkoa gainditu nahi dute antolatzaileak, hau da, Plentzia Kantaguneko kideak.
Beraz, badakizue, datorren irailaren 1ean, larunbata, Plentziako Piruli plazatxoan elkartuko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Plentzia Kantagune taldearen inguruko informazioa ikusteko hemen dituzue facebook orrialdea eta bloga:
http://plentziakantagune.blogspot.com.es/
www.facebook.com/pages/Plentzia-Kantagune/349240268489286
Zorionak antolatzaileei eta segi aurrera!!!
http://plentziakantagune.blogspot.com.es/
www.facebook.com/pages/Plentzia-Kantagune/349240268489286
Zorionak antolatzaileei eta segi aurrera!!!
2012/08/27
Irailaren 9an, Tuteran, Kantujira Nazionala;Izena emateko epemuga: abuztuaren 30ean.
Gogoan izan, Abuztuaren 30ean, amaitzen dela, Irailaren 9an, Tuteran egingo dugun Kantujira Nazionalera joateko izena emateko epemuga.
Gogoratu zer egin behar duzuen IZENA EMATEKO:
Deitu telefono honetara: 646 431 711Herri bazkariaren prezioa: 18 euro
Ordainketarako dirua ingresatu kontu korrente honetan:
2100 2151 42 0100522748
(La Caixa).
Besterik gabe, animatu eta goazen Tuterara kantuz.
Bilboko konpartsak Bilbo kantariren alde, Aste Nagusian ere bai.
2011ko abenduan, Bilboko konpartsak agerraldi honen bitartez, Bilbon kantari ekimenaren alde agertu ziren, eta hilero kantujiran irteteko konpromisoa hartu zuten. 2012ko Aste Nagusian ere irten dira kantujiran, abuztuaren 21ean, 23an, eta 25ean. Zorionak Bilbotarrak, euskaraz kantatzeko aukera paregabea duzue hemendik aurrera!.
Eugin kantuz, datorren irailaren 1ean.
Eugiko jaietak hastera doaz, eta datorren irailaren 1ean, KANTUJIRA herritarra antolatu dute bertan. Eguerdiko 13:00etan, herriko plazan, jan-edanak eskainiko dute Eugiko Kontzejuaren eskutik. Ondoren hasiera emango diogu Eugin Kantuz taldearen eskutik antolatutako kantujirari.
Nafarroako herri eder honetan egun zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea.
Nafarroako herri eder honetan egun zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea.
2012/08/03
"Si canta Tafalla, canta Euskal Herria": Abuztuaren 16an
Datorren abuztuaren 16an, Baigorri elkartetik (Azoka tabernaren ondoan), abiatuko da arratsaldeko 20:30eatik aurrera Tafalla Kantuzen kantujira herrikoia.
Ondoren nahi dutenek Elkartean izango dute afari goxoa (oilaskoak). Horretarako, deitu edo idatzi helbide hauetara:
Kati - 648 715 271 / katiglesias@gmail.com
(abuztuaren 13a baino lehen deitu).
Bideoan duzuen kantu zoragarria berriro entzuteko aukera paregabea!!
animatu kantuzale guztiok!.
2012/07/27
Baionako bestetan: KARRIKALDI
Iritsi dira Baionako bestak ere!!!
eta bertan ez dira faltako dantzak ezta kantuak.
Hemen duzue Baionan kantujiran aritzeko egitaraua:
Osteguna, Ostirala, Larunbata, Igandea, Arratseko 8etan kantuak beteko du gunea Baionan Kantuzekin Tuntunaren eskutik salbu larunbat gauean, hor Bidarten Kantuz’ek baitauku erakutsiko zer egiten dakiten kostaldeko herri hortan.
Horretaz gain bestelako egitarau mardula duzue KARRIKALDI izeneko ekimenaren bitartez:
Goazen Baionara, eta zabaldu dezagun euskararen doinua lau haizetara!!
Gasteizko jaietan, kantujira mundiala!!!
Datorren abuztuaren 6an, Gazteizko jaietan KANTUJIRA ederra antolatu dute Gasteiz Kantuz taldekideak.
