2013/03/22

Aberri Eguna: Kantujira Iruñean

Datorren martxoaren 31an, Iruñean ospatuko da Aberri Eguna. Hori dela eta, Orreaga fundaziotik Kantujira berezia antolatu dute. Eguerdiko 13:30ean Foruen Monumentuan hasiko da, ondoren Iruñeako kaleak zeharkatuko ditugu: Gaztelu plaza, Jabier jaitsiera, Estafeta, Kuria, Nabarreria karrika, Udaletxeko plazan amaitzeko. Jendetza handia espero dugu bertan, eta guztion artean euskal kantak bere oihartzun propioa izatea gustatuko litzaiguke. Ordura arte besarkada bat.  

Korrika amaierako Kantujira Baionan

Badoa KORRIKA... bere helmuga BAIONAN!! eta Baionan Kantuz taldeak Korrika amaierako KANTUJIRA antolatu du. Eguerdiko 13:30ean Merkatuko plazan abiatuko da Arratsaldeko 17:00ak inguruan ere kantujiran jarraitzeko aukera izango dugu. Korrika amaierarako eta gure hanken atsedenerako onena, lasai lasai elkarrekin kantatzea. Animatu!!!

2013/03/19

Apirilaren 14an, nekazal giroko kantujira Asteasun

Datorren apirilaren 14an, nekazal giroko kantujira bizitzeko gonbitea jaso dugu Asteasutik. Inguru paregabea gure kantuekin batera gozatzeko. Goizeko 11:30ean hamaiketako batekin ongi etorria eskainiko zaie partaide guztiei. Ondoren, kalez kaleko kantujirari ekingo zaio 13:30ak arte. Bazkaria Santamaña elkarteak izango da (20 eurotan). Animatu eta eman izena, honetarako azken eguna apirilaren 9an. Bidali zure eskaera helbide honetara: asteazu@euskalnet.net

Kantu-jira Errenteria-Oreretan korrikaren alde

2013/03/07

Euskal Herria KANTUZ liburuxka laster eskura!

Datorren martxoaren 16-17an salgai izango dira herri guztietan, Euskal Herria Kantuz liburuxka GARA egunkariarekin batera. GARA eta Euskal Herria Kantuz sarea elkarlanean eginiko kantu liburuxka da. 101 kantu bildu ditugu liburuxka honetan, tartean kantu tradizionalak, berriagoak eta gaur egungoak. Bertan herrialde eta kantari ezberdinen abestiak jarri ditugu, euskal kantagintzaren abestasuna handia baita.
Bertan azaltzen diren kantuak entzuteko eta ikasteko aukera izango dute kantuzale guztiek. Blog honetako kantutegian aurkitzen dira kantu horien audioak edo bideoak.
Zabaldu informazioa zure herriko kantuzaleen artean.