2019/02/22
2019/02/21
Gabriel Aresti eta Oskorriren lehen urratsak gogora ekarriz
Josu Larrinagak BADOK atarian argitaratutako kronikan, Gabrile Arestik gizartean izan zuen eragina eta Oskorri taldearen hastapenak gogora ekartzen digu.
"Poesia soziala egiten zuen Arestik, euskaraz, eta politikoki ere kokatuta eta markatuta zegoen, eta horrek ekarriko zion berari, eta Oskorriri ere, boikot deiak jasotzea abertzalegoaren zenbait sektoretatik. Baina, gaur egun, oso figura ezaguna eta ezagutua da Aresti, eta Oskorrik ere euskal musikaren esparruan leku zentrala bete izan du hainbat urtetan."
Lagun desagertuaren minez ernatutako geroa izenburuarekin bere kronika irakurtzeko aukera, hemen duzu:
BADOK, Josu Larrinagaren kronika.2019/02/01
Arratia Kantuz 2. urteurrena ospatzeko egitarau berezia
Bigarren urte honetan ARRATIA KANTUZ osasuntsu dugu, eta bertako herrietan kantu saio ugari antolatzen dituzte. Hori dela eta, datorren otsailaren 16an, Areatzan, 2. urteurrenaren ospakizuna antolatu dute. Egitarau bikaina: Udal aretoan Anje Duhalderen kantaldia izango dute 18:00etan; ondoren kantu poteoa herritarra "Kantu Bat Gara" taldearen laguntzaz; eta amaitzeko nola ez,... herri afaria, kantu eta guzti.
Bertara joan nahi dutenek, hor duzue kontaktorako telefonoa: 656 784 982
Zorionak arratiar kantuzale guztiei eta segi bide beretik, ARRATIA KANTUZ!!!
IHAUTERIAK EUSKAL HERRI OSOAN
Dagoeneko hasiak dira ihauteriak, Ituren-Zubietakoak irudian ikusi ditzakezua. Bainan, asko dira oraindik ikusteko, goxatzeko eta bizitzeko. Euskal Herriko ihauterien inguruan informazioa nahi izanez gero www.INAUTERIAK.com webgunea ikusi, bertan herrialdez herrialde ihauterien zehaztasunak dituzue. Begiratu hemen: EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK
Otsailak 4, Santa Ageda bezperan kantu saio ugari Euskal Herrian
Euskal Herriko txoko, eskualde, eta herri askotan ohitura zaharrari eutsiz Santa Ageda bezperan irteten dira kalera kantu-eskean. Eskutan eramaten diren makilen bitartez, kantuari erritmoa jartzeaz gain, lurrari kolpeka aro berri bati deika eta lurrari esnatzeko deia luzatzen zaio. Bertsoak, kantuak, makilak, eta gure eskari-eskaintzak uztartuz Euskal Herriko tradizio zahar bati segida emateko aukera paregabea... Eguraldiari beldurrik ez eta goazen kalera kantu eskean.
Adibide eta deialdi ugari dira, eta honetan Durangon Berbaizu taldeak eginikoa jarri dugu, otsailaren 4an, 19:00etan San Pedro plazatik abiatuko dira kantuan. Eup!
Santurtzi Kantari bere kantu-liburuxka berria sortu dute
Maddi Zubeldia, bere hirugarren diska argitara eman du.
Maddi Zubeldia, Ziburuko kantuegilea, bere hirugarren diska eman du argitara: ZIMURRAK BALEKI izenburupean. Urteetan hezkuntzan lanean aritu arren, denbora gutxi da oholtzetara emandako jauzia. H-eden taldelagun zuela, 2 diska eman zitun argitara: amaika aztarna 2013an eta Intimitartean 2015ean. Idazlea, ipuin kontalaria, kantaria eta kantu sortzailea. Zorionak Maddi.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)