Eguerdiko 12:00etan, Gorbeia bodegoitik (Herreria kalean) hasiko da. Kantujira honetan kantuak eta dantzak uztartuko ditugu antolatutako bost-sei geldiunetan.
Eguerdiko 15:00etan berriz herri BAZKARIA, Landatxo kiroldegian.
Bazkal ostean, dantzan eta kantuan ariko gara, 18:00ak bitartean, ondoren Alde Zaharrera joango gara, Ahiotz plazan izango dugun erromeriaz eta kantu-saioaz goxatzeko.
Bazkarirako informazioa:
Bazkaria Aguraingo Sarayola katering enpresak prestatuko du.
Menua: Hasierako hotzak, hasierako beroak, makailoa eta sahieskia, sorbetea, ardoa, kafea eta likoreak.
Prezioa: 23 €
Izena emateko: Ordainketa egin (23 €), Gasteiz Kantuz kontu honetan:
3035 0080 95 0801087673 (euskadiko Kutxa).
DIRUA SARTZEKO AZKEN EGUNA: UZTAILAREN 30ean.
Zuen izen-abizenak jarri, kopurua eta ordain agiria bazkarira eraman.
animatu Gasteizko jaietara!!!.
OIbarren kantujira, abuztuaren 18an, larunbata.
Datorren abuztuaren 18an, larunbata, IPAR HAIZEA elkarteak eta Oibarko gaztetxeak antolatuta, Udaletxearen laguntzarekin batera, beste KANTUJIRA erakargarri bat izango dugu.
EGITARAUA:
10:30ean, hamarretakoa IPAR HAIZEA elkartean.
12:00etan Udaletxetik hasita kantujira akordeoilari baten laguntzarekin.
15:00etan herri bazkaria futbol zelaiaren ondoan. (prezioa: 15 €)
Autobusarako edo bazkarirako izenak eman nahi izanez gero, deitu telefono honetara, beti ere abuztuak 14a baino lehen. Telefonoa: 669741673 (Julen).
Egun polita eta zuen gustokoa izatea espero dugu.
Gonbidatuta zaudete.
Pasa mezua...
2012/07/05
Tuteran kantujira nazionala: irailaren 9an.
Erriberako Kultur Elkarteak sekulako egitaraua antolatu dute irailerako, tartean, irailaren 9an, maila nazionaleko KANTUJIRA.
Nafarroaren konkistak 500 urte bete dituela eta, aipatutako antolatzaileak, Nafarroa Bizirik elkartearekin batera, hainbat hitzaldi, erakusketa, kontzertu, bestelako ekitaldiak antolatu dituzte.
Arrazoi beragatik, Euskal Herria Kantuz bilgunetik gure urteroko zita nagusia bertan egitea pentsatu dugu. Beraz, gonbidatuak zaudete irailaren 9an, Tuteran egingo dugun Kantujira Nazionalera.
IZENA EMATEKO deitu telefono honetara:
646 431 711
Herri bazkaria: 18 euro
Izena emateko azken eguna: Abuztuaren 30a.
Diru ordainketa egiteko: (La Caixa) 2100 2151 42 0100522748
2012/06/28
II. Herri Kanta Egun Otxandion
Datorren uztailaren 15ean, II. Herri Kanta Eguna ospatuko dute Otxandion.
Herriko jaien atarian (uztailaren 17tik 22ra), egun berezia antolatu dute otxandiarrek, kantu eguna.
12etan herriko plazan elkartuko gara, kantuan eta dantzan hasteko.
15:00etan herri bazkaria izango dugu.
17:30eatik aurrera dantzan eta kantuan jarraitzeko.
Bazkarira joan nahi duzutenok, eman izena honako helbidera idatzita: txbegoa@mixer.com.es
Aurretik diru-ordainketa egin honako kontu korrentean: 2095-0057-0-9107625308 (BBK)
Ordaintzen duenaren izen-abizenak jarri.
Besterik gabe, animatu eta Gora Otxandio!!!
Herriko jaien atarian (uztailaren 17tik 22ra), egun berezia antolatu dute otxandiarrek, kantu eguna.
