2023/12/30
2023/12/23
2023/12/10
DURANGOKO AZOKA: Euskal musikarien azken berrikuntza batzuk
Durangoko azoka urteko hitzordu garrantzitsua izaten da euskal kulturan emandako sorkuntzak behatzeko, eta noski artistarentzat eskaintza zabaltzeko. Eskaintza handia izanik, eta kantuzaleen perfila ezagututa, zerrenda txiki bat egin dugu, eskaintza horren inguruko laburpen bat egiteko.
DURANGOKO AZOKA: NOBEDADEAK EUSKAL MUSIKA
- KANTU BERRI BAT GARA (Jon Maia)
- SAHARARI KANTARI (Kantarien abesti bilduma)
- ERRESIÑULA KANTARI (Jean Mixel Bedaxagar)
- BETAZALAK (Xabi San Sebastian)
- KORRONTZI 20 URTE (Korrontzi)
- BAS(H)OAN (Beñat Achiary)
- TXORI ARRAINA (Sarrabete taldea)
- ERROKA (Erroka-abesti zaharren bertsio gazte-berriak)
- HARRI HERRI HAR (Amorante -musika berezi xamarra-)
- ABEN CIRKEL (NOGEN taldea)
- ALDATU AURRETIK (BULEGO taldea)
- CERODENERO (IZARO)
Hemendik at ere badira makina bat eskaintza, eta joango gara urtean zehar horien berri ematen. Gogoratu ON LINE erosteko aukera ere baduzuela.... entzun eta goxatu!!
ARTIKULUA INTERESGARRIA: "Revista de Antropologia Iberoamericana" aldizkarian KANTUJIRARI buruz.
Lagun batek bidalitako artikulua irakurri eta zuekin konpartitu nahi izan dut. Interesgarria benetan! Artikuluaren idazlea Mari Luz Esteban da, Euskal Herriko Unibertsitatean antropologiako irakaslea da, (antropologian doktorea). Azpimarratzekoa, bere begietatik jasotako iritziak, gogoetak, sentsazio guztiak, eta batez ere kantujira dinamikari eskaintzen dion balorea, gizarteari eskaintzen dion ekarpen kultural-soziala azpimarratuz. Kasu honetan Donostiako kantujiraren bueltan hitzegiten du, bainan argi dago, beste guztien izenean ere gauza bera esan daitekeela. Animatu eta irakurri 👇
ABENDUAK 17, BAZTAN KANTUZ Gartzainen, 12.00etatik aurrera
Hemen duzue, Arizkunen egindako BAZTAN KANTUZen azken saioa.
ALAN FRIFFIN, irlandar-euskal musikari handia joan zaigu
1995an Irlandako Ennis herrixkan jaiotako artista, eta euskal musikarekin lotura handia izan duena, aurreko abenduaren 5ean zendu zen. 1984 urtean literatura saio bat tarteko Donostiara etorri zen. Bertako musikarekin maiteminduta, hainbat proiektu eta kantari ezberdinekin aritu zen (Txomin Artola, Amaia Zubiria, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea,...), bai txirulak jotzen, bai gaita, alboka, eta bestelako instrumentuak. 1994an Alboka taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta 5 disko argitaratu zuten. Milesker eskaini diguzun guztiagatik Alan!.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)