2013/05/17

Ekainaren 8an, "Euskal Herria Bilbon kantari"

Datorren ekainaren 8rako Bilbo kantari berezi bat prestatzen ari dira Aste Nagusiaren 35.urteurrena ospatzeko ekintzen barnean.
Plana paregabea da, eta kantuzale guztioi bertan parte-hartzeko gonbitea iritsi zaigu, hona hemen egunerako prestaturiko kartela.
Bertara joateko asmoa izanez gero, kontu korrente honetan diru-sarrea egin beharko duzue maiatzaren 27a baino lehen:
15 EURO / BBK - 2095  0009  30  4112642650 -

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara:

Besterik gabe, animatu eta aurrera!

Lizarran kantuz Oskorrirekin, maiatzaren 25ean.

Maiatzaren 25ean, Lizarran Kantuz berezia ospatuko dute Oskorriren konpainian. Garean Euskaldunon Elkarteak, sei urte daramatza, hilero hilero Lizarran Kantuz jaia antolatzen.
60 aldiz gure kantutegiaren perlarik ederrenak eskeintzera atera izan direnak, gustora, alai eta giro ederrean.
Lizarrako zaindariaren egun haundia izaki, Oskorriren konpainian ospatuko dute Lizarran kantuz taldearen seigarren urteurrena.
Jaia arratsaldeko zortziretan hasiko da Santiago plazan eta eguraldiak galeraziz gero, Lizarra Ikastolako jolastoki estalian.
Benetan plana erakargarria datorren larunbaterako, beraz gure ZORION BEROENAK Lizarra kantuz taldekideei eta badakizue animatu eta abestu ditzagun beraiekin batera.
ZORIONAK eta SEGI AURRERA!.

2013/05/08

Itsuak ere kantuzaleak!

Martxoan GARA egunkariaren eskutik (gurekin elkarlanean), "Euskal Herria kantuz" kantu liburuxka argitaratu zen. Kontua da Itsuen elkartetik interes berezia azaldu dutela liburu hori eskuratu eta beren hizkuntza-kodigora egokitu ahal izateko, hau da, braille sisteman jarri kantuen hitzak, eta itsuentzako kantu liburuxka argitaratu nahi dute.
Berri pozgarria guretzako, are eta gehiago itsuentzako, gure kantuak irakurtzeko aukera izango baitute. 
Ea asmoak egi bihurtzen diren, eta gure taldeetan esku zabaltasunez ongi etorria ematen diegun.

Maiatzak 11, Ortuellako jaietan kantu kalejira.


Ortuellako jaiak direla aprobetxatuz, BERBALAGUNOK, kantu kalejira antolatu dugu. Herrian zehar mugituko gara, beraz, hasi zuen eztarriak berotzen GUZTIOK GONBIDATUTA ZAUDETE ETA!!!
Eguna: Maiatzak 11, larunbata.
Ordua:
19:30ean.
Tokia:  Ortuellan, AEK-ko txosnan.

Herri urratsen "hogeita abar urte" kantuan ere bai.

Urtero bezala aurten ere kanturako tarte zabala izango dugu euskararen alde Senperera joango garen guztiok.  Horretarako HERRI URRATS KANTUZ antolatu dute. Bertan parte hartu nahi duzuen guztiok, goizeko 11:00etan abiatuko gara kantuan Arabako oholtzatik.
"Baionan Kantuz" taldetik bidali digute oharra.
Animatu, aurten hogeita abar urte arrazoi ditugu bertara joateko, besteak beste euskaraz kantatzeko!.

Maiatzaren 11an, Kantuz eta dantzan Gasteizen

Aurten berriro ere kantuak eta dantzak uztartuaz egun berezia antolatu dute Gasteizen. Hemen duzue egitaraua:
12.00etan, Gorbeia bodegoian Gasteiz kantuz.
12.30ean, General Loma plazan txistulariekin dantzak eta kantuak.
13.00etan, Lehendakari Agirre hertzean, gaiteroekin dantzak eta kantuak.
13.30ean foru plazan, talde baten eskutik dantzak eta kantuak.
14.00etan, aiztogile kalean, txistulari eta gaiteroekin dantzak eta kantuak.
Kalejiran berriz txistularien laguntza izango dugu. "Euskaraz bizi eta abestu nahi dugulako" lelopean egitaraua erakargarria benetan. Zorionak gasteiztarrei.

2013/05/02

Maiatzaren 11an, Orreaga fundaziotik antolatutako kantujira Iruñean.

Orreaga fundazioak maiatzaren 11rako beste hitzordu bat jarri digu oraingo honetan. Larunbata horretan eguerdiko 12:00etan, Arrosadia auzoan aurkitzen den Lagun zaharrak elkartean (Rio Urrobi kalea, 3 Arrosadia) bilduko dira, kantujiran abiatzeko. Kantujira amaitu ondoren, 15:00etan, Peña San Fermin elkartean bazkalduko dute elkarrekin.
Izena eman nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 649 526 168 (Enrike).

Lagunekin kantari ekimena aurten berriro Donostian.

Aurten ere Donostia Kantuz taldekideak "lagunekin kantari" ekimena antolatu digute. Hemen duzue egitaraua:
Maiatzaren 6an, Pier Paul Berzaitz (J. Goikoetxea musikariarekin).
Maiatzaren 13an, Xabi San Sebastian (Satxa Soriazu teklistarekin).
Maiatzaren 20an, etxekoekin kantari: Itziar Zamora.
eta maiatzaren 24an, Kantujira eta Kantu-afaria.
Emanaldiak Larroetxen kultur etxean izango dira arratsaldeko 20:00etan.

Maiatzaren 3-4-5ean Bidasoan euskaraz ekimena.

BIDASOAN EUSKARAZ ekimen honetan kantuan aritzeko honako aukerak izango ditugu:
Maiatzaren 3an, Kantuafaria XAIA ostatuan Kuxkuxtu taldearekin.
Maiatzaren 4an berriz, pintxo lehiaketa, ardo dastaketa eta Imuntzo-Beloki taldearen saioa.
Maiatzaren 5ean, pilota txapelketa eta herri bazkaria Mutxikoak taldea alaiturik.
Egitarau  mardula, alaia eta kantaria Bidasoan euskararen alde.

Maiatzaren 4an, Kantujira Andoainen

Datorren maiatzaren 4an, eguerdiko 12etan, kantujira berezia antolatu dute Andoaingo kantu taldea Santa Krutz jaiak direla eta. Parte hartu nahi duten guztiek gogoan izan, maiatzaren 4ean, eguerdiko 12:00etan, Bastero kulturgunean. Animatu!

PItxuen kanta, bizkaiko herri arratzale bateko oihartzun ederra!



Bizkaiko Eatik datozkigu kantuan, herritar kantuzale hauek. Oraingo honetan bertako kantu tradizional bat aurkeztera gatoz, "Pitxuren kantua". Josu Bergara kantariak, bere azken diskan bertsionatutakoa. Ea gustokoa duzuen.