12etan herriko plazan elkartuko gara, kantuan eta dantzan hasteko.
15:00etan herri bazkaria izango dugu.
17:30eatik aurrera dantzan eta kantuan jarraitzeko.
Bazkarira joan nahi duzutenok, eman izena honako helbidera idatzita: txbegoa@mixer.com.es
Aurretik diru-ordainketa egin honako kontu korrentean: 2095-0057-0-9107625308 (BBK)
Ordaintzen duenaren izen-abizenak jarri.
Besterik gabe, animatu eta Gora Otxandio!!!
Iruñeko jaietan kantari: 2012ko uztailaren 14an
... eta badatoz sanferminak, eta urtero bezala, Orreaga fundazioko kideek kantu jaia antolatu digute. Datorren uztailaren 14an, larunbata, "Iruñeko jaietan kantari".
Eguerdiko 12:00etan Azoka zaharreko plazan (udaletxeko atzealdean) elkartuko gara kantujirari hasiera emateko. 14:30ean berriz bazkaria Sanjose plazan (katedrala ondoan).
Bazkarirako txartelak 22 eurotan eskuratu ditzakezue.
Izena emateko, diru ordainketa egin kontu honetan: 3035 0052 69 0521052966 (Caja Laboral Popular/Euskadiko Kutxa). Ordainketa egiterakoan, izen-abizenak jarri eta bazkarira joan behar direnen jende kopurua.
Besterik gabe,... jantzi zuri-gorriz eta hasi kantatzen!! Gora sanferminak!
Zumarraga jaietan: kantujira hasteko eta amaitzeko.
Ekainaren 29an, hasiko dira Zumarragako jaiak, eta ZU Kantari taldeak kantujira antolatu dute jaiei hasiera emateko. Uztailaren 2an berriz, herriko egun nagusia dugu eta bertan kantujira jendetsua egiten da. Adibide bat duzue erantsitako bideoan.
Hasi dadila herria kantari!!!
Usurbil jaietan: Kantujira mundiala!
Badatoz Santaixabelak eta Usurbildarrek herriko jaiak ospatzeko Kantujira mundiala antolatu dute, datorren ekainaren 30ean, larunbata.
12:00etan Mikel Laboa plazan elkartuko dira kantujira hasteko.
Ondoren, 14:30ean, Kantu zikiro-jana Kuxkuxtu kantu taldearekin txoznetan. Bazkarira joan nahi dutenek txartelak har dezakete betiko lekuetan.
prezioa: 20 euro.
Gora Santaisabelak, Gora Usurbildarrak!
12:00etan Mikel Laboa plazan elkartuko dira kantujira hasteko.
Ondoren, 14:30ean, Kantu zikiro-jana Kuxkuxtu kantu taldearekin txoznetan. Bazkarira joan nahi dutenek txartelak har dezakete betiko lekuetan.
prezioa: 20 euro.
Gora Santaisabelak, Gora Usurbildarrak!
Gasteiz kantuz: kantuak eta dantzak maiatzaren 26an.
Gasteiztik bidali digute azken bideo hau, zoragarria eta ikusgarria benetan bertan egiten duten lana.
Dantzen eta kantuen inguruan hainbat azalpen eskaini ondoren, herritarrak jauzika eta oihuka Gasteizen. Zorionak!.
Kantujiren inguruko artikulua ARGIAn
Adibide guztietan behin eta berriz aipatzen den, zein eragina duten kantujirak bai jendea erakartzeko, baita euskararen erabilerarako.
2012/06/01
"11 urte lagunekin kantari" Kantaldia Donostian
Datorren iganderako, ekainak 3, arratsaldeko 7etan, BERRIAren aldeko kantaldi berezi bat antolatu dute Donostia Kantuz taldekideak, Donostiako ANTZOKI ZAHARREAN (Amaia Zubiria, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart, Itziar Zamora, Pantxix Bidart, Amaren Alabak, eta JENDEA izango dira kantariak)
Kantaldi berezia bere formatuagatik, tartean jendearen parte-hartzea bultzatuko duelako, eta entzuleak kantariak ere bihurtuko direlako.
