2023/10/25

AZAROAK 4, Euskaltzaleen KONTSEILUTIK bidalitako ESKABIDEA:


 EUSKALTZALEEN KONTSEILUtik honako eskaera jaso dugu: 

Datorren azaroaren 4an, "EUSKARAREKIN BAT EUSKARAZ BAT" lelopean, euskararen alde jendarte zabala bilduko da Bilbon. 

Aldarrikapenarekin batera ibilbide alaia eta musikatua nahi dugu, hori dela eta, Euskal Herriko kantu taldeko kantuzale eta musikariei dei berezia egin nahi diegu, ekimen honetan parte hartzera. Euskal kantuen bitartez euskararen aldeko kalejira alaia eta musikatua bideratu nahiko genuke. 

HITZORDUA: Datorren azaroaren 4an, 16.30etan (orduerdi lehenago), Dña. Casilda parkean musikariekin eta kantuzaleekin elkartzea nahiko genuke, kantu eta musika jarduna ongi antolatzeko. 


Beraz, animatu eta zatozte Bilboko kaleak euskal kantuekin alaitzera eta euskararen aldeko aldarria ozenki abestera!!! 

BIDEOA: Iruñean Kantuz urriaren 7an


 

BIDEOA: Urriaren 21ean, Zornotzako pilotalekuan, Iparragirre oroituz Gontzal Menbibilen kontzertua.


 

URRIAK 28, BAIONAN KANTUZ taldearen saioa EUSKAL MUSEOAN 11.00etan.

    Horra jada urriaren laugarren larunbata begi bistan, BAIONAN KANTUZen antolatzaile eta jarraitzaileek sekula ahanzten ez dutena. Beti bezala, EUSKAL MUSEOAren aitzinean bilduko dira goizeko 11.00etan, xaramelatzeko aurtengo liburuxkako kantuak, Tuntuna elkarteko kantari eta soinulariek prestatuak. Oraingoan "Urtxintxa" Manex Pagolaren kantu famatua eta zentzuduna errepikatua daike, berriagoa den kantu batekin. Egia erraiteko, frantses baten bertsioa da, "Amstrong", Okzitaniako tolosar kantari famatu batek moldatua eta Tuntunakoek euskararat egokitua. Asteburu hau koroen asteburua izanen da Baionan eta Baionan Kantuz izanen da koro herrikoi eta zabala, nahi duenak praktikatzen ahal duena. Programa osoa aurkitzen ahal da jadaneko BAIONAN KANTUZ webgunean edota www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Larunbata arte! 

URRIAK 21, GASTEIZ KANTUZ, 12.00etan Bode tabernatik


 

URRIAK 20, GETXON KALEJIRA eta KANTU POTEOA Itxas argiako kantari-kanta taldearen eskutik


 

2023/10/14

BILBO KANTARI Sare Sozialetan murgilduta


 Aste honetan BILBO KANTARI taldea jauzi birtualari ekin dio eta dagoeneko bere informazio guztia sare sozialetan aurkitzeko aukera izango dugu:

Urriaren 14an, larunbata, EUSKAL HERRIA KANTUZ saioa EITBko oholtzan programan


 



TAFALLA KANTUZ taldearen saioa URRIAREN 21ean, 12.00etan, Tafallako azoka.


Tafallako urriko azokak ospatzen dituzte urrian, urriaren 17an hasi eta 22an amaituko dira egun nagusiarekin. Hemen duzue urriaren 21eko EGITARAUA: 
10.00-14.30ak artean, hegaztien sariketa; 10.00etan Diana Tafallako txistulariekin; 11.00etan elikadura eta artisautza azoka. Antzinako lanbideen erakustaldia; 12:00etan Zanpatzarrak hirigunean; Erraldoien eta buruhandien konpartsa hiriburuan; eta TAFALLA KANTUZ taldearen saioa, plazatik abiatuta; 
BAZKARIAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Urriak 17.  
 

BIDEOAK: GERNIKAKO EUSKAL JAIAN jasotako bideoak (Hasiera, goizekoa eta bazkalosteko saioa)









 

2023/10/04

URRIAK 6, Sestaon EUSKAL JAIA, 20.00etan Sestao Kantariren saioa.


 

URRIAK 8, Iruñean, 12.00etan, "130 GAMAZADA" IKUSKIZUNA Labrit pilotalekuan

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Gamazadaren urtemuga dela eta, dantza, musika, antzerkia eta kantuekin osatutako emanaldi berezi bat prestatu du. Urte gatazkatsuak izan ziren euskal lurralde guztietan eta bereziki Nafarroan. Gure historia modu artistikoan gogora ekartzeko aukera paregabea. 

2023/10/03

URRIAK 7, Iruñean Kantuz "atoz gurekin euskaraz kantatzera"


 Datorren urriaren 7an, 12.00etatik aurrera Alde Zaharreko Merkaderesetik abiatuko da Iruña kantuz ekimena. Oraingoan lelo esanguratsu batekin "atoz gurekin euskaraz kantatzera". Amaiera Estafeta kalean izango da. Aurrera Iruñean Kantuz!

URRIAK 7, Gernika Lumoko XIV. EUSKAL JAIA



 

Urriak 7, Baionan kantuz taldea arituko da "Euskal Herria burujabe" ekimenean


Baionan Kantuz "Euskal Herria Burujabe" gertakarian parte hartuko du BIZIk antolatua, datorren urriaren 7an, 14.00etan, Roland Barthes gunean. 

Kantuak: Gora ta gora beti, Itsasoan urak handi, Aberriaren mugak, Azken txanpa, Arbola gainean, Norat hoa, Aitormena, Arratsalde honetan, Txikia, Zenbat gera, Gogoaren baitan, Guk euskaraz..

Informazio gehiago: https://bizimugi.eu/euskal-herria-burujabe

BIDEOA: Lergan kantuz, Urriaren 1ean.


 

BIDEOA: Uxuen kantuz irailaren 24an


 

BIDEOA: Donostia kantuz irailaren 16an

 


KANTAKATILU: Euskararen erabilera abestien bitartez sustatzeko proiektua martxan jarriko du Zornotzako Udalak.


 KANTAKATILU egitsmoa jarriko dute martxan urriko lehenengo ostegunean. Hilean behin egingo dira saioak, Zelaieta zentroko auditoriumean. Herriko euskaldunak saretzea da helburu nagusia.  Kantakatiluko saioa hilean behin egingo dute, lehen ostegunean, herriko pintxo-poteoarekin batera egitea erabaki baitute kantuan ibili ostean euskaraz mintzateko tartea luzatzeko. Zornotzako musika eskolak dinamizatuko du, eta saio bakoitzak 50 minutu inguru iraungo du. 19.00etan hasiko dira. 

Kantakatilun abesti zerrenda bat proposatuko zaie partaideei. Saio bakoitzean kanta horien hitzak eta jatorria aztertu, izan ditzaketen galderak egin, guztien artean erantzuna bilatu, eta, azkenik abestu egingo dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO: BIZKAIKO HITZA   /  Amorebieta-Etxanoko UDALA