Kantaldi berezia bere formatuagatik, tartean jendearen parte-hartzea bultzatuko duelako, eta entzuleak kantariak ere bihurtuko direlako.
Erakargarria, polita eta parte-hartzailea izateaz gain, euskarazko hedabidea laguntzako kantaldia dela aipatu behar da. Ea guztion laguntza eta ziztada jasotzerik dugun kantuan egiten dugun bitartean. Animatu eta zatozte bertara.
Bilbon kantaldia: Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen
Datorren ekainaren 3an, Bilboko Euskaldunan izango dugu beste kantaldi berezi bat: "Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen" izeneko kantaldia.
Bertan adierazitako kantarien obrak eskaintzeaz gain, beste hainbeste kantarien abestiak entzungai izango ditugu, tartean: Niko Etxart, Patxi Saiz, Amaia Riouspeyrous, Alberto Zunzarren, Jaione Olazabal.. Horietaz gain Sustrai Kolina, eta Aitor Mendizabal bertsolariak izango ditugu, dantzariak ere bai, eta izen handiko musikariak.
Esan bezala hor duzue kantaldi eder bat entzuteko hitzordua:
Bilboko euskaldunan, datorren ekainaren 3an, igandea, arratsaldeko 19:30ean.
Bertan adierazitako kantarien obrak eskaintzeaz gain, beste hainbeste kantarien abestiak entzungai izango ditugu, tartean: Niko Etxart, Patxi Saiz, Amaia Riouspeyrous, Alberto Zunzarren, Jaione Olazabal.. Horietaz gain Sustrai Kolina, eta Aitor Mendizabal bertsolariak izango ditugu, dantzariak ere bai, eta izen handiko musikariak.
Esan bezala hor duzue kantaldi eder bat entzuteko hitzordua:
Bilboko euskaldunan, datorren ekainaren 3an, igandea, arratsaldeko 19:30ean.
Kantu saioa Irungo Alardealdian ekainaren 3an
Datorren ekainaren 3an, igandea, Irunen 2012ko Alardealdia ospatuko dute. Egun osoko egitarau horretan goizeko 11:00etan, Urdanibia plazan kantu saioa antolatu dute Nabartenea abesbatza antolaturik. Kantuak: Agur jaunak, jeiki jeiki, oi ama Euskal Herri, haurrak ikas zazue, Erribera, Bagare, Topa dagigun, eta beste batzuk...
Baionan kantuz Eñaut Larralde gogoratuz
Eñaut Larralde (Esterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935),maiatzaren 14an hil zen. Ipar Euskal Herriko idazle, abeslari, eta kultur eragilea Euskal Kantuzaleen Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen. Eñaut Etxamendirekin batera 1967. urteaz geroztik kantuan aritu izan da azken unera arte.
Bere kantuaren doinua gure bihotzetan jarraituko du. Milesker Eñaut.
2012/05/10
Kantutaldeen inguruko erreportaia AIZU aldizkarian
AIZU aldizkariaren azken alean, maiatzan kaleratutako horretan, Euskal Herriko kantu taldeen inguruko erreportaia argitaratu dute. Tartean, Baionan kantuz eta Ermuako kantu taldearen inguruko elkarrizketa dakar. Bestetik, Euskal Herria Kantuz proiektuaren inguruko informazioa ere idatzi dute.
Baionan kantuz, 15 urte: Zorionak zuri!!!
Apirilaren 28an, Baionan Kantuz kantu-taldeak bere 15. urteurrena ospatzeko egitarau mardula antolatu zuen, kantu-liburuxka berri bat eta CD bat argitaratzeaz gain, Baionako kaleak kantuz alaiturik. Zorionak eta segi aurrera!
Herri Urrats Kantuz Senperen
Aurten ere badator HERRI URRATS. Datorren maiatzaren 13an, Senpereko aintziraren inguruan, "Herri Urrats Kantuz" antolatu dute. Baionako kantuzaleen eskutik, kantujira alaitsu eta erakargarria bizitzeko aukera izango dugu euskal kantuzale guztiak. Beraz kantujira horretan parte hartu nahi dutenek hemen duzue hitzordua:
Maiatzaren 13an, Senpereko aintziraren inguruan, goizeko 10etan Araba eszenatokian.
Kantu liburuxka bereziren bat ere prestatu dute gure lagunek. Aurten sekulan bezala sustenga dezagun SEASKA urratsez, sosez eta kantuz!.
HERRI URRATS 2012 - ELKARTUZ ZABALDU!!!
Kantujira Orion "Egunsentia" otxotearen 15. urteurrena ospatzeko
Maiatzaren 13an, Orioko kaleetan kantujira berezi bat antolatu dute "egunsentia" otxotearen 15. urteurrena ospatzeko. Kantujira honetan ahalik eta herritar gehien elkartu nahi dituzte. Taldekideak 12:00etan elakrtuko dira Danbolin Musika Eskola inguruan, eta herritarrei dei egin die lotsa alde batera utzi eta ekimenean parte hartzera.
Zorionak "egunsentia" otxoteari eta ekin kantatzeari!.
"Leterekin kantuberbetan" Donostian Kantuz antolatuta
Maiatzaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Larrotxene kultur etxean, Jon Sarasua izango dugu "Leterekin kantuberbetan" saioa burutuko duena. Donostian Kantuz taldeak antolatutako "Lagunekin Kantari" egitasmoaren barruan dagoen beste ekimen bat da.
Aurretik maiatzaren 7an, Aire ahizpen saioa izan genuen, maiatzaren 14an berriz, Pettiren kantaldia, maiatzaren 21ean, "Etxekoekin kantari.." Itziar Zamoraren laguntzarekin, maiatzaren 25ean kantujira eta kantu-afaria, eta saio hauekin batera kantu taldearen 11 urteko ibilbidea argazkitan, erakusketa batean. Hamaika ekintza 11 urteko jarduera ospatzeko. Bejondeizuela.
2012/04/13
Zizurren kantuz, hurrengo hitzordua apirilaren 14an
Datorren larunbatean, apirilaren 14an, eguerdiko 12etan, Udaletxe aurrean elkartuko dira Zizur eta inguruko kantuzaleak, eta hauekin batera herriko dantzariak. Guztiek elkarrekin Zizurreko kaleak alaituko dituzte kantuz eta dantzaz.
Ingurukoa bazara zatoz eta gure ongi etorria jasoko duzu. Aurrera zuek!
Ingurukoa bazara zatoz eta gure ongi etorria jasoko duzu. Aurrera zuek!
2012/04/03
Baionan Kantuz, 15. urteurrenarekin hainbat ekimen
Apirilaren 28an, 15. urteurrena ospatuko dute Baionan Kantuz taldeko kideak eta bertaratzen diren guztiak. Honekin batera 5. diska berria aurkeztuko dute.
Apirilaren 28an, bazkaltzera joan nahi duten guztiek izena eman beharko dute apirilaren 22a aurretik.
Bazkaria 15 eurotan jartzen saiatuko dira antolatzaileak.
Baionan kantuzen bideo bat ere igo dugu.
Eguneko ospakizunaren egitaraua:
10:30ean, Lakarre plazan Disko berriaren aurkezpena
11:00etan Baionan Kantuzen lehen partea.
11:45ean, Katedraleko kalostrepean bigarren partea.
12:30ean, aperitifa tabernetan
13:30ean, Bazkaria Kalostrape ostatuan.
16:00etan, Esprezio librea Kalostrape tabernaren inguruan.
Animatu eman izena, eta ospatu dezagun Baionatarrekin urteurren esanguratsu hau!.
Apirilaren 28an, bazkaltzera joan nahi duten guztiek izena eman beharko dute apirilaren 22a aurretik.
Bazkaria 15 eurotan jartzen saiatuko dira antolatzaileak.
Baionan kantuzen bideo bat ere igo dugu.
Eguneko ospakizunaren egitaraua:
10:30ean, Lakarre plazan Disko berriaren aurkezpena
11:00etan Baionan Kantuzen lehen partea.
11:45ean, Katedraleko kalostrepean bigarren partea.
12:30ean, aperitifa tabernetan
13:30ean, Bazkaria Kalostrape ostatuan.
16:00etan, Esprezio librea Kalostrape tabernaren inguruan.
Animatu eman izena, eta ospatu dezagun Baionatarrekin urteurren esanguratsu hau!.
2012/04/02
Dominique Etxart, agur eta ohore
Orain gutxi joan zaigu 79 urtekin Zuberoako kantari kuttunetako bat, Dominique Etxart, Niko Etxarten aita. Kantuzalea, kantaria, eta gizon maitagarria. Bere omenez bideo hau eskaini nahi diogu. Agur eta ohore Dominique.
Arrotxa kantuz, beste talde bat gure sarean
Arrotxapeatik (Iruñea, Nafarroa) kantu taldea osatu dutela eta gure sarean sartzeko eskaera egin digute. Eskertzekoa da hainbat kantuzale egiten duzuen lana. Guztion artean kantuan jarriko ditugu gure herriko kaleak, plazak, inguruak,...
Zorionak eta segi aurrera!.
Zorionak eta segi aurrera!.
2012/03/30
Abesti berri bat: "nahi dut"
Esne Beltza taldeak, Xabier Solanoren eskutik, abesti berria sortu dute, NAHI DUT. Euskaraz bizitzeko aldarria izango den abestia.
Ausartzen bazarete, eta zuen kantu taldera egokitzeko aukera baduzue, hor daukazue erronka berri bat. Saiatu!!!.
Irunen kantu-dantza jira apirilaren 1ean.
Datorren apirilaren 1ean, goizeko 11:30ean, Irungo Zabaltza plazatik abiatuko da kantuz eta dantzaz beteteako kalejira.
Kantuak: Aitorren hizkuntza zaharra, Ama ta alaba, Triste bizi naiz eta, Nere aitak amari, Ama begira zazu, Andre madalen,...
Dantzak: Antxoriz, Muxikoak, Alemanak, Zortzikoa, Fandango, Larrain-dantza.
Meakako Adixkideak dantza taldearen laguntzarekin.
Kantuak: Aitorren hizkuntza zaharra, Ama ta alaba, Triste bizi naiz eta, Nere aitak amari, Ama begira zazu, Andre madalen,...
Dantzak: Antxoriz, Muxikoak, Alemanak, Zortzikoa, Fandango, Larrain-dantza.
Meakako Adixkideak dantza taldearen laguntzarekin.
Judimendin Kantuz apirilaren 14an.
Datorren apirilaren 14an, Judimendi Kantuz taldearen kantujira egingo dute, Javi Garrido txistulariaren gidaripean. Segi aurrera!.
Euskal Herriko Kantuaren Eguna Donibane Lohizunen
Apirilaren 15ean ospatuko da, Donibane Lohizuneko Begiraleak taldeak antolatutako egun berezia.
Bazkaria Jai-Alai/Campos berrin egingo da, 22 €.
Izena emateko azken eguna: apirilaren 9an:
Tlfnoa.: 0559 511 390
Emaila: begiraleak@wanadoo.fr
EGITARAUA:
Bazkaria Jai-Alai/Campos berrin egingo da, 22 €.
Izena emateko azken eguna: apirilaren 9an:
Tlfnoa.: 0559 511 390
Emaila: begiraleak@wanadoo.fr
EGITARAUA:
-12tan Aurreskua eta omenaldiak : - Lehenik gure kantu taldearen 20. Urtemuga
- Telesforo Monzon begiralearen heriotzaren 30. Urtemuga
- Xabier Leteri omenalditxoa
- Aurtengo kantuen emanaldia, bertsoak
- Aperitifa
- 2etan Kantu bazkaria eta 4 t’erditan 7kantuen emanaldia, bertsoekin batera
- 6 1/2tan Mutxikoak eta Larrain dantza
- Ostatuan kantuz 9ak arte
- Telesforo Monzon begiralearen heriotzaren 30. Urtemuga
- Xabier Leteri omenalditxoa
- Aurtengo kantuen emanaldia, bertsoak
- Aperitifa
- 2etan Kantu bazkaria eta 4 t’erditan 7kantuen emanaldia, bertsoekin batera
- 6 1/2tan Mutxikoak eta Larrain dantza
- Ostatuan kantuz 9ak arte
KANTUAK:
Nafarroa arragoa, Maitia non zira, Laborari, Itsasoan laino dago, Gure bide galduak, Guk euskaraz, Haizea garizumakoa, ... eta taldeen bertso kantatuak.
2012/03/14
Asteasun, martxoaren 24an, Kantujira.
Martxoaren 24an, Aiztondo elkartean goizeko 11:30ean elkartuko dira kantuzaleak. Jan-edanei ekin ondoren, kantujiran abiatuko dira eguerdiko 14:30ak bitartean.
Bazkaria Santamañako elkartean egingo dute (argazkia ikusi). Prezioa: 20 euro.
Izena emateko jarri harremanetan Astasuko kantu-taldearekin:
Tlfnoa.: 696 429 892 (Marga)
emaila: asteazu@euskalnet.net
Bazkaria Santamañako elkartean egingo dute (argazkia ikusi). Prezioa: 20 euro.
Izena emateko jarri harremanetan Astasuko kantu-taldearekin:
Tlfnoa.: 696 429 892 (Marga)
emaila: asteazu@euskalnet.net
2012/03/12
Gasteiz Kantuz taldearen entsaio egunak eta Kantu-Dantza jira.
GASTEIZ KANTUZ taldearen egitaraua:
- Martxoaren 14an, eta apirilaren 4an entsaio egunak
- Apirilaren 7an KANTUJIRA
- Maiatzaren 19an, KANTU-DANTZA jira gaiteroen laguntzakin. Momentuz 2 kantu-dantza landuko dituzte (Andre Madalen eta Neska zaharrak,.. jauziak barne).
- Martxoaren 14an, eta apirilaren 4an entsaio egunak
- Apirilaren 7an KANTUJIRA
- Maiatzaren 19an, KANTU-DANTZA jira gaiteroen laguntzakin. Momentuz 2 kantu-dantza landuko dituzte (Andre Madalen eta Neska zaharrak,.. jauziak barne).
Kantujira "Euskaraz bizi" egunean Donostian.
Martxoaren 17an, larunbata, Euskal Herrian Euskaraz antolatuta, "Euskaraz bizi" eguna ospatuko da Donostian. Egun osoko egitaraua horretan, eguerdian herri bazkaria eta KANTUJIRA antolatu dute.
Beraz, euskaraz bizitzeko eta abesteko aukera paregabea datorren larunbatean. animatu.
MIkel Markez Usurbilgo kantu taldearekin
Usurbilgo euskal kantu taldeko kideak asteartero dute hitzordu berezia kantuaren inguruan elkartzeko, abestiak prestatzeko, ikasteko, berriak entzun eta barneratzeko... datorren martxoaren 20an berriz, asteartean, kantari ezagun baten laguntza eta bisita jasoko dute, Mikel Markez. Bere kantuak eta bestelako euskal kantak abesteko modu eraginkor bat. Aurrera kantuzaleok!.
2012/03/02
Euskal Herria KANTUZ: Azkoitian, euskarazko topaketak, euskal kantuak.
Euskal Herria KANTUZ: Azkoitian, euskarazko topaketak, euskal kantuak.: Banaiz bagara elkarteak "euskarazko topaketa mundiala" antolatu du Azkoitian, datorren martxoaren 3an. Euskal kantuak eta dantza tradizio...
Malerreka Kantuz abiatuko da martxoaren 2an.
Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Malerreka Kantuz ekimena martxan jartzea pentsatu du. Horregatik martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 19:30ak aldera, Doneztebeko eliz atarian bilduko dira ekintza honi hasiera emateko eta bertako karriketatik barrena ibiltzeko.
Ekintza honek arrakasta izanen duelakoan daude Mankomunitatean eta denak animatu nahi dituzte, Doneztebeko karrikak kantu hauekin alaitzeko.
Malerrekak, ekintza hau burutzeko behar diren osagai guztiak dituela jakin badakite Mankomunitatean, herri eta paisaia ederrak, musikariak eta euskal kantuak kantatzeko ohitura.
Hitzorduak
• Martxoak 2, ortzirala, 19:30ean Doneztebeko eliz atarian.
• Apirilak 6, ortzirala, arratseko 19:30ean Iturengo plazan.
• Maiatzak 4, ortzirala, arratseko 19:30ean Donamariko plazan.
2012/02/22
Azkoitian, euskarazko topaketak, euskal kantuak.
Banaiz bagara elkarteak "euskarazko topaketa mundiala" antolatu du Azkoitian, datorren martxoaren 3an. Euskal kantuak eta dantza tradizionalak kultura ezberdinen artean konpartitzeko topaketa.
Egitaraua: 17:00etan topaketa, kutlura ezberdinetako lagunen arteko dantza eta kantu topaketa parte-hartzailea (helduentzat); Ondoren, Pirritx eta Porrotxen ikuskizuneko Banaiz Bagara kantuaren koreografia entsaiatuko da; 19etan Luntxa; 19:30ean Agurra.
Autobusa Hernanitik irtengo da 15:00etan. Geltokiak: Andoain, Villabona, Tolosa, Beasain, eta Urretxun.
prezioa: 5 € (langabetuak: 3 €). izena emateko: Tlfnoa: 645 733 818 / banaiga@gmail.com.
2012/02/16
Santa Ageda eguna Gasteizen
http://www.youtube.com/watch?v=7dz_4b_TTEo&feature=player_detailpage
Gasteiz Kantuz taldekideak honako bideoa bidali digute, zuen gozamenerako.
Gasteiz Kantuz taldekideak honako bideoa bidali digute, zuen gozamenerako.
2012/02/07
"Mundialak gara" kantu-taldeari ongi etorria.
Etorkinez osatutako kantu-taldea da. Banaiz bagara elkarteak koordinatu eta antolatu duen taldea. Kantuaren bitartez euskararen mundura gerturatzea dute helburu, eta horretan ari dira hainbat ekimen antolatzen. Iaz, 2011ko irailaren 3an parte hartu zuten "Iparragirre Kantuz" egunean. Aurten ere, hainbat kantujiratan aritu dira (Tolosa, Villabona, Andoain, Urnieta...). Benetan emankorra hauen lana, integraziorako urrats garrantzitsua, beraz lagundu diezaiegun esku zabalik gure sarean ongi etorria emanaz.
Larraun sagardotegian, Kantu-afaria hilero.
Hilero, 2. ostiralean, kantu-afaria antolatu behar dute Larraun sagardotegian. Datorren otsailaren 10ean lehenengo kantu-afaria egingo dute sagardo-menuarekin lagunduta. Bertan musikariak egon behar omen dira kantuan aritzeko. Iruñeatik autobusa omen dago, irteera 3 errege hoteletik arratsaldeko 20:30ean, eta etxerako buelta goizeko 01:00etan. Izena emateko deitu sagardotegira.
Trapagaran Kantuz... talde berria: ongi etorriak!!
Otsailaren 4an, santa ageda bezpera egunarekin batera, kantuz koplaka atera ziren trapagatarrak, eta bide batez sorrera eman zioten Trapagaran Kantuz talde berriari. Trapagan izandako erantzuna oso ona izan omen zen, eta hurrengo hilabetetean segida emateko asmoa omen dute. Ongi etorriak Euskal Herria Kantuz sare honetara. Izango dugu elkarren berri.
2012/01/30
Tolosa Kantari: DVD berria sortu dute.
"Tolosa Kantari" kantu taldeak DVD bat sortu du Bonberenearen laguntzarekin. Hauen helburua beraien dinamika nolakoa den erakustea izan da. DVDa eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Tolosa Kantari taldearekin (begiratu Kantu Taldeak). DVDa=10 €
2012/01/22
Euskal Herria Kantuz sarearen II. biltzarra
Datorren urtarrilaren 27an, Euskal Herria Kantuz sarearen II. batzarra egingo dugu, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, arratsaldeko 18:30ean.
Euskal Herriko kantu taldeetako ordezkariak gonbidatzen ditugu bertara.
Kantu Taldeen arteko elkarlana eta koordinazioa bultzatu nahi dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)